Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2001eko otsailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Amurrioko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
971

EDIKTUA, diru-erreklamazioari buruzko 148/00 zenbakiko prozedurari dariona.

DEI GUTUNA

Deia egiteko agindu duen erakundea: Lehen Auzialdiko Amurrioko (Araba) 1. Epaitegia.

Auzigaia: 148/00 betearazteko epaiketa, Maria Soledad Buron Morilla prokuradore andreak Elkargi SGR-ren izenean eta ordezkari lanetan sustatua, zeinen bidez 4.235.926 pezeta (eskaera behinena) gehi 1.250.000 pezeta (interes eta kostuak) eskatzen dituen. Horrek ez du esan nahi, ordea, kitapena egin eta gero, besterik ezin izango denik eskatu.

Auzitara deitutako pertsona: Aitor Labiano Herrejon, betearazpenaren ondorioak jaso ditzakeen alderdi den aldetik.

Deiaren xedea: epaitegira bertaratzea, egoki baderitzo, betearazpenaren aurka ager dadin.

Non azaldu behar du eta zer epe du horretarako: aipatutako epaitegian ediktu hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita bederatzi egun baino lehen.

LEGE-OHARRAK

1.– Bertaratzeko eskaera idatziz egingo da. Eskaera horrek abokatuaren izenpea izan beharko du eta ahalordea duen prokuradoreak aurkeztu beharko du.

2.– Bertaratu ezean, auzi-ihesean dabilela ulertuko da, eta epaiketak aurrera egingo du berriro deitu eta entzun gabe erremate epaia eman arte.

3.– Halaber, non den inork ez dakienez eta, ondorioz, ordaintzeko ezin izan zaionez eskatu, ondasunak bahitu egin zaizkiola jakinarazten zaio.

BAHITU ZAIZKION ONDASUNAK

Bahitu zaizkion ondasunen zerrenda epaitegi honetako idazkaritzan du aztergai.

Amurrio (Araba), bi milako abenduaren hogeita hamarra.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala