
43. zk., 2001eko martxoaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1118
EBAZPENA, 2001eko otsailaren 15ekoa, Lehendakaritzaren idazkariarena, 2001. urtean euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzetara biltzeko deia egiten duena.
Euskal etxeentzako dirulaguntzak emateko araubideari buruzko ekainaren 6ko 97/2000 Dekretuak agintzen du 1go artikuluan dirulaguntza horietara biltzeko deia egingo dela urtero ebazpen baten bitartez.
Beraz, egokia da 2001eko laguntzetara dei egitea, irailaren 27ko 1/1994 Lege Dekretuaren IX. tituluan aurrekontuak luzatzeko erregimenaz ezarritakoren arabera. Lege dekretu horren bitartez, Euskadiko Aurrekontuen Erregimenaz indarrean dauden xedapen legalen Testu Betegina onartu zen.
Horren ondorioz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengo artikulua.– Helburua.
Dekretu honen helburua euskal etxeei eta etxeon federazio eta konfederazioei 2001. urtean emango zaizkien dirulaguntzetara biltzeko deia egitea da, maiatzaren 27 8/1994 Legearen 2. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera eta ekainaren 6ko 97/2000 Dekretuan araututako baldintzetan.
Bigarren artikulua.– Zenbatekoa.
2001. urtean euskal etxeei eta etxeon federazio eta konfederazioei laguntzeko zenbatekoa berrehun eta hamahiru milioi zortziehun eta hirurogeita hamar mila hirurehun eta bat pezetakoa (213.870.301) da guztira (1.285.386,40 euro).
Aurrekontu baliabide berririk balego, baliabide berri horiek zenbateko horri gehituko zaizkio eta ekainaren 6ko 97/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera esleituko dira.
Hirugarren artikulua.– Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.
Eskabideak aurkezteko epea 2001eko apirilaren 17an bukatuko da. Eskabideak Eranskin bakarrean jasotako ereduaren arabera aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Ebazpen honetan eta 97/2000 Dekretuan aurreikusita ez dagoenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarrita dagoena aplikatuko da.
Bigarrena.– Ebazpen hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 15a.
Lehendakaritzaren idazkaria,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.
Eranskina – Eskabide eredua.
EUSKAL ETXEARENTZAKO DIRULAGUNTZA ESKABIDEA 2001ERAKO.
1.– EUSKAL ETXEAREN ORDEZKARI LEGALAREN EDOTA HORRETARAKO AHALMENA DUENAREN EZAUGARRIAK ETA EUSKAL ETXEAREN EDO KONFEDERAZIOAREN BANKU DATUAK.
Izen-abizenak:
Zer da:
(ordezkari legala edo horretarako ahalmena duena)
– Helbidea:
– Herria: – Posta kodea:
– Herrialdea:
– Telefonoa: – Faxa:
– E-mail/Posta elektronikoa:
Ordezkatzen duen Euskal etxea, Federazioa edo Konfederazioa
– Izena:
– Helbidea:
– Herria: – Posta kodea:
– Herrialdea:
– Telefonoa: – Faxa:
– E-mail/Korreo elektronikoa:
Behean izenpetzen duenak baieztatzen du eskabide honetan adierazitako datuak bat datozela diruz lagundu nahi den euskal etxearen benetako estimazioekin.
Data eta tokia:
Sinadura –ordezkari legalarena edo ahalmena duenarena-:
ERAKUNDE ESKEGILEAREN BANKU DATUAK (EUSKAL ETXE EDO FEDERAZIOARENAK)
Bankuaren izena:
Kontuaren titularra (euskal etxeak edo federazioak izan behar du):
Kontu zenbakia:
Banku sukurtsalaren helbide osoa:
2.– ESKATUTAKO DIRULAGUNTZAREN FINANTZA KUADROA (dibisa adierazi).
Programatutako jarduera eta GUZTIZKO EUSKO DIRU BESTELAKO
aurrekontuaren zenbatekoa KOSTUA JAURLARITZARI SARRERA DIRU
zehaztu, eurotan eta herrialdeko ESKATUTAKO PROPIOAK SARRERAK
txanponetan DIRULAGUNTZA
A.– Ekainaren 6ko 97/2000 Dekretuaren
5. artikuluaren 1. paragrafoan
aipatutako programa, jarduera edo
ekintzak.
(%100era arteko dirulaguntza jaso
dezaketenak)
B.– Ekainaren 6ko 97/2000 Dekretuaren
5. artikuluaren 2. paragrafoan aipatutako
programa, jarduera edo ekintzak.
(%70era arteko dirulaguntza jaso
dezaketenak)
C.– Ekainaren 6ko 97/2000 Dekretuaren
5. artikuluaren 3. paragrafoan aipatutako
ikastaroak Euskadin egiteko.
(hilean 100.000 pezeta arte/12 hilabete)
D.– Gainontzeko jarduerak, ohiko gastuak
eta azpiegituretakoak (%50era arteko
dirulaguntza jaso dezakete)
GUZTIRA
3.– DIRUZ LAGUNDU NAHI DEN PROGRAMAREN AZALPEN TXOSTENA KONTZEPTUKA.
(Eskabide honi erantsi) (gehienez 5 folio)
4.– EUSKAL ETXEAREN DIRU SARREREN ETA GASTUEN BALANTZEA, dirulaguntza deialdiaren aurreko urteko aurrekontukoa.
(Eskabide honi erantsi)
5.– EUSKAL ETXEAREN EKINTZA TXOSTENA, dirulaguntza deialdiaren aurreko urteko aurrekontukoa.
(Eskabide honi erantsi)
6.– PROGRAMATUTAKO EKINTZAK BURUTZEKO EGOITZA SOZIAL EGOKIA IZATEAREN ZIURTAGIRIA
(Eskabide honi erantsi)
7.– GENERO IKUSPUNTUAREN ZEHAZTASUNAK (programatutako ekintzetan, administrazio organoei eranstea,...)
(Eskabide honi erantsi)
RSS