
63. zk., 2001eko martxoaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Garraio eta Herri Lan Saila
1723
AGINDUA, 2001eko martxoaren 23koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, flota modernizatzeko, salgaien garraio publikoaren arloarentzako laguntza-programa ezartzen duen Agindua, 2001. urtean baliatu ahal izateko egokitzen duena.
Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. tituluan jasotzen denari jarraikiz, abenduaren 26an Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzko 275/2000 Dekretua onartu zen, eta ondorioz, Jaurlaritzak, Jaurlaritzako sailek eta erakunde autonomoek xedapen eta arau horiek 2001 urtean aplikatzeko beharrezkoak diren epeak, baldintzak eta eskakizunak egokitu ditzakete.
2000. urterako Garraio eta Herri Lan sailburuak flota modernizatzeko, salgaien garraio publikoaren arloarentzako laguntza-programa ezartzen zuen Agindua onartu zuen 2000ko abenduaren 5ean, eta 2000ko abenduaren 15eko EHAAren 239. zenbakian argitaratu zen. Beraz, Agindu hori 2001 urtean ere baliatu ahal izateko beharrezko diren epeak eta baldintzak egokitu beharra dago.
Ondorioz,
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
Flota modernizatzeko, salgaien garraio publikoaren arloarentzako laguntza-programa ezartzen duen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2000ko abenduaren 5eko Aginduan ezarritako laguntzak 2001 urtean eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea, Agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita, bi hilabetekoa izango da.
2. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.
Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu nahi dituztenek, 2000ko abenduaren 5eko Aginduaren eranskinean zetorren ereduari jarraikiz egindako eskabidea eta eskatutako gainontzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan. Agiriak Zuzendaritzan bertan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein eratan entregatu ahal izango dira.
3. artikulua.– Ordainketa.
Diru-laguntzak emateko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko agiriak 2001eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.
4. artikulua.– Diru-baliabideak.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak 2001 urtean emateko ehun eta hogeita bost milioi (125.000.000) pezetako (751.265,13 euroko) diru-kopurua izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetik hartuta.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Orok jakin dezan eta erabiltzaileek errazago erabil dezaten, 2001 urterako egin diren aurreikuspenak 2000ko abenduaren 5eko Aginduan ezarritako araubide orokorrarekin bateratu eta lortutako testua Agindu honekin batera doa, eranskin gisa.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honen aurka, administrazio-bidea agortzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Garraio eta Herri Lan sailburuari, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epearen barruan; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren jurisdikzio horretako salan, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 23a.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
ALVARO AMANN RABANERA.
ERANSKINA
Flota modernizatzeko, salgaien garraio publikoaren arloarentzako laguntza-programa ezartzen duen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2000ko abenduaren 5eko Aginduko artikuluen gaineko testu egokitua.
1. artikulua.– Xedea.
1.– Errepidez egiten den salgaien garraio publikoaren arloko ibilgailuak modernizatzeko helburua duen laguntza-erregimena 2001. urterako arautzea da agindu honen xedea.
2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzen xedea hauxe da: aktibo material finkoak, 228. epigrafekoak, eskuratzea. Garraioko elementuak, Kontabilitateari buruzko Plan Orokorrekoak, beti ere ondoko betekizun hauek konplitzen badituzte:
a) 6 tonako edo handiagoko PMBko ibilgailua astunak edo arinak, baldin eta ondoko kategorietariko batekoa badira: kamioi, kamioi traktore, ibilgailu artikulatu edo errepideko trena.
b) Ingurumen-inpaktuaren arloko azken berrikuntzak, hala nola, EURO II, EURO III eta EURO IV, edukitzea ibilgailuek.
c) 2001. urtean eskuratzea eta enpresaren aktiboan sartzea.
d) Lehenengoz funtzionatu eta lehenengoz erabiliko direnak izatea.
e) Kontraprestazioekin edo kontraprestazio gabe, hirugarrenei lagatakoak ez izatea.
f) Aipatutako aktibo finkoek gutxienez ondoko kopurua egitea: 3.500.000 pezeta (21.035,42 euro).
g) Eskuratutakoaren antzeko ezaugarriak dituen ibilgailua desegin eta Trafiko Burutzako Ibilgailuen Erregistroan haren baja ematea. Eta 2001eko urtarrilaren 1az aurretik delako ibilgailuaren jabe izana kreditatzea.
