Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1141

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariaren ebazpen batzuk jakinarazteko dena, hain zuzen ere, Jolas-Jarduera eta Ikuskizun Publikoei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea urratzearren gainekoak diren eta beherago zehazten direnak.

Ahaleginik egin bada ere, ezin izan dira jakinarazi aipatu ebazpenak, eta Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzearren, argitara ematen da iragarkia hau.

Interesatuek jakin dezaten argitaratzen da esandakoa, eta beheragoko ohartarazpenarekin batera interesatuetariko bakoitzari egindako jakinarazpen balio du horrek.

1.– Espedientea aztertzeko, zeure defentsa egiteko egoki deritzezun alegazio, dokumentu eta informazioak aurkezteko, eta bai prozeduran baliarazi nahi dituzun frogak proposatzeko ere, 15 eguneko epea duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara. Vitoria-Gasteizko Donostia kalean, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan eskura duzu aipatu espedientea.

2.– Zehapen-prozedura hasteko irekitze-ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik ez baduzu aurkezten aipatu epearen barruan, haste hori ebazpen-proposamen kontsideratuko da, eta, halakorik bada, emango den zehapen-ebazpenaren aurretiko instrukzio-izapideak egindakotzat joko dira.

IZENA ETA ABIZENAK ESP. ZK. ARAU-HAUSTE IREKIERA URRATUTAKO

DATA DATA ARTIKULUA

APELLIDOS Y NOMBRE N.º EXP. FECHA FECHA ART.

INFRACCIÓN INCOACCIÓN INFRINGIDO

PONZ AGENJO, FRANCISCO 91/00-TG 20-08-00 14-11-00 34 K)

PONZ AGENJO, FRANCISCO 97/00-TG 23-08-00 14-11-00 34.K)

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 5a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URIEN.


Azterketa dokumentala