Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1120

AGINDUA, 2001eko urtarrilaren 26koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Sociedad URBI, S.A. sozietateak jaulkitako baloreak ez negoziatzeko prozedura hasten duena.

Bilboko Balore Burtsak, 2001eko urtarrilaren 9ko idazki baten bidez, Sociedad URBI, S.A. sozietateko baloreak ez negoziatzeko eskatu zion Ogasun eta Herri Administrazio Sailari.

Sail honetan dauden datuen arabera, sozietate horren baloreak kotizazio ofizialean formalki onartuta daude Bilboko Balore Burtsan soil-soilik; baina, baloreok ez dituzte betetzen zabalkundeari, maiztasunari eta kontratazio bolumenari buruz arauz ezarrita dauden gutxieneko baldintzak. Gainera, 1994 urteaz geroztik, ez du betetzen Bilbaoko Burtsaren Jaurtze Sozietateari informazioa bidaltzeko betebeharra.

Martxoaren 9ko 159/1999 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoko Baloreak Kontratatzeko Zentroen araubide juridikoa arautzeari buruzkoa da, eta 6. artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, egokitu ere, EAEko Balore Burtsetan baino negoziatzen ez diren baloreen negoziazioa baztertzeaz erabakia hartzea. Eta hori erabakiko du, burtsok ez babadituzte betetzen zabalkundeari, maiztasunari eta kontratazio bolumenari buruz arauz ezarrita dauden baldintzak.

Balore Merkatuari buruzko 24/1988 Legea aldatzen duen 37/1998 Legeko 34. artikuluan xedatutakoaren arabera, baloreen negoziaziotik at uzteko akordioak hartzeko, aldez aurretik interesatuari entzunaldia eman behar zaio.

Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen otsailaren 16ko 99/1999 Dekretua kontuan hartu da. Aipatutako guztiaren ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehena.– Sociedad URBI, S.A. sozietateak jaulkitako baloreak aurrerantzean Bilboko Balore Burtsan ez negoziatzeko prozedura hastea.

Bigarrena.– Bilboko Burtsako Kotizazioen Buletinean eta EHAAn akordio hau argitara dadila agintzea, ere honako helburua hau lortzearren: euren interesetan kalteren bat izan dezaketela uste duten akzionistek zein inbertitzaileek eta bai aipatutako sozieta-teek ere, alegazioak aurkez ahal ditzaten Ogasun eta Herri Administrazio Sailean, agindu hau argitaratzen denetik harako hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 26a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala