
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1129
EBAZPENA, 2001eko otsailaren 27koa, Industria Politikako sailburuordearena, Teknologiaren Euskal Sarearen barruan dauden teknologia-eragileei laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena.
Industri, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko abenduaren 31ko Aginduak arautu ditu Teknologiaren Euskal Sarearen barruan dauden teknologia-eragileentzako dirulaguntzak.
Aginduaren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da bertan aipatzen diren laguntzak emateko 2001 urteko ekitaldirako deialdia egitea eta behar diren arauak ematea.
Ondorioz, arestian aipatutako aginduaren azken xedapenetako lehenengoan eman zaidan ahalmena erabiliz, ondokoa
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen xedea da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez ezarri diren laguntzak 2001. urteko ekitaldian emateko deialdia egitea. Agindu horrek Teknologiaren Euskal Sarearen barruan dauden teknologia-eragileentzako dirulaguntzak arautzen ditu.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan berariaz aurrekontu-kreditua jarri da horrelako laguntzak emateko. Guztira 3.400.000.000 pezetako (20.434.411,54 euro) kopurua jarri da, honelaxe banatuta: 3.350.000.000 pezeta (20.133.905,49 euro) 2001erako eta 50.000.000 pezeta (300.506,05 euro) 2002rako.
Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, kopuru hori aldatu ahal izango da, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste hainbat laguntza-programak burutzerakoan erabili ez den diruaren arabera. Aldaketa, laguntzak ebatzi aurretik egingo da.Gertakari hori Industria Politikako sailburuordearen ebazpenez jakinarazi beharko da.
2. artikulua.– Betekizunak.
1.– Eskatzaileek, 2000ko abenduaren 31ko Aginduan (2001eko urtarrilaren 2ko 1. zk-ko EHAA) arautzen diren laguntzak jaso ahal izateko, agindu horren 3. artikuluan azaltzen diren baldintzak bete behar dituzte.
2.– Halaber eskatzaileek, eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria, 2001-2002 aldirako jardute planak barne, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzara zuzendu beharko dituzte, eta Lurralde Historiko bakoitzeko Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoetan aurkeztu beharko dituzte, zuzenean nahiz Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bidez.
3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau argitartzen den egunaren biharamunetik 2001eko apirilaren 26ra bitartekoa izango da.
4.– Eskatzailearen ordezkoa izateko legezko gaitasuna duen pertsonak izenpetu beharko du eskabidea.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Bigarrena.– Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbaturik.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 27a.
Industria Politikako sailburuordea,
IÑAKI TELLETXEA FERNÁNDEZ.
RSS