Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1134

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 28koa, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordearena, Progen SA-ri Urretxuko Elizalde sektorean dauden eta A, B, C, D, E eta F multzoetan zenbatzen diren industria eraikinak eraisteko eman zitzaion dirulaguntzaren ezeztapena onartzeko dena.

2000ko azaroaren 9ko Ebazpen bidez (2000ko abenduaren 5eko EHAA, 233. zk.) Progen SAri 5.662.660 pezetako dirulaguntza eman zitzaion Urretxuko Elizalde sektorean dauden eta A, B, C, D, E eta F multzoetan zenbatzen diren industria eraikinen instalazioak eraisteko eta ohikoak diren gainerako gastuak ordaintzeko. Dirulaguntza hori 75/1998 Dekretuak ezartzen duen dirulaguntza-deialdiari jarraituz eman zen, 2000 urterako industria-aurriak eraisteko edo eraispen-proiektuak idazteko dirulaguntzak ezartzen dituena jarraituz, alegia.

Onuradunak dirulaguntzari uko egiten diola jakinarazi digunez eta sektore horretan urbanizatze lanak berehala hasiko direnez, uko hori onartzen dugu.

Hori guztiagatik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Urretxuko Elizalde sektorean dauden eta A, B, C, D, E eta F multzoetan zenbatzen diren industria eraikinen instalazioak eraisteko eta ohikoak diren gainerako gastuak ordaintzeko eman ziren dirulaguntzen ukoa onartzea.

Bigarrena.– Progen SAri ebazpen hau jakinaraztea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari ebazpen hau jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 28a.

Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordea,

MIGUEL ÁNGEL DELGADO GONZALO.


Azterketa dokumentala