Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1128

EBAZPENA, 2001eko otsailaren 27koa, Industria Politikako sailburuordearena, laguntzak emateko deialdia argitaratzeko, industria arloan inbertitzeko finantza-laguntzen AFI Programa arautzen duen 2000ko ekainaren 30ko Aginduak ekitaldi honetarako ezarritako markoan.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko ekainaren 30ko Aginduak (2000ko abenduaren 5eko Aginduak aldatua) industri arloan inbertitzeko finantza-laguntzen AFI programa arautzen du.

Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da artikulu horretan aipatzen diren laguntzak emateko 2001 urteko ekitaldirako deialdia egitea eta behar diren arauak ematea.

Ondorioz, arestian aipatutako aginduaren 15. artikuluan eman zaidan ahalmena erabiliz, ondokoa

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko ekainaren 30ko Aginduaren bidez (2000ko abenduaren 5eko Aginduz aldatua) ezarri diren laguntzak 2001. urteko ekitaldian emateko deialdia egitea. Agindu horrek industria arloan inbertitzeko finantza-laguntzen AFI programa arautzen du.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan berariaz aurrekontu-kreditua jarri da horrelako laguntzak emateko. Guztira 1.040.000.000 pezetako (6.250.525,89 euro) kopurua jarri da.

Deialdi honen kontura guztira eman beharreko dirulaguntzen kopurua ezin izango da artikulu honetan izendetatutako edo hori gaurkotzetik ondoriozten den zenbatekoa baino handiagoa izan,kreditu-atxikidurarako eta aurrekontu aldaketarako indarrean dagoen legedian aurreikusitako araubidearen arabera. Ondorioz, ez da bidezko izango laguntza gehiago ematea behin agortuz gero zenbateko hori, hau da, xedapen honen eraginkortasuna eten egingo da momentu horretan. Gertakari bi horiek Industria Politikako sailburuordearen ebazpenez jakinarazi beharko dira.

2. artikulua.– Betekizunak.

1.– Eskatzaileek, 2000ko ekainaren 30ko Aginduan (2000ko abenduaren 5eko Aginduak aldatua) arautzen diren laguntzak jaso ahal izateko, agindu horren 4. artikuluan azaltzen diren baldintzak bete behar dituzte.

3. artikulua.– Eskabidea eta epea.

1.-Horrez gainera, eskabidea eta gainerako agiriak eraman behar dituzte Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetara, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldaraziak, ezarri dituen bideetatik beste edozein erabili ahal izango dute eskabidea eta agiriak aurkezteko.

2.– Horretarako izendatutako kreditua agortzen ez den bitartean, eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 2001eko ekainaren 29ra artekoa izango da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbaturik.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 27a.

Industria Politikako sailburuordea,

IÑAKI TELLETXEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala