
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1132
AGINDUA, 2000ko urriaren 3koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburuarena, EB2-0548/98-EP espedientean Felix Castaño Reguera jaunak (SD2-05020/98) aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
AURREKARIAK
1.– EB2-0548/98-EP espedientean oinarrituta, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak 1999ko ekainaren 7an emandako Aginduaren bitartez, hasi zen VISESA Baltzu Publikoak sustatutako 40 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedura, hain zuzen ere, ezarritako arauzko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen artean, eta, bestalde, aipatu aginduaren beharrezko zabalkundea egin zen. Derio udalerrian, Aldekone Sektoreko D2 Partzelan, daude aipatu 40 etxebizitzak.
2.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Bizkaiko Lurralde ordezkariaren ebazpenaren bitartez, 2000ko ekinaren 1ean, onartu ziren aipatu prozeduran onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrendak.
3.– 2000/07/13an, Felix Castaño Reguera jaunak ebazpen horren kontrako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, honako hau alegatuaz: apartatu zenez geroztik etxebizitza andrearen esku dagoela, oraingoz alogerako etxebizitza baten bizi dela, eta gaur egun alaba txikiaren zaintza lortzeko izapideak egiten ari dela. Hortaz, eskatutako gutxienekoaren eta gehienekoaren artean dagoela frogatzeko, 1998. urtean izan dituen diru-sarrerei buruzkoak aurkezten ditu, nahiz eta Derioko sustapenerako kontuan ez izan urte horretako diru-sarrerak.
Eta aurrekari horietan oinarrituta, ondoko oinarriak formulatzen dira.
OINARRIAK
1.– Aztertzen den errekurtsoa ebazteko eskudun organoa sail honetako sailburua da, beti ere, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen uztailaren 18ko 160/2000 Dekretuaren xedatutakoarekin bat, eta bai 356/1985 Dekretuan xedatutakoarekin ere. Bestalde, azaroaren 26ko indarreango 30/1992 Legean ezarritako betekizun formalekin bat aurkeztu da delako errekurtsoa.
2.– Ondoren zehazten direnetan jasotzen da erabili beharreko lege-araubidea: uztailaren 30eko 212/1996 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzapeko etxebizitza sozialen finantza neurriei eta araubide juridikoari buruzkoa; Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzapeko etxebizitza sozialak esleitzeari buruzko 1997ko azaroaren 12ko Agindua, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena.
2.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak 199ko uztailaren 7an emandako Aginduaren bitartez ondoko baldintza-plegua onartu zen: Derion babes ofizialeko 40 etxebizitza eta sustapeneko 40 etxebizitza eskuratu nahi dituztenak onartzeko baldintzak jasotzen dituena. Eta, besteak beste, 1997an ondoko diru-sarrera ponderatu hauek eduki beharra ezartzen du: gutxienez, lanbide arteko soldata bider 1,7 eta, gehienez, soldata hori bider 3,5.
4.– 1977an, errekurtso-egileak 3.077.204 PTAko oinarri zergapegarria egiaztatu zuen, LAGSren halako 4,15 dena, beraz, diru-sarreren gaineko baldintza ez du betetzen, eta ez dagokio aipatu sustapeneko etxebizitzarik eskuratzea.
5.– Prozedura guztietan, eta bai etxebizitza sozialak esleitzekoan ere, erreferentziako data bat finkatu behar da. Eta aurreko paragrafoan ezarritako diru-sarrerei dagokienez, hau da, 1997koei dagokienez, aipatu sustapeneko etxebizitzak eskuratzeko eskabideak egiten dituzten guztiei eragiten die ezarritako delako epeak. Ondorioz, errekurtso-egileak, bere egora ekonomikoa aldatu dela-eta, egindako alegazioak ezin dira onartu, zeren segurtasun juridikoaren printzipioa hautsiko balitzakete, hau da, administratuei une bakoitzean indarrean diren parametroekin bat jokatzen dela egiaztatzea ahalbidetzen diena; eta, halaber, berdintasun-printzipioa, zeren egoera ekonomikoa aldatu zaien gainontzeko pertsonei ere 1997. urteko diru-sarrerak hartu baitzaizkie kontuan.
6.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak 199ko uztailaren 7an emandako Aginduaren bitartez ondoko baldintza-plegua onartu zen: Derioko D1 sektorean sustatutako babes ofizialeko 40 etxebizitzak eskuratu nahi dituztenak onartzeko baldintzak jasotzen dituena. Eta bertan ezartzen denez, etxebizitza lortzeko, besteak beste, honako baldintza bete behar da: elkarbizitza-unitate kide batek ere ez izatea etxebizitzarik, ez jabetzapean etxebizitzarik, ezta agindu honek indarra hartzen duen aurreko urte bietan azalera edo erabilera eskubiderik ere, eta horretaz gain, direlako etxebizitzak esleitzea formalizatu arte egoera horretan jarraitzea.
7.– Aurreko paragrafoan aipatutako aginduan ezartzen denez, nahiz eta jabetzapeko etxebizitzaren edo azalera zein erabilera eskubidearen titular izan, beherago aipatutako agindu eta artikuluan ezarritako egoeretariko baten daudenek egindako eskabideak ez dira baztertuko. Direlako agindua eta artikulua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzapeko etxebizitza sozialak esleitzeari buruzko 1997ko azaroaren 12ko Aginduren, zehazki,Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak emandakoaren 3.4 b) artikulua.
Aipatu artikuluan aparteko balizko hauek ezartzen dira:
1.– Administrazio-egintza batez eraisteko agindu delarik, ordenamenduz kanpoko sailkatuko erakina edo aurri-egoerako deklaratu den eraikina izatea.
2.– Desjabetze-espedienteren batek eragindako eskubide eta ondasunen behin-betiko zerrenda baten jasotako etxebizitza bat izatea.
3.– Eraikitako eta urbanizatutako ondarea berriztatzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako bizigarritasun-baldintza gutxienekoak ez dituen etxebizitza izatea.
4.– Apartatzeko edo dibortziatzeko prozeduraren ondoren, etxebizitza epai bidez beste ezkontidearen bizileku izendatzea, beti ere eskatzaileak beste etxebizitzarik ez badu, eta izendapen hori, eskabidea egin denetik aurrerako bi urtetik gorako bada.
5.– Onartutako eta likidatutako jaraunspenari dagokionez, jaraunspen barruko etxebizitzaren jabariaren gaineko titularkidetasunik bada, beti ere, eskatzaileak beste etxebizitzarik ez badu, eta jaraunspen barruko etxebizitzaren jabariaren gaineko titularkidetasunean daukan partaidetza %50etik beherakoa bada.
8.– Ezkontza-errregimen pean bere andre ohiarekin daukan etxebizitza baten titularra da Feliz Castaño Reguera jauna. Eta nahiz eta 1998ko ekainaren 30ean apartatzearen gaineko epaia aurkeztu, epai horretan ez da zehazten familiako etxebizitza erabiltzea noren esku geratzen zen. Hortaz, Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritzak 1999ko apirilaren 6an zera eskatu zion interesatuari —oraingo errekurtso-egileari—: aipatu zirkunstantzia zehazten zuen 1998ko otsailaren 12ko Autoa alegia.
9.– Aipatu autoa errekurtsoaren idazkiaren batera aurkeztu zuen errekurtso-egileak, eta bertan ezartzen denez, andre ohiaren esku geratzen da familiako etxebizitza erabiltzea; beraz, aurreko 4.4 idatz-zatian zehazten den aparteko balizkoa aplikatu behar da, ondorioz, egiaztatutzat jotzen etxebizitza beharra eta baztertzea eragiten duen kausa hura kendu egin behar da.
Azaldutako oinarriak, aipatutako lege-xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarriak diren gainontzekoak ikusita, honako hau
EBATZI DUT:
2000ko ekainaren 1ean, sail honetako Bizkaiko Lurralde ordezkariak, EB3-00548/98-EP espedientean emandako Ebazpenaren kontra Felix Castaño Reguera jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Eta zuzenbidez bat datozen hasierako zehaztapen guztiekin eustea aipatu ebazpenari.
Agindu hau irmoa da administrazio-bidean, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietarik dagokionean, jakinarazpena hau jaso eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan aurkeztekotan.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko urriaren 3a.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
RSS