Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2001eko otsailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
966

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 27koa, Energia zuzendariarena, Llodioko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat eta Gardean transformazio zentro bat instalatzeko baimena ematen duena, instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena eta onuragarria dela aitortzen duena.

Erref.: 48/16276-ATH00.25/ATD00.15-MLG/mgg

Iberdrola, S.A. enpresak hala eskatuta 48/16276-ATH00.25/ATD00.15-MLG/mgg zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: linea elektriko bat eta transformazio zentro bat instalatzeko administrazioaren baimena eman, instalazioa burutzeko proiektua onartu eta instalazioaren onuragarritasuna aitor diezaiotela. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea 8, Bilbao. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu nahitaezko desjabetzeei eta instalazio elektrikoen arloko zigorrei buruzko 2619/1996 Dekretuko II. eta IV. kapituluetan ezarritako irizpideak, arlo elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen lehenengo xedapen iragankorrean finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, Raúl Herráez Fernández industria injineruak aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Bilboko Industri Inginadoreen Elkargo Ofizialak ikus-onetsia dago. Ikus-onespenak 000.516 zenbakia du, eta 2000ko maiatzaren 16ko data.

2000ko urriaren 17an, 2000ko azaroaren 6an eta 2000ko urriaren 11n linearen eta transformazio zentroaren ezaugarriei buruzko azalpen oharra eta lineak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Correo egunkarian hurrenez hurren.

Enpresa sustatzaileak eta lineak eragindako hainbat titularren ez zuten akordiorik egin. Hori dela eta, azalpen ohar bat bidali zitzaien titular horiei, hartu izanaren adierazpenarekin bidali ere, linea haien jabegoei afektatuko zitzaiela adieraziz batetik, bertan zeuden akatsak zuzentzeko aukera emanez, eta azkenik, arlo elektrikoari buruzko 54/1997 legearen 57. artikuluan xedatutakotik erator zitekeen edozein alegazio aurkeztu zezaketela ere azalduz.

Llodioko Udalak adierazi zuen 2000ko uztailaren 11ko Gobernu Batzordeak honakoa erabaki zuela besteak beste:

"Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia Zerbitzuko koordinatzaileak bidali zizkigun idazkia eta proiektu teknikoa aztertu ditugu. Idazkia eta proiektua 2000-06-22an jaso genituen (6.885 sarrera zenbakia). Idazki horretan Iberdrolak aurkeztutako 13,2 kV-ko linea elektrikoaren luzapenari eta Gardea kaleko transformazio zentroari buruzko txosten bat egin zezala eskatu zitzaion Udalari.

Udal arkitektoak 2000-06-28an egindako txostena aztertu dugu (Erref.: A-159/00).

Alkatetzak, Hirigintza eta Ingurugirora atxikitako zinegotzi ordezkariaren bitartez, hala proposatuta, Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:

Iberdrolak aurkeztutako proiektuan jasotako aldaketaren aldeko txostena ematea Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoari. Edozelan ere, horrek ez du esan nahi udal lurrak okupatu daitezkeenik, eta Iberdrolak ezinbestean lortu beharko du udal lizentzia linea aldatzeko lanak hasi aurretik; izan ere txosten honek ez du halakorik ematen."

Bestalde, 2000ko urriaren 23an Felisa eta Ricardo Zubiaur jaun-andreek (Ricardo Zubiaur jaunaren ordezkaritzan) eta 2000ko azaroaren 8an Pablo Arbaizagoitia, Matías Camino eta Santiago Ispizua jaunek (Ambrosio Bengoaren jaraunsleen ordezkaritzan) alegazio bana aurkeztu zuten.

Lehenengo idazkiak honakoa dio:

1.– Gardea auzoan orain arte egon diren instalazio elektrikoek auzoko premiei behar bezala erantzuten zietela, Maderas Dionisio Bengoa, S.A. enpresa handitu zutenera arte. Harrezkeroztik dira beharrezkoak Iberdrolak proiektatutako linea eta transformazio zentroa.

2.– Beharrezkoak diren lizentziarik gabe handitu zutela enpresa, eta hori egiaztatzen duen udal-txostena lortzen dutenean, aurkeztu egingo dutela.

Bigarren idazkian Llodioko udal arkitekto teknikoa den Eugenio Arbaizagoitia Garayo jaunaren txostena bat aurkeztu dute alegazio-egileek. Txostenak honakoa dio:

"Gaur egun dagoen zerrategia lehendik zegoen beste baten gainean egin da eta lehengoak baino industria izaera handiagoa du. Lehengoa hainbat hamarkadaz egon zen bertan.

Zerrategiaren edo zuraren lehen mailako eraldaketaren jarduera baso-ekoizpeneko lur urbanizaezinean eta hiru-lur industrialean baino ez dago baimenduta, hala agintzen baitu egungo hirgintza araudiak.

Gaur egungo zerrategia dagoen lekuan, ordea, zerrategi erabilera ez dago baimenduta; izan ere, leku hori bertako landa-nukleoentzako lur urbanizaezin osagarria da.

