
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
1144
IRAGARKIA, urtarrilaren 18ko 22/01 Foru Arauarena, Amurrioko arau subsidiarioen 182.,183. eta 189. artikuluak aldatzeko espedienteari buruzkoa.
Egun horretan Herrilan eta Hirigintza Sailak emandako foru aginduaren xedatze-zatia hau da:
"Lehenengoa.– 182., 183. eta 189. artikuluei dagokienez Amurrioko Udalak sustatu eta izapidetutako arau subsidiarioak aldatzeko espedientea behin betiko onartzeari ezezkoa ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea".
Nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa jar daiteke ebazpena eman duen organo beraren aurrean, jakinarazpena argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, berriz, zuzen-zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurka daiteke, jakinarazpena argitaratzen den hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean. Horixe xedatzen da Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urtarrilaren14ko 4/1999 Legeak aldatutakoaren) 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan.
Hala ere, bidezko jotzen den beste edozein errekurtso jar daiteke.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 19a.
Herrilan eta Hirigintza diputatua
ANTONIO AGUILAR MEDIAVILLA
RSS