
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1124
AGINDUA, 2001eko otsailaren 27koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, teknologia ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuetarako laguntzak emateko 2001 ekitaldirako deialdia argitaratzen duena, eta laguntzak izapidetzeko prozedura arautzen duena. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoan teknologi ikerketa, garapen eta berrikuntzarako ekintzei laguntza emateko neurriak ezartzen dituen 1997ko uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuak ezarritako esparruaren baitan emango dira (INTEK programa).
Uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuan ezarrita dago halako laguntzak emateko esparrua, hots, han zehaztuta datoz honako ezaugarri hauek: eskaintza eta eskaera teknologikoa elkar hartuta, teknologia ikerketa, garapen eta berrikuntzarako, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren ekintzak bultzatu eta sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emango dituen diru laguntzen ezaugarriak. Dekretu hura otsailaren 10eko 17/1998 Dekretuaren bidez aldatu zen.
Eta ekainaren 8ko 242/1999 Dekretuaz bigarren aldaketa egin zitzaion uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuari (Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko jarduerei laguntzeko neurriak ezarri zituen dekretua). 242/1999 Dekretuan, laguntzak bideratzean malgutasun handiagoa lortzeko xedez, laguntza horiek bideratuko dituen jardunbidea arautzeko eskumena Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari eman zaio.
Gainera, uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuko 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, egoki da han ezarritako laguntzetarako 2001eko ekitaldiko deialdia egitea.
Ondorioz, dekretu horretako 12. artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan emandako ahalmenez baliatuz, honako hau
XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea.
Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia ikerketa, garapen eta berrikuntzarako jarduerei laguntzeko neurriak ezartzen dituen uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, 2001eko ekitaldiko deialdia egitea eta laguntza horiek izapidetzeko prozedura arautzea da agindu honen xedea, bigarren xedapen gehigarrian uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuko 8. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan definitutako lankidetza proiektu eta ekintza osagarrietarako dirulaguntzen izapidetza telematikoaren prozeduraz xedatutakoaren kaltetan gabe.
Xede horretara, guztira 2.927.000.000 pezeta (17.591.624,30 euro) bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gai horretarako ezarritako aurrekontu kredituan ageri denez. Zenbateko hori aldatu egin ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan izanda, eta honako baliabide hauen gorabeheran: Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza egitarau batzuk aurrera eramatean agortu gabe geratu diren aurrekontu baliabideen gorabeheran, alegia. Aldatzekotan, aurrekontu baliabide horiek ebatzi baino lehen aldatu beharko da zenbatekoa, betiere. Gertakari hori Industria Politikako sailburuordearen ebazpez jakinaraziko da.
II. KAPITULUA
PROZEDURA
I. ATALA
LANKIDETZA PROIEKTUAK ETA UZTAILAREN 29KO 185/1997 DEKRETUKO 8. ARTIKULUKO 4. ETA 5. PARAGRAFOETAN ZEHAZTUTAKO EKINTZA OSAGARRI ETA GEHIGARRIAK
2. artikulua.– Eskabideak eta epea.
1.– Lankidetza proiektu batean edo uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuaren 8. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan zehaztutako ekintza osagarri eta gehigarri batean lider den enpresak, artikulu honetan ezarritakoaren arabera, proiektu edo ekintza horretan esku hartzen duten eta onuradun izaera duten guztien ordezkari funtzioa betetzen du. Proiektu edo ekintza horietarako laguntzak eskuratu ahal izateko, enpresa liderrak eskabide bakarra eta gainerako agiri osagarriak aurkeztu beharko ditu proiektu bakoitzeko. Agiri horiek guztiak zuzenean aurkez ditzake, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetako edozein erabiliz.
