
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1143
IRAGARKIA, zigor espedienteari hasiera ematen dion egintzarena.
AURREKARIAK
1.– 1998ko apirilaren 3an, Abadiñoko Mendiola Erretegiak sanitate-baimenaren eskabidea aurkeztu zuen, ostalaritzako II taldean jarduteko, bere ordezkaria Jesus M.ª Echeberria Pavon Jn. delarik.
2.– 1998ko irailaren 22an sanitate-ikusketa bisita egin zen eta horren ondorioz, aurkako txosten sanitarioa egin zen, aktetan islatzen denez.
3.– 1999ko martxoaren 18an, beste sanitate-ikusketa bisita bat egin zen eta horren ondorioz aurkako txostena egin zen berriro ere, akatsak ez zituztelako zuzendu. Era berean, bost hilabeteko epea eman zitzaion akatsak zuzentzeko.
4.– 2000ko urtarrilaren 25ean, interesatuak atzerapeneko eskabidea aurkeztu zuen, akatsak zuzentzeko, epea 2000ko apirilaren 15erako finkatuz.
5.– 2000ko irailaren 25ean, sanitate-ikusketa bisita bat egin zen eta 45575, 45576 eta 45577 aktetan aipatutako establezimenduan dauden akatsak islatzen dira:
1.– Janari-erabiltzaileen komunak ez du komun-aurrekorik.
2.– Eskuz eragindako konketak ez du ur berorik ezta garbitasunerako tresnarik ere (xaboi likidoa eta erabilera bakarreko toailarik).
3.– Ez du janari-erabiltzaileentzako armairurik.
4.– Ez du oinaz eragindako konketarik, banandua eta osorik, (ur hotz eta beroduna eta garbitasunerako erabili eta botatzeko tresnak dituenik); baizik eta baterako harraska-konketa.
5.– Ez dago intsektuen kontrako aparailu ez kimiko eraginkorrik.
6.– Sukaldeko ganbara batek eta biltegiko izotz-ganbarak ez dute tenperatura irakurtzeko termometrorik kanpo aldean.
7.– Sukaldeko atea zabalik dago, kalera zuzenean doalarik, eta euli asko dago.
8.– Biltegiko janari batzuk (berakatzak, kipulak) lurrean daude.
9.– Bildutako janarien ondoan arropa zikina dago.
10.– Hozteko makinetan estali gabeko janariak daude, eta ez daude behar bezala banandurik, ez jatorriz, ez eta higienizatuak eta higienizatu gabeak.
11.– Apalak ugertuta daude eta kanpoko aldea zikin dago.
12.– Garbigarriak bazter batean daude, hozteko makinaren ondoan.
13.– Janari-erabiltzaileentzako karnetak ez daude establezimenduan.
14.– Baxera eta lanabesak estali gabe daude.
15.– Orokorrean, garbitasuna eskasa da (badaude zikinkeria guneak apaletan, konketan, saretoan…eta abarretan).
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Zuzendariak 2000ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez izendatzen dira izapidegile lanetarako Santiago Valcarcel Alonso jn., eta haren ordezko moduan Jose M.ª Escudero Fernandez jn., biak Osasun Publikoko teknikariak; eta Idazkari moduan Karmele Arias Martinez and., eta haren ordezko moduan Leire Vergara Sautua and., biak Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzako Letratuak.
Lehen aipatutako izapidegileen eta idazkariaren aurkako errekurtsoa aurkez dezake espedientatuak prozedura bitartean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. artikuluan aurreikusten diren zergatikoengatik.
2.– Hemengo kasuan, frogatutako gertakariak, honako arautegian ezarritakoaren kontra doaz:
– 1. Gertakaria: Jantoki Kolektiboen Arautegi Tekniko-Sanitario onartzen duen urriaren 13ko 2817/1983ko Errege Dekretuko 3.5 eta 4.10 artikuluak.
– 2. Gertakaria: Janariei buruzko higiene arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 2207/1995 Errege Dekretuko Eranskineko I. Ataleko 2. puntua.
– 3. Gertakaria: Lantokietako osasun eta segurtasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretuko V. Eranskineko 2.2 artikulua.
– 4. Gertakaria: 2817/1983 EDko 4.9 Art.
– 5. Gertakaria: 2817/1983 EDko 4.13 Art.
– 6. Gertakaria: 2817/1983 EDko 4.13 eta 17.8 Art.
– 7. Gertakaria: 2817/1983 EDko 4.13 Art.
– 8. Gertakaria: 2817/1983 EDko 16.8 Art.
– 9. Gertakaria: 2817/1983 EDko 16.6 Art.
– 10. Gertakaria: 2817/1983 EDko 16.7 Art.
– 11. Gertakaria: 2817/1983 EDko 5.1, 5.2 eta 5.3 Art.
– 12. Gertakaria: 2817/1983 EDko 6.5 Art.
– 13. Gertakaria: Janari Erabiltzaileen Araudia onartzen duen abuztuaren 4ko 2505/1983 Errege Dekretuko 3.a) artikulua.
– 14. Gertakaria: RD 2505/1983ko 4.13 Art.
– 15. Gertakaria: RD 2505/1983ko 6.1 Art.
3.– Aurreko Zuzenbideko Oinarrian aipatu artikuluetan eskatutakoa ez betetzeak, urratze sanitario arina ekarri ahal du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeko 36.2.a).8. atalean xedatutakoaren arabera, izan ere, halakotzat jotzen du: "arduragabekeria hutsez arautegi sanitarioan ezarritako baldintzak, bete beharrak eta debekuak ez betetzea ……….".
4.– Urratze sanitario arinei, aipatu 8/1997 Legeko 37.2.a) artikuluaren arabera, 500.000 pezetara isun-zehapenak dagozkie.
Hemengo kasuan, 15 isun-zehapen dagozkie, guztira 455.000 PTA, eta horrela banatzen dira:
– 1. urratzea: 50.000 PTA
– 2. urratzea: 20.000 PTA
– 3. urratzea: 20.000 PTA
– 4. urratzea: 35.000 PTA
– 5. urratzea: 20.000 PTA
– 6. urratzea: 20.000 PTA
– 7. urratzea: 50.000 PTA
– 8. urratzea: 35.000 PTA
– 9. urratzea: 25.000 PTA
– 10. urratzea: 40.000 PTA
– 11. urratzea: 25.000 PTA
– 12. urratzea: 20.000 PTA
– 13. urratzea: 25.000 PTA
– 14. urratzea: 20.000 PTA
– 15. urratzea: 50.000 PTA
5.– Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 65/1999 Dekretuko 6.c) eta 12.3.b) artikuluetan xedatutakoa betez, Osasun Publikorako Zuzendariari dagokio zigor prozedurak ebaztea, espediente bakoitzeko 500.000 pezeta/3.005,06 eurotik beherako isunen kasuan; eta Lurralde Zuzendaritzei ondokoa dagokiela: "Sailaren eskumeneko gaiei dagozkien zigor espedienteetarako behar diren beste izapide eta prestaerako eginbide egitea, aurrezaintza eta kautelazko neurriak hartzeko organo eskudunei proposatzea, eta Administrazioko atal berezia den aldetik, zigor espedienteak osatu eta bideratzea".
Lehen adierazitako guztia dela-eta, aipatutako agindu legalak eta gainerako aplikazio orokorrekoak ikusita, izan litezkeen erantzukizunak argitzeko xedez,
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Zigor-espedientea irekitzea Abadiñoko Mendiola Erretegiari, bere ordezkaria Jesus M.ª Echeberria Pavon jauna delarik.
Bigarrena.– Espediente honen xede diren urratzeengatik, guztira 455.000 pezetako 15 isun zehapen jartzea, 2. eta 4. zuzenbideko oinarrietan aipatzen direnez.
Hirugarrena.– Espedientatuari Erabaki honen berri eman eta adieraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/98 Legeko 36.2 artikulua betez, 15 eguneko epea duela, nahi adinako arrazoibide, agiri edo informazio aurkezteko, eta frogaldia irekitzea eskatzeko, egokitzat jotzen dituen froga-bitartekoak zehaztuz.
Aurrekoari kalterik egin gabe, prozeduraren edozein unetan, espedientatuak tramitazioaren egoera jakin, bertan dauden agiriak ezagutu eta kopiak eskuratzeko eskubidea du.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko azaroaren 16a.
Osasun Publikoko zuzendaria,
LUIS GONZÁLEZ DE GALDEANO ESTEBAN.
RSS