Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
1145

IRAGARKIA, urtarrilaren 24ko 46/2001 Foru Aginduarena, Amurrioko Ordezko Arauetan aldaketa egiteko espedienteari dagokiona. Aldaketa Delikako hiri-lurretako bidea kentzeari buruzkoa da.

Aipatutako egun horretan Herrilan eta Hirigintza Sailak Foru Agindua eman zuen; hemen, horren xedapen-zatia ematen da argitara:

"Lehenengo.– Delikako hiri-lurrean 5 eta 8 zenbakiko eraikinen atzealdetik doan bidea kentzea dela eta, Amurrioko Ordezko Arauak aldatzeari buruzko espedientea behin betiko onestea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historiakoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea."

Ebazpen honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, ebazpena eman duen organoaren aurrean argitaratu zen egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epearen barruan, edo bestela, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean jakinarazpena jaso zen egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan. Hala xedatzen dute Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 116. eta 117. artikuluek —zein urtarrilaren 14ko 4/1999 Legeak aldatu zuen— eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46.1 artikuluak.

Honek guztiak ez du galarazten bidezko iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izatea.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 25a.

Herrilan eta Hirigintza Saileko foru-diputatua,

ANTONIO AGUILAR MEDIAVILLA.


Azterketa dokumentala