2.– Lankidetza proiektu bat aurrera eramatean, parte hartzaileetako batek (dela interes teknologikoa duelako, dela proiektuaren garapenean protagonismo handiagoa izateko, edo dela beste edozein arrazoirengatik) bere gain hartuko du proiektuko lidergoa. Xehetasun hori proiektuan adierazi beharko da, haren garapenaz eta kudeaketaz ardura dadin eta, proiektuak behar bezala aurrera egiteko, Administrazioarekin izan behar diren harreman guztiak lider horren zeregin izan daitezen.
3.– Eskabide-orria eta formularioak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoetan, Sail horretan bertan, eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuan (SPRI) jaso ahal izango dira. Agiri horiek aurkezteko epea agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik 2001eko apirilaren 26ra artekoa izango da, atal honetan jasotako proiektuen izapidetza telematikoaren prozedura arautzen duen arauan aurreikusitako epearen kaltetan gabe.
3. artikulua.– Aurkeztu beharreko agiriak.
1.– Eskatzaileek ondoko agiriak bete beharko dituzte:
– Eskabide orri arautua, liderrak sinatuta.
– Liderraren eta parte hartzen duten enpresa guztien parte hartzearen inprimakia.
– Liderraren eta parte hartzen duten enpresa guztien zinpeko edo erantzukizuneko adierazpena, ondorengo baieztapen hauek egiaz hala direla adierazteko:
– Ogasunarekiko betebeharren ordainketa egunean duela.
– "Enpresa ertain edo txikia" edo "enpresa handia" kalifikazioa duela.
– Legez fundazioa baldin bada, bere estatutuek eskatzen duen dirulaguntzaren xede diren jarduerak burutzea ahalbidetzen diotela.
– Ez dela ezein Administrazio publikorena eta ezein Administrazio publikok ez duela partaidetza maioritarioa.
– Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
– Jarduerako oinarrizko datuen inprimakia.
– Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean duela azaltzen duen (duten) ziurtagiria(k).
– Liderraren eta parte hartzen duten enpresa guztien ahalduntze eskrituraren kopia, baldin agiri hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskuetan ez badago edo ahalduntzean aldaketak izan badira.
– Ikerketa proiektuaren deskribapena, euskarri informatikoan jasota.
2.– Eskatzaileek gorago aipatutako zinpeko adierazpenean jasotako daturen bat faltsutzen badute, indarrean dagoen zigor araubide administratiboa eta penala ezarriko zaie.
3.– Nolanahi ere, aurkezten diren eskabideak behar bezala ulertu, balioztatu eta ebazteko beharrezkotzat hartzen diren agiri eta argibide guztiak eskatu ahal izango zaizkio liderrari. Arau honetan zehazki aurreikusita ez dagoenari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
4. artikulua.– Aurkeztutako agiriak zuzentzea.
1.– Eskabideak erabat osatuta ez baldin badatoz edo aurreko artikuluan zehaztutako agiriak ez badakartzate, liderrari bi ohar hauek egingo zaizkio: batetik, 10 eguneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak aurkezteko. Eta, bestetik, horrela egin ezik, eskabideari uko egin diola ulertuko dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
2.– Beharrezko agiriak aurkeztu ondoren, eskatzaileak arau honen arabera bertan arautzen diren laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzen dituen ala ez aztertuko da. Azterketa horretan eskatzaileari onuradun izatea ez dagokiola ondorioztatzen bada, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariari dagokio eskatutako laguntza ukatzeko administrazio ebazpena ematea.
5. artikulua.– Balioztatzea.
1.– Aurkeztutako eskabideak aztertu eta balioztatzeko, lau kidez osatutako balioztatze organo bat sortuko da. Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria izango da balioztatze organoko buru. Batzordekideak, berriz, honako hauek izango dira: Industria Sustatzeko zuzendaria (lehendakariorde izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 23.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan); Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuko (SPRI) Zientzia eta Teknologiako Unitate Estrategikoaren ordezkari bat; eta idazkari gisa arituko den teknikari bat, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritzak aukeratua.
2.– SPRIko Zientzia eta Teknologiako Unitate Estrategikoak egingo ditu proposamenak aztertu eta balioztatzeko lan materialak. Eta, ondoren, balioztatze organoari aurkeztuko dizkio.
3.– Balioztatze organoaren bilerak baliozkoak izan daitezen, bilkura egin, eztabaidatu eta erabakiak hartzen direnean, bertan egon behar dira burua eta idazkaria edo, egoki bada, haien ordezkariak eta, gutxienez, gainerako kideetako bat edo gehiago. Balioztatze organoari buruz artikulu honetan aurreikusita ez dagoen guztiari dagokionez, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapitulua aplikatuko da, osagarri gisa.
4.– Hala badagokio laguntzaren ehunekoa aukeratu eta finkatzeko, eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: balioztatze irizpideak uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoak.
5.– Bere zereginak aurrera eramateko, osatzen den taldeko organoak adituen laguntza erabili ahal izango du diru laguntza jaso duten arloetako bakoitzean.
6.– Balioztatze prozesuan, komenigarritzat hartzen bada, eskatzaileei proiektuetan aldaketak egitea iradoki ahal izango zaie, proiektuak ezarritako helburuetara hobeto egokitu daitezen.
6. artikulua.– Laguntzak emateko proposamena.
Eskabideen ebaluazio–funtzioak betetzeaz arduratutako talde organoak, gainera, laguntzak emateko ebazpen proposamenak egingo dizkio dagokion organoari, hark laguntza horiek eman ditzan. Proposamen horretan adieraziko ditu bidezkotzat hartzen duen laguntzaren zenbatekoa, ikerketa proiektua egiteko baldintzak eta epeak, eta proiektua entregatzeko baldintzak, bai eta proiektua aurrera eramateko beharrezko den beste edozein baldintza ere.
7. artikulua.– Laguntzak ematea.
1.– Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariari dagokio proiekturako eskatutako laguntza ematen edo ukatzen duen administrazio ebazpena eman eta jakinaraztea. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Ebazpen hori bakarra izango da proiektu edo ekintza bakoitzeko, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria Politikako sailburuordeari (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako 30/1992 Legean xedatutakoaren arabera).
Epe hori igarota dagokion ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskatzaileak bere eskabidea ez dela aintzat hartu pentsatu beharko du. Dena dela, aginpidedun organoak berariazko ebazpena emateko betebeharra du.
2.– Dirulaguntza onartzeko ematen den ebazpenean ezarriko dira emakidaren baldintza bereziak, eskatutako agiriak frogatzeko eskakizuna barne. Ebazpen horretan bertan, eta proiektuko parte hartzaile bakoitzari dagokion dirulaguntza zatiaren kopurua xehatuko da.
Ebazpen horrekin batera idatzi bat bidaliko da, onuradunei ondorengo hau jakinarazteko: espedientea amaitu arte eman behar dituzten urrats guztiak eta deskargu fasean aurkeztu beharko dituzten agiri guztiak. Orobat, horretarako ereduak bidaliko zaizkie.
3.– Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpena indibidualki jakinaraziko zaio enpresa liderrari eta parte hartzaile bakoitzari. Eta urtero, esleipendunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
8. artikulua.– Laguntzak likidatzea.
1.– Dirulaguntzak likidatzeko, beharrezkoa izango da Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariaren administrazio ebazpena. Likidazioa bi ordainketaren bidez egingo da:
– Emandako dirulaguntzaren %50, ebazpena jakinarazi eta berehala ordainduko da.
