
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1133
AGINDUA, 2001eko urtarrilaren 9koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Sestaoko Chávarri-El Sol Gunea osoan bereoneratzeko eremu deklaratzeko dena.
Hiritu eta eraikitako ondarea bereoneratzeko diren babestutako jarduerei buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 26ko 308/2000 Dekretuaren 14. artikuluak, bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Osoan Bereoneratzeko Eremu deklaratzeko. Alde batetik, Bereoneratzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko Aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek bereoneratzeko hirigintza sozietate bat eratu beharra.
Euskal Herriko Agintaritzaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkarietan, 2000ko uztailaren 19an eta 2000ko uztailaren 17an, hurrenez hurren, maiatzaren 26ko 298/2000 Foru Agindua argitaratu da. Honen bidez, Sestaoko Chávarri-El Sol guneari dagokion Bereoneratzeko Plan Bereziaren espedienteari behin betiko onarpena eman zaio.
Hala ere, 308/2000 Dekretuaren 14. artikuluak onartzen du ez dela beharrezko betekizuna izango bereoneratzeko hirigintza elkarte bat osatzea, multzoren bat Osoan Birgaitzeko Eremu deklaratzeko, salbuespenez eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak berariaz horrela onartzen badu.
Artikulu horri jarraituz, aipatutako hirigintza sozietatea eratu ez bada ere, Sail honetako Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzak aldeko irizpena eman dio deklarazioari.
Gainera, deklaratu nahi den gunea aldatu egin da hasierakoari begira eta Lurralde Antolamendurako Zuzendaritzak aldaketei buruzko aldeko txostena egin du. Horrenbestez, Sestaoko Chávarri-El Sol guneak abenduaren 26ko 308/2000 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen ditu eta, beraz, osoan bereoneratzeko eremu deklara daiteke.
Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau
XEDATU DUT:
Sestaoko Chávarri-El Sol gunea Osoan Bereoneratzeko Eremu deklaratzea. Osoan Bereoneratzeko Plan Berezian zehaztutakoa da eremuaren mugaketa. Plana maiatzaren 26ko 298/2000 Foru Aginduak onartu zuen eta dagokion plana agindu honen eranskinean jaso da.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 9a.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
RSS