Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2001eko otsailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Errenteriako Udala
964

IRAGARKIA, 2001erako Lan Eskaintza Publikoaren berri emateko dena.

Euskal Funtzio Publikoko 6/1989 Legeak, 16/1997 Legeak eman dion idazketa berrian, 24 artikuluan xedatzen duenari jarraiki, Errenteriako Udaleko 2001erako Lan Eskaintza Publikoa argitaratzen da, hain zuzen ere, Gobernu Batzordeak 2001eko urtarrilaren 19an egindako bilkuran onartu zuena.

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
2001

A) KARRERA FUNTZIONARIEI ESLEITUTAKO

LANPOSTUAK

• Sailkapena: Administrazio Orokorreko Eskala, Administrari Azpieskala.

– Izena: Administraria

– Hutsik dauden lanpostuak: 1

– Sailkapen taldea: C

– HE: 3 derrigorrezkoa.

– Titulazioa: Goi batxillerra, LH2 edo baliokidea, edo 25 urteko gorakoentzat unibertsitaterako frogak gainduak izatea.

– Txanda: Murriztua.

• Sailkapena: Administrazio Orokorreko Eskala, Laguntzaile Azpieskala.

– Izena: Administrari Laguntzailea.

– Hutsik dauden lanpostuak: 1

– Sailkapen taldea: D.

– HE: 2 derrigorrezkoa.

– Titulazioa: Eskola graduatua, LH1 edo baliokidea.

– Txanda: Irekia.

• Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Azpieskala Teknikoa, Mota: Goi mailako Teknikaria.

– Izena: Arkitektua.

– Hutsik dauden lanpostuak: 1

– Sailkapen taldea: A

– HE: 3, 2002-12-31 datan derrigorrezkoa.

– Titulazioa: Arkitektua.

– Txanda: Irekia.

• Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Azpieskala Teknikoa, Mota: Goi mailako Teknikaria.

– Izena: Goi Mailako Teknikaria.

– Hutsik dauden lanpostuak: 1

– Sailkapen taldea: A.

– HE: 3 derrigorrezkoa.

– Titulazioa: Doktorea, lizentziatua, injinerua, arkitektua edo baliokidea.

– Txanda: Irekia.

• Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Azpieskala Teknikoa, Mota: Erdi mailako Teknikaria.

– Izena: Erdi Mailako Teknikaria.

– Hutsik dauden lanpostuak: 1

– Sailkapen taldea: B.

– HE: 3 derrigorrezkoa.

– Titulazioa: Informatikan diplomatua edo lizentziaturako lehenengo hiru urteak gaindituak.

– Txanda: Murriztua.

• Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Azpieskala Teknikoa, Mota: Laguntzaile Teknikoa.

– Izena: Haurtzaina.

– Hutsik dauden lanpostuak: 2

– Sailkapen taldea: C

– HE: 2 derrigorrezkoa.

– Titulazioa: Haur Hezkuntzako espezialitatean goi mailako heziketa zikloa titulua (lehen Haurtzaindegi Teknikari Espezialista titulua zena).

– Txanda: 1 murriztua eta 1 irekia.

• Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Mota Udaltzaingoa eta Laguntzaileak.

– Izena: Udaltzaingoko Ofizialordea.

– Hutsik dauden lanpostuak: 3

– Sailkapen taldea: C

– HE: 3, 2002-12-31ko datan derrigorrezkoa bi lanpostuetan eta derrigortasun datarik gabe hirugarren lanpostuan.

– Titulazioa: Goi batxillerra, LH2 edo baliokideak.

– Oharrak: Derrigortasun data duen plaza bat B2 gida baimenarekin eta beste biak A2 eta B2 gida baimenekin.

– Txanda: Murriztua.

• Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Mota Udaltzaingoa eta Laguntzaileak.

– Izena: Udaltzaingoko Agentea.

– Hutsik dauden lanpostuak: 5

– Sailkapen taldea: D

– HE: 2. derrigorrezkoa hiru lanpostuetan eta derrigortasun datarik gabe bi lanpostuetan.

– Titulazioa: Eskola graduatua, LH1 edo baliokidea.

– Oharrak: 2. hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa duten hiru lanpostuak A2 eta B2 gida baimenekin eta beste guztiak B2 gida baimenarekin.

– Txanda: Irekia.

• Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Mota Betebehar Bereziak dituzten lanpostuak.

– Izena: Atezaina.

– Hutsik dauden lanpostuak: 1

– Sailkapen taldea: E

– HE: 1, derrigorrezkoa.

– Titulazioa: Eskola ziurtagiria.

– Txanda: Irekia.

• Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Mota Ofizioko Langileak.

– Izena: Ofizial Elektrizista.

– Hutsik dauden lanpostuak: 1

– Sailkapen taldea: D

– HE: 2, derrigorrezkoa ez dena.

– Titulazioa: Eskola graduatua, LH1 edo baliokidea.

– Oharrak: B1 gida baimena.

– Txanda: Irekia.

• Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Mota Ofizioko Langileak.

– Izena: Ofizial Iturgina.

– Hutsik dauden lanpostuak: 1

– Sailkapen taldea: D

– HE: 2, derrigorrezkoa ez dena.

– Titulazioa: Eskola graduatua, LH1 edo baliokidea.

– Oharrak: B1 gida baimena.

– Txanda: Irekia.

• Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Mota Ofizioko Langileak.

– Izena: Operaria.

– Hutsik dauden lanpostuak: 2

– Sailkapen taldea: E

– HE: 1, derrigorrezkoa ez dena.

– Titulazioa: Eskola ziurtagiria.

– Oharrak: Lanpostu bat B1 gida baimenarekin.

– Txanda: Irekia.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi errekurtso jar dezakezu, edota egoki deritzozun beste edozein errekurtso, Donostiako Administrazio Auzietarako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Errenteria, 2001eko urtarrilaren 29a

Alkatea,
MIGUEL BUEN LACAMBRA.

Azterketa dokumentala