Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1126

EBAZPENA, 2001eko otsailaren 27koa, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearena, kontsumitzaile antolakundeetarako 2001 ekitaldirako laguntzen deialdia egiteko dena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko ekainaren 30eko Aginduak (ekainaren 30eko 125. zk-ko EHAA) EAEko kontsumitzaileen antolakundeei laguntzak emateko programa arautzen du.

Agindu horretako 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz, egoki da han ezarritako laguntzetarako 2001eko ekitaldirako deialdia egitea, beharrezko arauak emanez.

Ondorioz, agindu horretako 5. artikuluan emandako ahalmenaz baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea

Ebazpen honen xede da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko ekainaren 30eko Aginduan (Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaile antolakundeentzako laguntza-programa arautzen duena) aurreikusitako laguntzen 2001eko ekitaldirako deialdia egitea.

Xede horretara, guztira 84.226.986 pezeta (506.214,38 euro) bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gai horretarako ezarritako aurrekontu kredituan ageri denez. Kopuru hori honela banatuko da:

– 2000ko ekainaren 30eko Aginduaren 4.a) artikuluak jasotzen dituen mantenimendu, funtzionamedu zein bestelako jaruederek eragindako gastuak ordaintzeko, 45.299.999 pezetako (272.258,48 euro) aurrekontu kreditua izango da.

– 2000ko ekainaren 30eko Aginduaren 4.b) artikuluak jasotzen dituen jarduerek eragindako gastuak ordaintzeko, 34.926.987 pezetako (209.915,41 euro) aurrekontu kreditua izango da.

– 2000ko ekainaren 30eko Aginduaren 4.c) artikuluak jasotzen dituen instalazioak jartzeko, eraberitzeko jarduerek zein bestelako jarduerek eragindako gastuak ordaintzeko, 4.000.000 pezetako (24.040,48 euro) aurrekontu kreditua izango da.

Zenbateko hori aldatu egin ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan izanda, eta honako baliabide hauen gorabeheran: Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza egitarau batzuk aurrera eramatean agortu gabe geratu diren aurrekontu baliabideen gorabeheran, alegia. Aldatzekotan, aurrekontu baliabide horiek ebatzi baino lehen aldatu beharko da zenbatekoa, betiere. Gertakari hori Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearen ebazpenez jakinarazi beharko da.

2. artikulua.– Betekizunak

1.– Eskatzaileek, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko ekainaren 30eko Aginduan (ekainaren 30eko 125. zk-ko EHAA) aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, Agindu horretako 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

2.– Orobat, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Kontsumo Zuzendaritzari zuzendu beharko dizkiote. Aurkeztu, berriz, lurralde historiko bakoitzeko Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulego egokian aurkeztu beharko dituzte eskabide eta agiri horiek, zuzenean edo 30/1992 Legean (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, azaroaren 26koa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua) ezarritako beste era batez.

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 2001eko apirilaren 30era bitartekoa izango da, egun hori barne.

4.– Eskabide-orria erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonak sinatuko du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari aurkeztuta. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean deialdi ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 27a.

Merkataritza eta Kontsumo sailburuordea,

BELÉN GREAVES BADILLO.


Azterketa dokumentala