Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1121

EBAZPENA, 2001eko otsailaren 14koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Andoaingo udalari ordezkapenetarako dirulaguntza ematen diona.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuko 24.2.b) artikuluak xedatzen duenez, kontestutik argi eta garbi ondorioztatzen ez diren omisioak eta, horiek zuzentzeak, xedapen, ekintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arristua dagoenean, maila bereko xedapen edo ekintzaz zuzenduko dira. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratuko da.

2000ko urria-abendua epean zehar euskarako ikastaroetan aritzeagatik udalei ordezkapenetarako dirulaguntza ematen dien 2000ko abenduaren 30eko Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpenaren eranskinean aipatutakoaren moduko omisioa gertatu denez, dagokion zuzenketa burutzen da, ondoren aipatzen den udalari aurreikusitako dirulaguntza erantsiz:

ERAKUNDEA KONTRATU ORDAINDUTAKO IKASLE DIRULAGUNTZA

KOPURUA MODULUA HILABETEAK KOPURUA GUZTIRA

INSTITUCIÓN N.º DE MESES N.º DE SUBVENCION

CONTRATOS MODULO PAGADOS ALUMNOS TOTAL

ANDOAIN 1 5 3 1 642.000

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 14a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala