Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2001eko martxoaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1707

45/2001 DEKRETUA, martxoaren 13koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI, S.A.) S.A. sozietateari Ezkerraldea Enpresak Garatzeko Zentroaren (CEDEMI) kapital zabalkuntzan parte hartzeko baimena emateko dena.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. eratzeko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2. paragrafoan xedatzen denez, interesgarriak diren enpresen kapitalean parte har dezake Baltzuak, Eusko Jaurlaritzak baimena ematen badio eta kasuan kasu jarriko diren baldintzak betetzen baditu.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua,S.A. sozietatearen 2000ko abenduaren 20ko Administrazio Kontseiluak erabaki zuen baimena eskatzea Eusko Jaurlaritzari Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietateak Ezkerraldea Enpresak Garatzeko Zentroaren (CEDEMI) kapital zabalkuntza parte hartu ahal izateko, hirurogeita hamahiru milioi eta bostehun mila (73.500.000) pezetarekin (441.743,80 euro). Zenbateko hori kapitalaren %50 da. Beraz, sozietateak Eusko Jaurlaritzaren, hau da Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena eskatzen du, hala agintzen duelako 5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoak.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko martxoaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (SPRI) sozietateari Ezkerraldea Enpresak Garatzeko Zentroaren (CEDEMI) kapital zabalkuntza parte hartu ahal izateko, hirurogeita hamahiru milioi eta bostehun mila (73.500.000) pezetarekin (441.743,80 euro). Zenbateko hori kapitalaren %50 da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko martxoaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala