Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1139

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 27koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Arrigorriagako (Bizkaia) Ricardo Ibarretxe kaleko 2, 4, 6 eta 8 zenbakietan dagoen eraikinaren teilatua konpontzeko lanak" burutzeko lehiaketa esleitzeke uzten duena.

Espediente horren hasiera 2000ko azaroaren 14an ebatzi zen eta, aurkeztutako proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

"Arrigorriagako (Bizkaia) Ricardo Ibarretxe kaleko 2, 4, 6 eta 8 zenbakietan dagoen eraikinaren teilatua konpontzeko lanak" burutzeko kontratua esleitzeke uztea, lizitatzailerik aurkeztu ez delako.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 27a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER IRIARTE SALAZAR.


Azterketa dokumentala