Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
1138

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, fondo bibliografikoa katalogatzeko enpresa kontratatzeko (A-04/2001 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-04/2001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedea: Fondo bibliografikoa katalogatzeko enpresa bat kontratatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik (eta inoiz ez da izango esleipendunak behin betiko fidantza jarri baino lehen) 2001eko abenduaren 31ra arte. (luza daiteke)

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: Presazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako aurrekontua.

Kopurua, guztira: kontraturako diru-kopurua, gehienez jota, 20.000.000 pezetakoa izango da (120.202,42 euro) BEZa barne.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: 400.000 pta (2404,05 euros).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I eraikina (bigarren solairua).

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 94 74.

e) Telefaxa: 945 01 94 91.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2001eko martxoaren 9a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta maila): III taldea, 3 azpitaldea, B maila.

b) Bestelako baldintzak: Ez daude.

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko martxoaren 12a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal ("A", "B" eta "C") aurkeztu beharko dira, barruan Berariazko Klausula Administratiboen Pleguan eskatutakoa dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Kultura Saileko Erregistroa.

2. Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua II eraikina (Kulturako Lurralde Zerbitzua).

3. Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak begiratzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2001eko martxoaren 13a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 13a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala