
63. zk., 2001eko martxoaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1711
AGINDUA, 2001eko martxoaren 14koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bidez, ekainaren 13ko 109/2000 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskatzeko aurtengo epea ezartzen da (Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen arloan jarduerak egiteagatik eman daitezkeen diru-laguntzak arautzen ditu dekretu horrek).
Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen arloan jarduerak egiteagatik eman daitezkeen diru-laguntzak arautzen dituen ekainaren 134ko 109/2000 Dekretuaren bidez (EHAA-zk.: 114, 2000ko ekainaren 16koa), Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak Gizarte Zerbitzuen Legeko (urriaren 18ko 5/1996) 3. artikuluan jasotako printzipioak berresteko abian jarritako diru-laguntzak arautzen dira. Izan ere, artikulu horretan herri-agintariei premiatzen zaie irabazteko xederik gabeko ekimen pribatuaren partaidetza —ekimen publikoaren lagungarri gisa— susta dezatela, gizarte-zerbitzuak emateko.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen Testu Bategineko (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua) 49.5. artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak ekitaldi ekonomiko bakoitzean indarrean izango dituen aurrekontu orokorrak zehaztuta daudenean, programei diru-laguntzak eman edo ez erabakitzeko arauak eguneratu, berrikusi edo, hala behar badu, ezarri egin beharko dira. Zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzen kasuan, dagokien deialdia egin beharko da.
Abenduaren 26ko 275/2000 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa da), ekainaren 13ko 109/2000 Dekretua indarrean dago, eta, horri esker, betiere Euskadiko aurrekontuetako erregimenari buruz indarrean dauden legezko xedapenen testu bategineko (irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu hori) IX. Tituluan ezarritako luzapen-erregimenaren arabera, aurtengo diru-laguntzetarako deialdia egin daiteke.
Horregatik guztiarengatik, eta ekainaren 13ko 109/2000 Dekretuko 33.2. artikuluan ezarritakori jarraiki, urtero, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak agindu batez dekretu horretan aurreikusitako diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ezarriko du. Hori dela-eta, honako hau
EBATZI DUT:
Lehena.– Aurton ekainaren 13ko 109/2000 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-arloan jarduerak egiteagatik eman daitezkeen diru-laguntzak arautzen dira dekretu horren bidez) aurreikusitako laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da agindu hau indarrean hasten denetik, IV. Kapituluan ezarritako laguntzetarako (birziklapen- eta prestakuntza-ikastaroetara joateko laguntzak) izan ezik. Hala, diru-laguntzarik jaso ez eta 2000ko irailaren 18az geroztik hiru hilabeteko epea amaitu arte garatutako jardueretarako hiru hilabeteko epea egongo da, data beretik kontatzen hasita.
Bigarrena.– Ekainaren 13ko 109/2000 Dekretuaren helburua betetzeko zuzendutako baliabide ekonomikoei dagokienez, 40. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio. Ekainaren 13ko 109/2000 Dekretuaren helburua betetze aldera, 2001erako gehienez 628.120.000 PTA (3.775.077, 23 euro) ezarriko dira.
Aipatutako zenbatekoa honela zatitzen da, dekretu honetako 2. artikuluan deskribatutako diruz laguntzeko jarduerei dagokienez:
–. Ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzea: 20.800.000 PTA (125.010,52 euro)
–. Ikasketak eta ikerketak egitea: 4.000.000 PTA (24.040,48 euro).
–. Birziklapen eta prestakuntza ikastaroetara joatea 5.000.000 PTA (30.050,61 euro)
–. Irabazi asmorik gabeko entitate pribatuen jarduera, lurraldez gaindiko programak garatzen badituzte: 47.320.000 PTA (284.398,93 euro).
–. Gizarte prebentzioa eta gizarteratzeko programak: 298.500.000 PTA (1.794.021, 13 euro).
–. Droga-mendekotasunen prebentzio komunitateko prebentzioko programa espezifikoak: 252.500.000 PTA (1.517.555,56 euro)
Hirugarrena.– Aipatutako laguntzak lortzeko eta emateko baldintzak ekainaren 13ko 109/2000 Dekretuan daude ezarrita.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.– Agindu hau azkena da administrazio-bidean. Berorren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikulua eta hurrengoak); edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a eta 46.1 artikuluetan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 14a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
RSS