Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2001eko otsailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Urretxuko Udala
983

IRAGARKIA, Urretxuko Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren Proiektua (S-4 Sektorea) "Hotel Urretxu" lehenengo aldiz onartzeari buruzkoa.

2001eko urtarrilaren 29an egindako aparteko batzarraldian Udalbatzar honek Jose Francisco Antia eta Ramon Uribe-Etxeberria arkitektuek idatzitako Urretxuko Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren Proiektua (S-4 Sektorea) "Hotel Urretxu" lehenengo aldiz onarturik; indarreango Lur-Zoruaren Legeko 114.1 artikuluan erabakitakoaren arabera, eta iragarki hau Gipuzkoako eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuz hilabeteko epean jendaurrean azaltzen dira, epe horren barruan aztertu eta bidezko ikusten diren arrazoibide eta zuzenketa-eskeak egin ahal izango direlarik.

Espediente osoa Udaletxeko Idazkaritza Orokorrean dago.

Urretxu, 2001eko urtarrilaren 31.

Alkatea,
PELLO GONZALEZ ARGOMANIZ.

Azterketa dokumentala