Argi dago zerrategiaren industria erabilera eta lurraren izaera ez direla bateragarriak. Beraz, zerrategiaren-jarduera ez dago legalizatuta, hau da, ez dauka jarduera irekitzeko eta jarduera martxan jartzeko udal-lizentziarik".

Alegazio guzti horiek Iberdrola, S.A.-ri jakinarazi zitzaizkion, eta Iberdrola, S.A.-k 2000ko abenduaren 20 erantzun zuen. Hona hemen erantzuna:

"Instalazioak eragindako ondasunen eta eskubideen titularrek aurkeztutako alegazioak direla eta, adierazi behar dugu ez gatozela bat alegazioekin, ez dutelako proiektuaren edukiari edo itxurari buruzko ezer alegatu. Bestalde, uste dugu haien asmoa proiektuaren izapidetza luzatzea dela, proiektuaren izaerarekin zerikusirik ez duten aitzakiak erabiliz. Gainera, esan behar da Llodioko udalak proiektuaren aldeko txostena eman zuela".

Data bera duen beste idazki batean honakoa erantzun zuen bigarren alegazioa dela-eta:

"Honen bidez erantzun nahi diogu zuen 2000ko azaroaren 21ean bidalitako 10.282 irteera-zenbakidun idazkiari, Idazki horretan Felisa eta Ricardo Zubiaur, Pablo Arbaizagoitia, Matías Camino eta Santiago Ispizua jaun-andreek aurkeztutako alegazioak bidali zenizkiguten. Horren guztiaren gainean, adierazi nahi dugu sozietate honek berretsi egiten duela beste idazkian adierazi duguna; izan ere, TZ berriaren proiektua sektoreko transformadorea da, eta ez du zerrategirako bakarrik balio. Gainera, Llodioko udalak ikus-ontesi du eta guk ez dugu eskumenik ez gaitasunik energia elektrikoa eskatu duen inork ustez egindako hirigintzako arau-hausteen gainean hausnartzeko. Gainera, energia elektrikoaren eskaerari erantzutea guztiz zilegi da".

Bestalde, alegazioek ez dute zerikusirik arlo elektrikoari buruzko 54/1997 Legearen 57. artikuluan bide-zorra eratzeko ezarritako mugekin.

Gainera, Llodioko Udalak proiektuaren aldeko tostena eman zuen.

Hori guztia kontuan hartuta, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuak (1999-02-26ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola, S.A. enpresari Llodio udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat eta Gardeako transformazio zentroa instalatzeko eta horiek burutzeko proiektua onartzea. Hona hemen linearen ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: aluminio-altzairuzkoak (54,6 mm.2).

– Euskarriak: metalezkoak.

– Luzera: 296 m.

–Hasiera:. Alzarrate-Luyando lineako 39 zenbakidun euskarria.

– Bukaera: Proiektatutako linea bereko 2 zenbakidun euskarria.

Transformazio zentroa:

– Mota: aterpez kanpokoa, aireko linearen bukaerako euskarriaren gainean.

– Potentzia: 100 KVA.

– Transformazioaren erlazioa: 13.200/420-242 V.

Era berean, ebatzi dut baimendutako instalazioaren onuragarritasuna aitortzea. Aitorpen honek ezinbestez dakar afektatutako eskubideak okupatu edo erosi beharra batetik, eta eskubide horiek presaka okupatu beharra bestetik, hala agintzen baitu azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluak. Horrez gain, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen arabera, okupazioa presazkoa dela aitortzeak dakartzan ondorioak ere ezarri dira, lege bereko 53. artikuluan aipatzen diren erregistro-ondorioak barne.

Bestalde, ebazpen hau bat dator urriaren 20ko 2617/1966 eta 2619/1966 Errege dekretuetan xedatutakoarekin, eta honako baldintza hauek ezartzen ditu:

1.– Baimendutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak. Edozelan ere, eskatu eta baimentzen diren aldaketak ere onartuko dira.

2.– Obrak hasteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik kontatzen hasita.

3.– Obrak bukatzen direnean, instalazioen titularrak Arabako Industriako Lurralde Bulegoan eman beharko du horren berri, hartara obrei behin betiko onarpena eman diezaieten eta jarduera martxan jartzeko akta egin dezaten.

4.– Baimen honek ez du zerikusirik obrak egiteko beharrezkoak diren udal edo probintzia eskumeneko bestelako baimen nahiz lizentziekin. Izan ere, eskatzaileak eskatu egin beharko ditu bestelako baimen nahiz lizentzia horiek, hala badagokio. Era berean, baimen hau ematen da hirugarrenek izan dezaketen eskubideei eta jabetza eskubideari kalterik egin gabe.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea bukatzen, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Energia, Antolamendu eta Administrazioko sailburuordeari. Horretarako hilabete bateko epea egongo da, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita; izan ere hala agintzen du 4/1999 Legeak aldatu zuen Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 27a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala