
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1131
EBAZPENA, 2000ko abenduaren 30ekoa, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, tresneriaren alorrean diru-laguntzak jaso dituzten ikastetxe babestuen zerrenda argitaratzeko dena.
1988an orduko Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, prestakuntza arloan hasi zituen jarduerek eraginda, jendea prestatzeko ikastegi sare bat ezartzea ahalbideratzeko estrategia bat taxutu eta planifikatu zuen. Hain zuzen ere, sare horren bidez lortu nahi zen baldintzarik onenetan garatzea lanerako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza ekintzen kopuru handi bat, Eusko Jaurlaritzak egindako planteamenduekin bat, betiere. Helburu hori lortzeko, prentsatu zen jadanik Autonomia Erkidegoan prestakuntzarako zegoen egitura indartzea eta sustatzea zela biderik pragmatikoena eta koherenteena. Izan ere, horrela jokatuta, oraingo eta geroko baliabideak, bai materialak eta bai giza baliabideak, hobeto aprobetxatuko dira, eta horrekin emaitza eraginkorragoak lortuko direla uste da.
Prestakuntza-proiektuak aurrera eramateko babespekotzat jo ziren ikastegiek tresneria eros zezaten sustatzea eta laguntzea pentsatu zen helburu hori lortzeko. Tresneria horrek teknikoa izan behar zuen soil-soilik eta gainera teknologi aldetik aurreratua. Izan ere, hori litzateke bidea Euskal Autonomia Erkidegoan teknikaz ondo prestatutako ikastetxeak izateko, eta horrela, abanguardiako prestakuntza emateko gai izateko.
Gaur egun, babespeko ikastegien sare kualifikatu bat dugu Euskal Autonomia Erkidegoan. Sare horretan hainbat prestakuntza-egitasmo egin dira, eta ondorio onak izan dituzte lanbideko hainbat sektoretan nahiz, sortutako sinergiek eraginda, ikastegietan bertan. Emaitzok, beraz, berretsi egin dute orain arte lortutakoa finkatu beharra, bai eta zabaltzekoa ere. Izan ere, une honetan, Lanbide Heziketako Euskal Planean emandako jarraibideen bidez, Lanbide Heziketa Osoa ezinbestekotzat jotzen da lan-merkatua finkatzeko, eta horretarako, erakundeen arteko laguntzaren beharrean dago.
Horretarako, 1998 urteaz geroztik, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak hainbat dekretu argitaratu du urtero, lanerako prestakuntzarako babespeko ikastegien kalifikazioa jasotzeko prozedura eta betekizunak arautzeko. Dekretuez gain, diru-laguntzetarako arau batzuk ere eman ditu, hain zuzen ere zentro horiek behar den tresneria teknikoaz hornitzeko diru-laguntzetarako.
Edozein administrazio publikoren jardunak gardena eta publikoa izan behar duenez, uztailaren 28ko 157/2000 Dekretuak 17.2 artikuluko 2. paragrafoan ezartzen du Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak ebazpen bat emango duela urtero eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, eta ebazpen horretan, zentro onuradunen zerrenda eta dekretu horren babesean emandako diru-laguntzen zenbatekoa adieraziko direla (Lanerako Prestakuntzarako Babespeko Ikastegiak arautu, eta tresneria teknikoz erosteko laguntzak ezarri zituen dekretu horrek).
Ebazpen honen bidez, tresneriaren alorrean 2000 urtean diru-laguntzak jaso dituzten babespeko ikastegiak argitaratzen dira.
Horregatik, hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Uztailaren 28ko 157/2000 Dekretuaren babesean 2000 urtean tresneria teknikoa erosteagatik diru-laguntzak jaso dituzten babespeko ikastegien zerrenda argitaratzea ebazpen honen bidez. Ebazpen honen I. eranskinean dago zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 30a.
Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,
JESUS MONREAL ZIA.
III. KAPITULUA
CAPITULO III
ESPEDIENTEA ZENTROA PROIEKTUAREN ALORRA EMANDAKOA
EXPEDIENTE CENTRO AREA DEL PROYECTO CONCEDIDO
ARABA
2000A003 A-2 IP JESUS OBRERO Fabrikazio elektro-mekanikoa 5.305.205
Fabri electro- mecánica
2000A002 A-3 CENTRO MUNICIPAL DE FP (Llodio) Soldadura eta egitura metalikoak 10.085.330
Soldadura y estruc metá
2000A001 A-4 ITS CONSTRUCCION DE ZIGOITIA Hotza eta klimatizazioa 3.942.866
Frio y Climatización
BIZKAIA
2000B019 B-2 IEFPS NICOLAS LARBURU Soldadura eta egitura metalikoak 8.116.000
Soldadura y estruc metá
2000B006 B-3 IES BIDEBIETA (Basauri) Automozioa 8.888.800
Automoción
2000B012 B-4 IEFP ZULAIBAR Fabrikazio elektro-mekanikoa 11.125.000
Fabri electro- mecánica
2000B005 B-5 MARISTAS DE DURANGO Fabrikazio elektro-mekanikoa 18.444.000
Fabri electro- mecánica
2000B001 B-6 CIFP TXORIERRI Fabrikazio elektro-mekanikoa 5.938.000
Fabri electro- mecánica
2000B007 B-8 IES BARRUTIALDE Trokelgintza eta injezkio-moldeak 17.694.843
Matricería y Moldes inyección
2000B013 B-10 CIFP ESC. P. SOMORROSTRO Automozioa 13.544.630
Automoción
2000B010 B-11 IEFPS REPELEGA Ingurumena 1.250.000
Medio Ambiente
2000B015 B-12 IEFPS SAN JORGE Automatismo gela 55.982.206
Aula automatismos
2000B003 B-13 COLEGIO SAN VIATOR Automozioa 4.147.676
Automoción
2000B020 B-17 IEFPS FADURA Fabrikazio elektro-mekanikoa 11.570.000
Fabri electro- mecánica
2000B018 B-20 CIFP SALESIANOS DEUSTO Telekomunikazioak 7.030.000
Telecomunicaciones
2000B011 B-21 ESC. P. OCHARCOAGA Gasa eta berokuntza 11.337.405
Gas y Calefacción
2000B002 B-24 FUNDACION PEÑASCAL Soldadura eta egitura metalikoak 25.000.000
Soldadura y estruc metá
2000B017 B-26 SAN JOSE DE CALASANZ ( Santurtzi) Osasuna 2.100.000
Sanidad
ESPEDIENTEA ZENTROA PROIEKTUAREN ALORRA EMANDAKOA
EXPEDIENTE CENTRO AREA DEL PROYECTO CONCEDIDO
GIPUZKOA
2000G006 G-4 IES ARREITURRE ELGOIBAR Automozioa 6.020.400
Automoción
2000G017 G-4 ITS MAQUINA HERRAMIENTA Fabrikazio elektro-mekanikoa 4.362.000
Fabri electro- mecánica
2000G001 G-5 ITS CONSTRUCCION Eraikuntza 8.575.000
Construcción
2000G005 G-9 IEFPS BIDASOA Energia berrigarriak 7.647.513
Energías Renovables
2000G013 G-11 CIFP ESC. PROF. DEL GOHIERRI Soldadura eta galdaragintza 14.675.000
Soldadura y Calderería
2000G015 G-13 CEBANC, S.A. Informatika 4.124.123
Informática
2000G018 G-14 NAZARET ZENTROA Informatika 5.475.000
Informática
2000G020 G-15 IEFPS USURBIL Energia berriztagarriak 23.040.291
Energías Renovables
2000G003 G-16 CIFP UROLA GARAIKO LE.( Zumarraga) Fabrikazio elektro-mekanikoa 4.141.548
Fabri electro- mecánica
2000G002 G-17 CIFP ESC. PROF.LA SALLE BERROSPE Soldadura eta galdaragintza 10.857.600
Soldadura y Calderería
2000G009 G-20 CEINPRO Arte grafikoak 4.798.400
Artes Gráficas
2000G011 G-24 IEFPS TOLOSALDEA Automatismo industrialak 21.459.558
Automatismos Industriales
2000G008 G-28 CIFP ESC.SALESIANAS-(Urnieta, Art. Graf) Arte grafikoak 11.391.780
Artes Gráficas
2000G019 G-29 IES ARETXABALETA Soldadura eta galdaragintza 60.000.000
Soldadura y Calderería
2000G014 G-31 CDEA Ostalaritza eta turismoa 22.025.261
Hostelería y Turismo
RSS