3.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, ehun eta hogeita bost milioi (125.000.000) pezeta (751.265,13 euro) erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan hartarako habilitatutako partidetatik hartutakoak.
2. artikulua.– Onuradunak.
Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu nahi dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek, eskabideak aurkezteko epean ondorengo zerrendan datozen eskakizunak bete beharko dituzte:
a) Plantillan 250 langile baino gehiago ez izatea.
b) Urteko negozioen bolumena gehienez ere 40 milioi eurokoa izatea (6.655.440.000 PTA) edo urteko balantze orokorrak 27 milioi euro (4.492.422.00 PTA) ez gainditzea.
c) Aurreko eskakizunak betetzen ez dituen enpresa batek edo enpresa multzo batek ez izatea, ez zuzenean, ez zeharka, enpresaren %25eko partaidetza baino handiagoa.
d) Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
e) Salgaien garraio publikoaren arloan, 6 tonako edo handiagoko PMBko ibilgailua astunekin edo arinekin aritzeko, gutxienez urtebete lehenagotik izatea garraio-baimenak; gainera baldintza hauek bete beharko dituzte:
– Sozietateek, lan-sozietate anonimoek barne, eta elkarlaneko kooperatibek, beren izen propioan gutxienez garraio-baimen bat izatea, edo garraio-baimen bat edukitzea. Berri bat eratzeari dagokionez, antzinatasuna egiaztatutzat joko da, bazkide guztiek antzinatasun hori egiaztatzen badute.
– Garraiolarien kooperatibei eta merkaturatzeko sozietateei dagokienez, euren titularrak akzionistek edo bazkideek izatea, edo gutxienez hamabost baimen izatea. Urtebeteko antzinatasuna egiaztatutzat joko da, baldin eta baimen horien titular guztiek antzinatasun hori egiaztatzen badute.
f) Izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen markoaren barruan hasitako itzulketa- edo zehazpen-prozeduren baten barruan ez egotea. Eta dirulaguntza eta laguntzen arloan, administrazio arau-hausteren batengatik ezarritako zehazpen irmo bat dela-eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargurako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzeko galerazpenik ez izatea.
3. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.
1.– Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratzeko eskabideak idatziz aurkeztu beharko dira, eranskinean datorren eredua hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010), edo administrazio prozeduraren gaineko legean aurreikusitako edozein eratan.
2.– Agindu honek indarra hartzen duenetik harako bi hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea.
3.– Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko agiriei dagokienez, jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia bat aurkeztu ahal izango da, baina kopia aurkeztuz gero, organo aginpidedunak konpultsatu beharko du. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
a) Eskabidea, behar bezala beteta. (Aginduaren 1. eranskinean dator eredua).
b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta identifikazio fiskaleko zenbakia edo IFK.
c) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, boterea ematen dion notarioaren agiria aurkeztu beharko du haren ordezkariak.
d) Sozietatea eratzeko eskritura edo, hori aldatu bada, ondorengoa, aurkeztu beharko da, eskabidea aurkezteko egunean akzioen banaketa nola dagoen ikusteko eta Merkataritza-Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzeko.
e) Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, eratzeko eskritura eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
f) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, TC1 eta TC2, eta langile autonomoen erregimen berezia hautatu duten elkarlaneko kooperatiben kasuan, eskabidea egin den aurreko hileko ordainagiria —autonomoen erregimen bereziari dagokiona.
g) Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren azken ordain-agiria.
h) Onuradunak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.
i) Helburu bererako bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jasoz gero, jaso duela, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen zinpeko aitorpena.
j) Salgaien garraio publikorako baimenak, gutxienez urtebeteko antzinatasuna dutenak eta agindu honetan ezarritakoarekin bat datozenak.
k) Egingo den inbertsioari buruzko memoria.
l) Inbertsioaren behin betiko faktura, edo aurrekontua edo proforma faktura.
m) Eskuratuko diren ibilgailuaren/en ezaugarriei buruzko memoria, zeinetan honako hauek ere jaso beharko baitira: 1.2.b) artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriaz, ingurumen-inpaktuan hobera egiteko mekanismoak dituztela, eta bai ordeztuko den ibilgailuari dagokion eta indarrean dagoen Azterketa Teknikoaren txartela ere.
n) Espedientea bere alde ebazten bada, 2001eko urtarrilaren 1az lehen bere jabetzakoak diren ibilgailuen —eskuratutakoen kopuru berean eta ezaugarri berekoen— baja emateko prest dagoela adierazten duen eskatzailearen zinpeko deklarazioa. (Trafiko Burutzaren ibilgailuen erregistroan eman beharko da baja hori).
