
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1122
AGINDUA, 2001eko urtarrilaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Azpeitiko (Gipuzkoa) "Hijas de Jesús" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari izen espezifikoa aldatzea onartzen duena.
Azpeitiko (Gipuzkoa) "Hijas de Jesús" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari izen espezifikoa aldatzeko eskatuz, ikastetxearen entitate titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.
Horren espedienteari Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.
Unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (hilaren 9ko EAO) eta arlo horretan erabili beharreko legeria ikusi ondoren, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Onartu egiten da Azpeitiko (Gipuzkoa) "Hijas de Jesús" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean "Jesusen Alabak" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua deituko da. Ikastetxea Azpeitiko Etxe-Alai 18an dago (Gipuzkoa), ikastetxeak 20000594 kodea dauka eta ikastetxearen titularra "Congregación Hijas de Jesús" da.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 25a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
RSS