Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1136

LEHIAKETA PUBLIKOA, Administrazioaren Parke Higikorrerako ibilgailuen ordezko pieza eta eranskailuen eskuraketa.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak)

c) Espediente zenbakia: KM 2001/063.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: ibilgailuen ordezko pieza eta eranskailuen eskuraketa.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: administrazioaren beharren arabera.

c) Loteak: ez dira aurrikusten.

d) Entregatzeko lekua: Vitoria-Gasteizko Donostia-San sebastián, 1 kalean

e) Gauzatzeko epea: Kontratua sinatzen denetik, 2002ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa Publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Gutxi gora beherako aurrekontua, gehienez, hogeitazortzi (28.000.000) milioi pezetakoa, (168.283,3892 Euro).

5.– Fidantzak.

Behin behinekoa.– 560.000 PTA (3.365,6678 Euro).

Behin betikoa.– 1.120.000 PTA (6.731,3356 Euro).

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010

d) Telefonoa.– (945) 01.85.17

e) Faxa.– (945) 01.87.04

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna.– 2001eko martxoaren 15a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.– Ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna.– 2001eko martxoaren 20ko goizeko 12ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko Klausula Administratiboen Pleguan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua.– Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak), Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, plikak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak.– Ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak)

b) Helbidea.– Donostia kalea 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz

d) Eguna.– 2001eko martxoaren 21ean

e) Ordua.– 12etan.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkiaren gastuak.– Lehiaketa honetako lizitazioaren, eta esleipenaren publizitate-gastuak esleipendunek ordainduko dituzte.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 14a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala