
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1142
EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen diren espedienteei buruzkoa.
Jesús Monreal Zia, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak emandako
EDIKTUA
Beherago aipatzen diren diru-laguntzen espedienteen onuradunei ezin izan diegu jakinarazi espresuki dokumentazio-errekerimendua, Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 20ko 3/1998 Dekretuaren 28. artikuluan ezarritakoa betetzeko asmoz (laneratzeko laguntzak arautzen ditu dekretu horrek). Hona hemen onuradunei eskatu behar zaizkien dokumentuak: diruz lagundutako kontratua egin zaien edo behin-behingo kontratua mugagabe bihurtu zaien langileen soldaten ordainagirien kopiak nahiz Gizarte Segurantzaren kotizazio-dokumentuenak (TC1 eta TC2 orriak), diruz lagundutako jarduera egin zen hilabetekoak eta, handik kontatzen hasita, hamabigarren hilabetekoak izan behar dute kopia horiek; entitate kontratatzailea kooperatiba bat bada, bazkideen zerrenda, eta Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren edo kooperatibei dagokien erakundearen ziurtagiri gaurkotuen bi ale. Hori guztia, dekretu arautzaileko 12-3 eta 19. artikuluek ezarri bezala, eta honakook egiaztatzeko: kontratatutako pertsonak jarraitzen duela lanean enpresan; kontratazio horren bidez edo behin-behingo kontratua mugagabe bihurtzearen ondorioz lortutako enplegu-kopurua mantendu egiten dela; eta enpresak zerga-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak beteak dituela. Aipatutako jakinarazpena bueltatu digute honako arrazoiren bat dela medio: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako, eta aldaketa horren berri, jakinarazpen ondorioetarako, eman gabe; edo beste arrazoiren bat dela medio. Hori dela eta, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapenak betez, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik 10 egun balioduneko epea ematen da lehen aipatutako dokumentuak Enplegu eta Prestakuntzako Zuzendaritzan (hona hemen helbidea: Donostia kalea z/g, Vitoria-Gasteiz, PK: 01010) aurkezteko, nahiz zuzenean nahiz arestian aipatu Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Era berean, ohartarazten dugu errekerimendu hau bete ezean edo adierazitako epea igarota betetzen bada, eskatzaileak izapide horretarako daukaten eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango direla Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 76. artikuluaren arabera, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, Dekretu arautzaileko 32. eta 33. artikuluetan ezarritakoa beteaz.
ESPEDIENTE-ZK. ONURADUNA
A-0023-0105-98AIL Vega Alvarez, Ramón
A-0028-0126-98AIL Vega Alvarez, Ramón
G-0034-0072-98AIL Zeruko Argia, S.A.L.
B-0028-0096-98AIL Taller de pintura Lopez Astillero, S.L.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 6a.
Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,
JESÚS MONREAL ZIA.
RSS