
63. zk., 2001eko martxoaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1717
AGINDUA, 2001eko martxoaren 14koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Lanerako Prestakuntza Egitaraua arautu zuen maiatzaren 16ko 83/2000 Dekretuan jasotako laguntzak eskatzeko aurtengo epea ezartzeko dena. Dekretu hori abenduaren 26ko 302/2000 Dekretuak aldatu zuen.
Maiatzaren 16ko 83/2000 Dekretuaren bidez (2000ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 118 zk.), Lanerako Prestakuntza Egitaraua arautu zen. Dekretu horren helburua diru–laguntzen esparrua ezartzea da, Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, diru–laguntzak eman ditzan lanerako prestakuntza jarduerak antolatzeagatik eta enpleguari buruzko informazio, orientazio eta motibazio jarduerak sustatzeagatik.
Dekretu hori aldatu egin zuen abenduaren 26ko 302/2000 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat Europako Gizarte Fondoak enpleguaren eta giza baliabideen esparruan onets ditzakeen programak finantzatu ahal izateko.
Maiatzaren 16ko 83/2000 Dekretuaren 12. artikuluan jartzen duenez, aipatutako helburua betetzeko diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan propio ezarritako kredituetatik aterako dira (dekretu hori abenduaren 26ko 302/2000 Dekretuak aldatu zuen).
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen, eta 49.5 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean diru-laguntzak emateko arauak eguneratu nahiz berrikusiko dira, edo, behar izanez gero, arau berriak ezarriko dira, eta, orobat, zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzak iragarriko dira.
Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak, bestalde, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bategina onartu zuen, eta 128 b) artikuluan jartzen duenez, aurrekontuak luzapen-aldian daudela Jaurlaritzak eragiketa arruntetarako nahiz kapital-eragiketetarako diru-laguntzak eman ahal izango ditu, baldin eta indarrean dauden xedapenek eta hitzarmenek horretarako bide ematen badute. Xedapen eta hitzarmen horietan daude ezarrita, hain zuzen ere, eman daitezkeen zenbatekoak eta bete beharreko baldintzak.
Maiatzaren 16ko 83/2000 Dekretua indarrean dago (abenduaren 26ko 302/2000 Dekretuak aldatu zen), eta dekretuko 8.2 artikuluaren arabera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak agindu baten bidez dekretu horretan aipatutako diru-laguntzak eskatzeko epea argitaratuko du urtero. Hori guztia dela-eta, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Maiatzaren 16ko 83/2000 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Salbuespen izando dira, hala ere, maiatzaren 16ko 83/2000 Dekretuaren 1.1. artikuluak aipatzen dituen erkidegoko ekimenetatik sortutako egintzak, horietarako epea ekimen horiek garatzeko aginduetan aurreikusitakora egokitu beharko baita. Dekretu hori, bestalde, abenduaren 26ko 302/2000 Dekretuak aldatu zuen eta Lanerako Prestakuntza Egitaraua arautzeari buruzkoa da.
Bigarrena.– Maiatzaren 16ko 83/2000 Dekretuaren helburua lortzeko, 2001 urterako guztira 1.580.000.000 PTA erabiliko dira (9.495.991,25 euro). Horietatik 1.030.000.000 PTA (6.190.424,68 euro) 2001eko ohiko aurrekontuari dagozkio; eta 550.000.000 PTA (3.305.566,57 euro) 2002 urteko konpromisu-kredituari. Kopuru horiek aldatu egin daitezke, indarren den legediaren arabera aurrekontuetan aldaketak egiten badira.
Hirugarrena.– Aipatu dekretuan daude ezarrita diru-laguntzak lortu eta emateko baldintzak.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikulua eta hurrengoak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala agintzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1 a) eta 46. artikuluetan.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 14a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
RSS