Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga-Administrazioaren Estatu-Agentzia Badajozeko Ordezkaritza
1149

IRAGARKIA, jakinarazpena egiteko zitazioarena.

Zergei buruzko abenduaren 28ko 230/1963 Lege Orokorraren 105.6 artikuluak, abenduaren 30eko 66/1997 Legearen 28.1 artikuluan emandako idazkera duenak, xedatzen duenari jarraituz, zera jakinarazten da, interesatuei eta horien ordezkariei jakinarazpena egiten saiatu arren, Herri Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik hori egitea ezinezkoa izan dela; beraz, iragarki honen bitartez, jakinarazpen hauek egiteke daudela adierazten da:

– Jakinarazpena egiteke duten zordunen zerrenda: honekin batera doan zerrendan agertzen dira.

– Jakinarazpenak eragiten dituen prozedura: premiamenduzko administrazio-prozedura.

– Izapideen ardura duen organoa: Ordezkaritza honetako Zerga Bilketarako Organoak.

Zerrendan agertzen diren zordunek edo horien ordezkariek behar bezala kreditatuta agertu behar dute Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren Zerga Bilketarako Bulegoan, probintzia honetako edozeinetan, hain zuzen ere, hamar eguneko epean, iragarki hau dagokion aldizkari ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, egiteke dagoen jakinarazpena egiteko. Bulegoa astelehenetik ostiralera dago zabalik, 9:00etatik 14:00etara. Hara hemen aipatu bulegoen helbidek:

– Don Benito: Alonso Martín 16

– Mérida: Pz de Santa María 5

– Zafra: Av.– Antonio Chacón z/g

– Badajoz: Pso.– San Francisco 17

Iragarki honen bitartez deitutako zordunak edo horien ordezkariak aipatutako epean behar bezala kreditatuta agertu ezik, agertzeko epea amaitzen den egunetik jakinarazpena egin zaiela ulertuko da legezko ondorio guztietarako.

ZERGADUNA

NAN 34.084.811F Nogales Nogales, Juan José

Badajoz, 2000ko abenduaren 22a.

Zerga Bilketarako Bulegoko burua,

RAFAEL DIAZ GARCIA.


Azterketa dokumentala