
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1140
EBAZPENA, 2000ko abenduaren 27koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Orexako (Gipuzkoa) 1BU-n 8 etxebizitza eraikitzeko lanak" burutzeko lehiaketa esleitzeke uzten duena.
Espediente horren hasiera 2000ko urriaren 14an ebatzi zen eta, aurkeztutako proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.
Ondorioz, honakoa
EBATZI DUT:
"Orexako (Gipuzkoa) 1BU-n 8 etxebizitza eraikitzeko lanak" burutzeko kontratua esleitzeke uztea, lizitatzailerik aurkeztu ez delako.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 27a.
Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,
JAVIER IRIARTE SALAZAR.
RSS