– Gainerako %50ak, berriz, bi baldintza hauek batetzean: a) Urteko programa bukatuta egotea b) Dirulaguntzaren xede izan diren jarduerak burutu direla eta jarduera horien helburuak zenbateraino lortu diren egiaztatzea ahalbidetzen duten agiri frogagarriak aurkeztea, 2002 urtearen lehen hilabetean (Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoetan, Sail horretan bertan, edo Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuan [SPRI]). Gutxienez agiri hauek aurkeztu behar dira: memoria tekniko bat eta fakturen taula bat, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritzak emandako ereduari jarraituz. Agiriak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita, sei hilabeteko epean dirulaguntza ordainduko da. Laguntzak ordaindu baino lehen, Sailak eskatuz gero, Agindu honetako 3. artikuluan aipatutako zinpeko adierazpenean ageri diren datuak egiaztatzeko behar diren agiri guztiak aurkeztu beharko dizkio onuradunak Sailari. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, edonoiz, onuradunak aurkeztutako agirietako datuak egiaztatzeko, beharrezko deritzen agiri eta argibide osagarri guztiak eskatu ahal izango ditu.
Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak emandako likidatze ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria Politikako sailburuordeari (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako 30/1992 Legean xedatutakoaren arabera).
2.– Epe hori igarota dagokion ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskatzaileak bere eskabidea ez dela aintzat hartu pentsatu beharko du. Dena dela, aginpidedun organoak berariazko ebazpena emateko betebeharra du.
II. ATALA
PROIEKTU INDIBIDUALAK ETA UZTAILAREN 29KO 185/1997 DEKRETUKO 8. ARTIKULUKO
1, 2. ETA 3. PARAGRAFOETAN ZEHAZTUTAKO EKINTZA OSAGARRI ETA GEHIGARRIAK
9. artikulua.– Eskabideak eta epea.
1.– Proiektu indibidualen bat edo uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuaren 8. artikuluko 1., 2. eta 3. paragrafoetan zehaztutako ekintza osagarri eta gehigarriren bat egingo duen enpresak, proiektu edo ekintza horietarako laguntzak eskuratu ahal izateko, eskabide bat aurkeztu beharko du, ekitaldi osoan egingo dituen proiektu guztiak adierazita. Horrekin batera, gainerako agiri osagarriak ere aurkeztu beharko ditu. Agiri horiek guztiak zuzenean aurkez ditzake, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetako edozein erabiliz.
2.– Eskabide orria eta gainerako formularioak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoetan, Sail horretan bertan, eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuan (SPRI) jaso ahal izango dira. Agiri horiek aurkezteko epea Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik 2001eko apirilaren 26ra artekoa izango da.
10. artikulua.– Aurkeztu beharreko agiriak.
1.– Eskatzaileek ondoko agiriak bete beharko dituzte:
– Eskabide orri arautua.
– Ondorengo baieztapen hauek egiaz hala direla esaten duen adierazpena (zinpeko edo erantzukizuneko adierazpena), dagokion inprimakian:
– Ogasunarekiko betebeharren ordainketa egunean duela.
– Legez fundazioa baldin bada, bere estatutuek eskatzen duen dirulaguntzaren xede diren jarduerak burutzea ahalbidetzen diotela.
– Ez dela ezein Administrazio publikorena eta ezein Administrazio publikok ez duela partaidetza maioritarioa.
– Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
– Jarduerako oinarrizko datuen inprimakia.
– Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean duela azaltzen duen ziurtagiria.
– Enpresaren ordezkariaren ahalduntze eskrituraren kopia, baldin agiri hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskuetan ez badago edo ahalduntzean aldaketak izan badira.
– Ikerketa proiektuaren deskribapena.
2.– Enpresa eskatzaileak gorago aipatutako zinpeko adierazpenean jasotako daturen bat faltsutzen badu, indarrean dagoen zigor araubide administratiboa eta penala ezarriko zaio.
3.– Nolanahi ere, aurkezten diren eskabideak behar bezala ulertu, balioztatu eta ebazteko beharrezkotzat hartzen diren agiri eta argibide guztiak eskatu ahal izango zaizkio eskatzaileari. Arau honetan zehazki aurreikusita ez dagoenari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
11. artikulua.– Aurkeztutako agiriak zuzentzea.
1.– Eskabideak erabat osatuta ez baldin badatoz edo aurreko artikuluan zehaztutako agiriak ez badakartzate, eskatzaileari bi ohar hauek egingo zaizkio: batetik, 10 eguneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak aurkezteko. Eta, bestetik, horrela egin ezik, eskabideari uko egin diola ulertuko dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
2.– Beharrezko agiriak aurkeztu ondoren, eskatzaileak arau honen arabera bertan arautzen diren laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzen dituen ala ez aztertuko da. Azterketa horretan eskatzaileari onuradun izatea ez dagokiola ondorioztatzen bada, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariari dagokio eskatutako laguntza ukatzeko administrazio ebazpena ematea.
12. artikulua.– Balioztatzea.
1.– Aurkeztutako eskabideak aztertu eta balioztatzeko, lau kidez osatutako balioztatze organo bat sortuko da. Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria izango da balioztatze organoko lehendakari. Batzordekideak, berriz, honako hauek izango dira: Industria Sustatzeko zuzendaria (lehendakariorde izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 23.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan); Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuko (SPRI) Zientzia eta Teknologiako Unitate Estrategikoaren ordezkari bat; eta idazkari gisa arituko den teknikari bat, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritzak aukeratua.
2.– SPRIko Zientzia eta Teknologiako Unitate Estrategikoak egingo ditu proposamenak aztertu eta balioztatzeko lan materialak. Eta, ondoren, balioztatze organoari aurkeztuko dizkio.
3.– Balioztatze organoaren bilerak baliozkoak izan daitezen, bilkura egin, eztabaidatu eta erabakiak hartzen direnean, bertan egon behar dira burua eta idazkaria edo, egoki bada, haien ordezkariak eta, gutxienez, gainerako kideetako bat edo gehiago. Balioztatze organoari buruz artikulu honetan aurreikusita ez dagoen guztiari dagokionez, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapitulua aplikatuko da, osagarri gisa.
4.– Hala badagokio laguntzaren ehunekoa aukeratu eta finkatzeko, eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: balioztatze irizpideak uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoak.
5.– Bere zereginak aurrera eramateko, osatzen den taldeko organoak adituen laguntza erabili ahal izango du diru laguntza jaso duten arloetako bakoitzean.
6.– Balioztatze prozesuan, komenigarritzat hartzen bada, eskatzaileei proiektuetan aldaketak egitea iradoki ahal izango zaie, proiektuak ezarritako helburuetara hobeto egokitu daitezen.
13. artikulua.– Laguntzak emateko proposamena.
Eskabideen ebaluazio–funtzioak betetzeaz arduratutako talde organoak, gainera, laguntzak emateko ebazpen proposamenak egingo dizkio dagokion organoari, hark laguntza horiek eman ditzan. Proposamen horretan adieraziko ditu bidezkotzat hartzen duen laguntzaren zenbatekoa, ikerketa proiektua egiteko baldintzak eta epeak, eta proiektua entregatzeko baldintzak, bai eta proiektua aurrera eramateko beharrezko den beste edozein baldintza ere.
14. artikulua.– Laguntzak ematea.
1.– Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariari dagokio laguntza ematen edo ukatzen duen administrazio ebazpena eman eta jakinaraztea. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Ebazpen hori bakarra izango da enpresa eskatzaile bakoitzeko (berdin dio zenbat proiektu aurkezten dituen), eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria Politikako sailburuordeari (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako 30/1992 Legean xedatutakoaren arabera). Epe hori igarota dagokion ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskatzaileak bere eskabidea ez dela aintzat hartu pentsatu beharko du. Dena dela, aginpidedun organoak berariazko ebazpena emateko betebeharra du.
2.– Dirulaguntza onartzeko ematen den ebazpenean ezarriko dira emakidaren baldintza bereziak, eskatutako agiri frogagarriena barne. Ebazpen horretan bertan, eta proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntza zatiaren kopurua xehatuko da.
Ebazpen horrekin batera idatzi bat bidaliko da, onuradunari ondorengo hau jakinarazteko: espedientea amaitu arte eman behar dituen urrats guztiak eta deskargu fasean aurkeztu beharko dituen agiri guztiak. Orobat, horretarako ereduak bidaliko zaizkio.
3.– Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpena indibidualki jakinaraziko zaio enpresa eskatzaileari. Eta urtero, esleipendunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
15. artikulua.– Laguntzak likidatzea.
1.– Dirulaguntzak likidatzeko, beharrezkoa izango da Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariaren administrazio ebazpena. Likidazioa bi ordainketaren bidez egingo da:
– Emandako dirulaguntzaren %50, ebazpena jakinarazi eta berehala ordainduko da.
– Gainerako %50ak, berriz, bi baldintza hauek batetzean: a) Urteko programa bukatuta egotea b) Dirulaguntzaren xede izan diren jarduerak burutu direla eta jarduera horien helburuak zenbateraino lortu diren egiaztatzea ahalbidetzen duten agiri frogagarriak aurkeztea, 2002 urtearen lehen hilabetean (Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoetan, Sail horretan bertan, edo Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuan [SPRI]). Gutxienez agiri hauek aurkeztu behar dira: memoria tekniko bat eta fakturen taula bat, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritzak emandako ereduari jarraituz. Agiriak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita, sei hilabeteko epean dirulaguntza ordainduko da. Laguntzak ordaindu baino lehen, Sailak eskatuz gero, Agindu honetako 10. artikuluan aipatutako zinpeko adierazpenean ageri diren datuak egiaztatzeko behar diren agiri guztiak aurkeztu beharko dizkio onuradunak Sailari. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, edonoiz, onuradunak aurkeztutako agirietako datuak egiaztatzeko, beharrezko deritzen agiri eta argibide osagarri guztiak eskatu ahal izango ditu.
Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak emandako likidatze ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria Politikako sailburuordeari (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako 30/1992 Legean xedatutakoaren arabera).
2.– Epe hori igarota dagokion ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskatzaileak bere eskabidea ez dela aintzat hartu pentsatu beharko du. Dena dela, aginpidedun organoak berariazko ebazpena emateko betebeharra du.
16. artikulua.– Entitate laguntzailearen zereginak.
185/1997 Dekretuaren (uztailaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko jarduerei laguntzeko neurriak ezartzen dituena) 20. artikuluko 2. puntuan araututako zereginez gain, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI) honako hauek ere izango ditu:
– Bere egoitzan aurkezten diren eskabideak jasotzea.
– Egoki bada, eskabide horiek zuzentzea.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehenengoa.– Agindu honek barne hartzen dituen laguntzen izapideak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza batzuen izapideekin batera egin daitezke. Horrela, enpresa onuradunak ez ditu berriro aurkeztu beharko haietarako eskatu zitzaizkion agiriak.
Bigarrena.– Lankidetza proiektu eta uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuko 8. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan definitutako ekintza osagarrietarako dirulaguntzak bide telematikoz izapidetu ahal izango dira 2001 ekitaldian, kasuan kasuko arauak horiek izapidetzeko ezartzen duen prozeduraren arabera.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Indargabetutako araudian xedatutakoari jarraituz izapidetzen ari diren espedienteak, araudi hartan xedatutakoaren menpe egoten jarraituko dute, behin betiko amaitzen diren arte.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak ahalmena du agindu hau garatzeko xedapenak emateko.
Bigarrena.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak ebatziko ditu Agindu hau eta hau garatzeko arauak gauzatzean sortzen diren arazoak.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka egiteko bi bide daude: a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, deialdia egin duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean. b) Zuzenean Administrazioarekiko auzietako epaitegietara jotzea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuta geratu den azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari jarraituz.
Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 27a.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
RSS