
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
1146
IRAGARKIA, urtarrilaren 26ko 70/01 Foru Aginduarena, Samaniegoko plangintzaren arau subsidiarioak bigarren aldiz aldatzeko espedienteari buruzkoa.
Egun horretan Herrilan eta Hirigintza Sailak emandako foru aginduaren xedapen-zatia hau da:
"Lehenengoa: Samaniego udalerriaren plangintzaren arau subsidiarioak bigarren aldiz aldatzeko espedientea behin betiko onartzea.
Bigarrena: Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea".
Nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa jar daiteke ebazpena eman duen organo beraren aurrean, jakinarazpena argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, berriz, zuzen-zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurka daiteke, jakinarazpena argitaratzen den hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean. Horixe xedatzen da Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urtarrilaren14ko 4/1999 Legeak aldatutakoaren) 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan. Hala ere, bidezko jotzen den beste edozein errekurtso jar daiteke.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 30a.
Herrilan eta Hirigintza diputatua,
ANTONIO AGUILAR MEDIAVILLA
RSS