Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1130

AGINDUA, 2001eko urtarrilaren 22koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) "Escuelas de Nuestra Señora del Carmen Fundación Civil" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa Fundazioen Babeslaritzak onartzeko eta aldaketa hori eta patrono baten kargu-uztea eta izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Bilboko (Bizkaia) "Escuelas de Nuestra Señora del Carmen Fundación Civil" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onar dezala Fundazioen Babeslaritzari eskatuz eta aldaketa hori, patrono baten kargu-uztea eta izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

1.– 1999ko uztailaren 20an, estatutuak aldatzeko eta patronoa izendatzeko eskritura publikoaren kopia baimendu biri eman zitzaien sarrera Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean. Eskritura hori (407 protokolo zk.) "Escuelas de Nuestra Señora del Carmen Fundación Civil" fundazioak egin zuen, Bilbon, 1999ko otsailaren 16an, Bilboko Notarioen Elkargoko Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren aurrean.

2.– 2000ko ekainaren 14an, Juan Ignacio Gomeza jaunak izenpetutako idazki bati eman zitzaion sarrera Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean. Idazkiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioaren Erregistrora ondoren aipatzen den agiria bidali zuen, aurreko aurrekarian adierazitako eskrituraren osagarri.

– Aurreko eskritura aldatu eta osatu zuen eskrituraren bi kopia baimendu. Eskritura hori (1969 protokolo zk.) "Escuelas de Nuestra Señora del Carmen Fundación Civil" fundazioak egin zuen, Bilbon, 1999ko otsailaren 16an, Bilboko Notarioen Elkargoko Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren aurrean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko, patronoaren kargu-uztea eta izendapena egiteko espedienteari ebazpena ematea agindu-bidez. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 71.a) artikuluan.

Bigarrena.– Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua 62. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu dira. Espedientea, bestalde, Estatutuetan egindako aldaketen onarpenari buruzkoa da eta aldaketa, patronaren kargu-uztea eta izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Hirugarrena.– 2000ko ekainaren 22an, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Lege Araubide zuzendariak, 404/1994 Dekretuaren 8.3 artikuluarekin bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatu zion "Escuelas de Nuestra Señora del Carmen Fundación Civil" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa erregistroan inskribatzeko behar den txostena egin zezala, eta hilabeteko epea eman zion horretarako. Epea igaro zen eta zuen txostenik eman; beraz, txostena aldekotzat hartu behar da, erregistroan inskribatzeko espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak. Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– "Escuelas de Nuestra Señora del Carmen Fundación Civil" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea gaur, 1. eta 2. aurrekarietan adierazitako eskritura publikoetan jasota dagoen moduan.

Hirugarrena.– Genaro María de Uriarte y Arriola patronoaren kargu-uztea inskribatzea, hil egin baita; Ángel Unanue Larrucea jauna, Deustuko Pastoraltza-Alderdiko lurralde bikarioa, patrono izendatzen da, eta Fundazioko Patrono bakar izango da.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzierrekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

VitoriaGasteiz, 2001eko urtarrilaren 22a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala