Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2001eko martxoaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1722

AGINDUA, 2001eko martxoaren 7koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, “Urdaibai Biosfera-Erreserbako Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria Aldatzeko espedientea” jendaurrean jartzea erabakitzeko dena.

Urdaibai Biosfera Erreserbako Batzordeak sustatutako “Urdaibai Biosfera-Erreserbako Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria Aldatzeko espedientea” aztertu da.

Abuztuaren 2ko 242/1993 Dekretu bidez, behin betiko onartu zen “Urdaibai Biosfera-Erreserbako Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria”.

Egokia deritzogu Plan Gidari horren honako alderdi hauek aldatzea:

– Hirigintza-Planeamenduak antolatu behar dituen alde (HPA) gisa sailkatutako eremuak berriro mugatzea.

– Nekazal guneak berriro mugatzea eta behin betiko mugatuta ez dauden nekazal guneak (NS) behin betiko mugatuta dauden nekazal gune (NR) gisa sailkatzea.

– Lurzoru industrialak berriro mugatzea.

– Grafiaketa akatsak zuzentzea.

– P3 (Kantauriko arteen babes bereziko aldeak) eta P5 aldeak (Kantauriko arteak babesteko, baso naturalak eta higadura arrisku handia duten lurzoruen aldeak) definitzea.

– Arauen testuak aldatzea, zenbait argibide sartzeko.

Sail hau eskuduna da “Urdaibai Biosfera-Erreserbako Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria Aldatzeko” espedientea sustatzeko eta izapidetzeko.

Plan Gidaria aldatzeko prozedura arautzen duen 242/1993 Dekretuaren 10. artikuluari jarraituz, agiriak egin eta gero, hilabeteko epean jendaurrean jarri beharko da.

Aplikagarria den legedia ikusita, honakoa

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– “Urdaibai Biosfera -Erreserbako Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria Aldatzeko espedientea” jendaurrean jartzea hilabetean zehar, Urdaibai Erabilera eta Kudeaketa Plan Gidaria behin betiko onartzen duen abuztuaren 2ko 242/1993 Dekretuari jarraituz.

Epe horretan zehar espedientea jendaurrean egongo da azter dezaten Urdaibai Biosferako batzordean, Udetxea Jauregia, Gernika-Lumo errep. z/g 48300 Gernika-Lumon eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean (Vitoria-Gasteizko Donostia kalea-1, 01010).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta zirkulazio handienetako egunkari batean argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 7a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala