
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Almeríako Ordezkaritza
1148
JAKINARAZPENAK, ediktu bidez, premiamendu-probidentzien berri ematen dutenak, Euskal Autonomia Erkidegoa.
Ondorengo zerrendan agertzen diren zordunei ezin izan zaie jakinarazpenik egin, dela Zerga-Administrazioaren erregistroetan erasota ditugun helbideetan aurkitu ez ditugulako, dela legearen arabera jakinarazpena jaso dezaketen pertsonek horiek ez jasotzeko hainbat arrazoi alegatu dituztelako. Beraz, Bilketari buruzko Araudi Orokorraren 103. artikulua betez (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua), ediktu honen bidez, hauxe jakinarazten zaie zordunei:
Borondatez ordaintzeko epearen barruan zorra ordaindu ez dutenez, goian aipatutako organoak, eskumena duenak, hauxe erabaki du, Zergei buruzko Lege Orokorraren 127. artikuluaren arabera:
Bilketari buruzko Araudi Orokorraren 100. eta 106. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, premiamendu-gainordaina, gelditzen den zorraren %20koa, likidatzen dut, eta premiamendu-probidentzia ematen dut, zordunen ondarearen edo bermeen aurka exekutiboki jardun dadin, beti ere, aipatutako araudiaren 108. artikuluan aipatutako epeetan ordainketa egin ezik.
Zergadunaren datuak Kontzeptua / Deskribapena / Zerg. Obj.
B04224812 Trafikoa: 01/0166968-AL6712AP
Transportes Roframar SL
Cl/ San Rafael, 15 Macael
Likidazio-kodea Zenbatekoa Prem. Prob. data
C1500099010054623 12.000 2000-05-17
Zergadunaren datuak Kontzeptua / Deskribapena / Zerg. Obj.
08905000K Trafikoa: 20/4313240-AL8434Y
Cadenas Godoy Enrique
Cl/ Olmo, 6 El Ejido
Likidazio-kodea Zenbatekoa Prem. Prob. data
C1500099200009696 48.000 1999-12-20
Zergadunaren datuak Kontzeptua / Deskribapena / Zerg. Obj.
28593606Y Trafikoa: 48/7028248-VI9539P
Caimari Lopez Francisca
Cl/ Madre Perla, 8; 1-6 Almeria
Likidazio-kodea Zenbatekoa Prem. Prob. data
C1500099480054956 24.000 1999-12-20
Zergadunaren datuak Kontzeptua / Deskribapena / Zerg. Obj.
27229606K Trafikoa: 01/0169101-AL5927X
Gutiérrez Martínez José
Cl/ Almería Puebla de Vicar, 56 Vicar
Likidazio-kodea Zenbatekoa Prem. Prob. data
C1500099010012922 12.000 1999-12-20
Zergadunaren datuak Kontzeptua / Deskribapena / Zerg. Obj.
27229606K Trafikoa: 01/0169102-AL02626R
Gutiérrez Martínez José
Cl/ Almería Puebla de Vicar, 56 Vicar
Likidazio-kodea Zenbatekoa Prem. Prob. data
C1500099010012933 12.000 1999-12-20
Zergadunaren datuak Kontzeptua / Deskribapena / Zerg. Obj.
X2521354W Trafikoa: 20/0317299-Al0283Z
Rossnagl Kurt
Cl/ Puerto Mar, 2-12 Roquetas Mar
Likidazio-kodea Zenbatekoa Prem. Prob. data
C1500099200030376 19.200 2000-01-19
Zergadunaren datuak Kontzeptua / Deskribapena / Zerg. Obj.
75175013l Trafikoa: 48/7033704-AL0432W
Alonso Lopez Catalina
Cl/ Guadix, 5 Almeria
Likidazio-kodea Zenbatekoa Prem. Prob. data
C1500099480116985 24.000 2000-04-24
Zergadunaren datuak Kontzeptua / Deskribapena / Zerg. Obj.
X1396000S Trafikoa: 48/0506587-B2173GG
Esono Ncogo Benito
Cl/ Manolo Caracol 26 3 3 , Sn Almeria
Likidazio-kodea Zenbatekoa Prem. Prob. data
C1500099480157949 19.200 2000-04-24
Zergadunaren datuak Kontzeptua / Deskribapena / Zerg. Obj.
27229606K Trafikoa: 01/0178902-AL0648AF
Gutiérrez Martínez José
Cl/ Alcala, 8; 4-B El Ejido
Likidazio-kodea Zenbatekoa Prem. Prob. data
Cc1500099010029103 12.000 2000-04-24
Errekurtsoak
Berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke premiamendu-probidentzia eman duen organoari 15 eguneko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera, edo, bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jurisdikzio horretako auzitegi eskudunari epe berberean. Ezin izango dira errekurtso biak batera jarri. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak Autonomia Erkidegoko organo ekonomiko-administratiboek ebatziko dituzte.
Aurka egiteko arrazoiak
Hona hemen premiamendu-prozeduraren aurka egiteko arrazoiak (Zergei buruzko Lege Orokorraren 138.1 artikulua eta Bilketari buruzko Araudi Orokorraren 99.1 artikulua):
a) Zorra ordaintzea edo iraungitzea.
b) Preskripzioa.
c) Atzeratzea.
d) Likidazioaren jakinarazpena ez egitea edo deuseztea edo etetea.
e) Exekuziorako emandako tituluak formazko akatsak izatea.
Prozedura etetea
Bilketari buruzko Araudi Orokorraren 101. artikuluan aipatutako baldintzetan eta eran baino ez da etengo premiamendu-prozedura, nahiz eta errekurtsoa jarri. Araudi hori abenduaren 20ko 1684/1990 E.D.an dago jasota.
Atzeratzeko eskaria
Bilketari buruzko Araudi Orokorraren arabera, exekuzio-aldian dauden zorren ordainketa atzeratu egin daiteke, baita zatika egin ere.
Ordainketa atzeratzeko edo zorra zatika ordaintzeko eskaria toki hauetan egingo da: ordainketa egin behar den lurraldeko Z.A.E.A.ren ordezkaritzan edo administrazioetan.
Ordaintzeko lekua
Z.A.E.A.ren ordezkaritzan edo administrazioan kutxa-zerbitzua betetzen duen erakundea.
Berandutzeagatiko interesa
Zor diren zenbatekoek, premiamendu-gainordainak izan ezik, berandutzeagatiko interesak sortuko dituzte, borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik, ordaintzen diren arte. Zorrak zergazkoak edo zergaz bestekoak diren, interesak Zergei buruzko Lege Orokorraren 58. artikuluan edo Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 36. artikuluan ezarritakoaren arabera ezarriko dira.
Kostuak
Prozeduran kostuak sortzen badira, Administrazioak zordunari kobratuko dizkio, Bilketari buruzko Araudi Orokorraren 153. eta 157. artikuen arabera.
Ordainketa egiteko epeak
(Bilketari buruzko Araudi Orokorraren 108. artikulua)
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era jasoz gero, ordainketa hil horren 20ra arte edo hurrengo egun baliodunera arte egin daiteke.
Jakinarazpena hilaren 16tik hil-bukaerara jasoz gero, ordainketa hurrengo hileko 5era arte edo hurrengo egun baliodunera arte egin daiteke.
Interesatua prozeduran agertzea
Zorduna bere kabuz edo ordezkari baten bitartez ager daiteke espediente exekutiboan. Iragarki hau argitaratu eta zortzi eguneko epean agertu ezik, interesatuari prozeduraren hezurmamitzea amaitu arteko diligentzia guztiak jakinarazi zaizkiola joko da, agertzeko duen eskubidearen kalterik gabe.
Almeria, 2000ko azaroaren 14a.
Z.A.E.A.ren Almeriako Probintziako
Bilketa Bulegoaren burua,
AMBROSIO BENEDICTO LÓPEZ.
RSS