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidea behar bezala balioesteko beharrezko jotzen duen beste edozein agiri edo argibide eskatu ahal izango du.
4. artikulua.– Kudeaketa Organoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzaren ardura izango da agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea.
5. artikulua.– Agirien gaineko okerrak zuzentzea.
Eskatzaileak aurkezturiko agiriek Agindu honetan eskatutako baldintzak ez dituztela betetzen ikusiz gero, hala jakinaraziko dio organo kudeatzaileak eskatzaileari, eta hamar egun balioduneko epea utziko, okerrak zuzendu edo behar diren agiriak aurkezteko; gainera, adieraziko dio, hala egiten ez badu, bere eskaria besterik gabe atzera botako duela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 42. artikuluak ezarritako eran.
6. artikulua.– Diru-kopurua.
1.– Inbertsoaren %5ekoa izango da laguntzen zenbatekoa, eta goreneko muga 70.000 pezetakoa (4.207,08 euro) ibilgailuko.
2.– Agindu honetako 1. artikuluaren bigarren idatz-zatian zehaztutako dotazioaren bitartez ezin bazaie erantzun aurkeztutako eskabide guztiei, zehazki, artikulu honetako 1. idatz-zatian zehaztutakoa kopuruaz, aipatutako dotazioa honelaxe banatuko da: eskatutako betekizunak konplitzen dituztenen artean eta egindako inbertsioarekiko proportzioa errespetatuaz.
7. artikulua.– Bateragarritasuna.
Agindu honetan arabera emandako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste pertsona fisiko edo-eta juridiko batzuk helburu bererako emandako beste laguntza batzuekin, baina guztira jasotako diru-kopuruak ezin izango du laguntza-gai den jarduketaren kostua gainditu.
Beste laguntza edo diru-laguntza batzuk jaso eta, ondorioz, jasotakoarekin kostu hori gainditzen bada, agindu honen babesean emandako laguntza gutxitu egingo da, eta benetako dirulaguntza ezin izango da izan onuradunak egin duen jardueraren kostutik gorakoa.
8. artikulua.– Esleipena.
1.– Diru-laguntzen esleipena urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritakoari jarraikiz jakinaraziko zaie interesdunei. Agindua indarrean jarri eta sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio zuzendariaren berariazko ebazpen bidez. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortuko, eta, beraz, hilabeteko epean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazio bereko Garraio eta Herri Lan sailburuordeari.
2.– Sei hilabeteko epean ez bada diru-laguntza esleitzeko berariazko ebazpenik eman, interesdunek ezetsitzat jo beharko dute eskabidea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
3.– Diru-laguntza guztiak ematen direnean, onuradunen zerrenda bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
4.– Agindu honetan aurreikusten ez diren kontuetan, diru-laguntzak emateko prozedurak urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua bete beharko dira.
9. artikulua.– Ordainketa.
1.– Laguntza egiletsita gero, osorik ordainduko da, beti ere egindako gastuak agirien bidez justifikatuz gero, eta horretarako, faktura egokiak aurkeztu beharko dira.
2.– Diru-laguntza eskuratzeko betebehar guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak 2001eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.
10. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.
1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun gertatzen denak honako betebehar hauek izango ditu:
a) Diru-laguntza eskuratzeko beharrezko diren eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu beharko diote diru-laguntza eman behar duen Administrazioari.
b) Eman zaion diru-laguntza onartu beharko du. Diru-laguntza esleitu zaiola jakinarazteko agiria jaso eta hamabost eguneko epean onuradunak ez badio berariaz uko egiten diru-laguntzari, onartutzat joko da.
c) Diru-laguntza, eman zaion horretarako erabili beharko du.
d) Helburu bererako beste laguntza edo diru-laguntzaren bat lortu badu, lortu duela eta nork eta zenbat eman dion jakinarazi beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzari.
e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Kontu Epaitegiak beren lana egiteko deialdi honi jarraikiz jasotako diru-laguntzen gainean eskatzen dien informazio guztia eman beharko die.
2.– Artikulu honen 1.e puntuan adierazitako organoen ahalmena gora-behera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailak diru-laguntza jaso duen jardueraren gainean bidezko jotzen dituen egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.
11. artikulua.– Egoera aldatzearen ondorioak.
Dirulaguntza esleitzeko kontuan hartutako egoeraren bat aldatuz gero, edo onuradunak beste administrazio batzuk edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako laguntza edo diru-laguntzak jasotzen baditu, helburu bererako eta aldi berean, dirulaguntzak esleitzeko agindua aldatu egin ahal izango da, beti ere deialdi honetan onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen jarraitzen badu.
12. artikulua.– Diru-laguntza itzuli beharra.
Onuradunak oinarri-arauetan eta diru-laguntza esleitzeko Aginduan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, organo aginpidedunak, bekadunari entzun ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat deklaratuko du, eta, halakorik izanez gero, dagokion diru-kopurua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzera behartuko du, azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu legegileak, Euskal Autonomia Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, eta diru-laguntzetarako betebeharrak betetzen direla zaintzeko gainontzeko arauek ezarritakoa betetzeko. Kopuru hori diru-sarrera publikotzat joko da legezko ondorioetarako. Guzti horrek ez du galaraziko, ordea, bestelako zehapenak jartzea, eta kalteengatiko ordainak eta, halakorik izanez gero, erantzukizun penala ere eskatzea.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Baimena ematen zaio Garraio zuzendariari agindu hau eta aplikatu beharreko gainontzeko arauak aplikatzekoan sortzen diren auziei buruzko ebazpenak hartzeko.
I. ERANSKINA
I.– Kontzentrazioa bultzatzeko laguntzetarako eskabide-orria.
Lehenengo deitura:
Bigarren deitura:
Izena: ................................ NAN:
Ordezkatzen duen erakundea:...................................
Helbidea: kalea ...................................... zk.
Herria: ................................ Posta kodea
Telefonoa:
II.– Egiaztatzen den dokumentazioa (Marka ezazu x batez).
n a) Behar bezala betetako eskabidea
n b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta identifikazio fiskaleko zenbakia edo IFK.
n c) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, boterea ematen dion notarioaren agiria aurkeztu beharko du haren ordezkariak.
n d) Sozietatea eratzeko eskritura edo, hori aldatu bada, ondorengoa, aurkeztu beharko da, eskabidea aurkezteko egunean akzioen banaketa nola dagoen ikusteko eta Merkataritza-Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzeko.
n e) Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, eratzeko eskritura eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
n f) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, TC1 eta TC2, eta langile autonomoen erregimen berezia hautatu duten elkarlaneko kooperatiben kasuan, eskabidea egin den aurreko hileko ordainagiria —autonomoen erregimen bereziari dagokiona.
n g) Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren azken ordain-agiria.
n h) Onuradunak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.
n i) Helburu bererako bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jasoz gero, jaso duela, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen zinpeko aitorpena.
n j) Salgaien garraio publikorako baimenak, gutxienez urtebeteko antzinatasuna dutenak eta agindu honen 2. artikuluan ezarritakoarekin bat datozenak.
n k) Egingo den inbertsioari buruzko memoria.
n l) Inbertsioaren behin betiko faktura, edo aurrekontua edo proforma faktura.
n m) Eskuratuko diren ibilgailuaren/en ezaugarriei buruzko memoria, zeinetan honako hauek ere jaso beharko baitira: 1.2.b) artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriaz, ingurumen-inpaktuan hobera egiteko mekanismoak dituztela, eta bai ordeztuko den ibilgailuari dagokion eta indarrean dagoen Azterketa teknikoaren txartela ere.
n n) Espedientea bere alde ebazten bada, 2000ko urtarrilaren 1az lehen bere jabetzakoak diren ibilgailuen —eskuratutakoen kopuru berean eta ezaugarri berekoen— baja emateko prest dagoela adierazten duen eskatzailearen zinpeko deklarazioa. (Trafiko Burutzaren ibilgailuen erregistroan eman beharko da baja hori).
Eguna:.........................
Sinadura: .....................
RSS