Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1137

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Zamudioko Ospitalerako (Bizkaia) zaintza eta segurtasun zerbitzuak kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zamudioko Ospitalea (Bizkaia).

c) Espediente zenbakia: 260/20/1/0018/O561/012001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Zamudioko Ospitalerako (Bizkaia) zaintza eta segurtasun zerbitzuak kontratatzea.

b) Loteak: bakarra.

c) Entregatzeko lekua: Zamudioko Ospitalea.

d) Entregatzeko epea: 2001eko ekitaldia, luzatu egin daiteke.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Urteko gehienez: 17.100.000 PTA.

5.– Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Zamudioko Ospitalea.

b) Helbidea: Arteagako San Martin auzoa, 107.

c) Herria eta posta kodea: Zamudio (Bizkaia) 48170.

d) Telefonoa: 94 400 65 00.

e) Faxa: 94 400 65 26.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 6 egun baliodun eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

Berariazko klausula administratiboen pleguko 4. eta 22. puntuetan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko martxoaren 16ko 12:00etan.,

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 6. puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: ikusi 1. puntua.

d) Eguna: 2001eko martxoaren 21a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada).

e) Ordua: 09:00.

10.– Iragarki-gastuak: esleipendunen kontura izango dira.

Zamudio, 2001eko otsailaren 13a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JULIAN BILBAO EIZAGA.


Azterketa dokumentala