Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2001eko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
890

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Lezako Ospitalerako zaintza eta segurtasun zerbitzuak kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Lezako Ospitalea.

c) Espediente zenbakia: 260/20/1/0031/O161/ 012001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lezako Ospitalerako zaintza eta segurtasun zerbitzuak kontratatzea.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Lezako Ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: 2001.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: 6.400.000 PTA. (38.464,77 euro).

5.– Fidantzak:

Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.

Behin betiko fidantza: kontratuaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea:

a) Entitatea: Lezako Ospitalea.

b) Helbidea: Gasteiz-Logroño errepidea, 59. km.

c) Herria eta posta-kodea: 01307 Laguardia (Araba).

d) Telefonoa: 945 00 69 00.

e) Telefaxa: 945 00 60 01

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko martxoaren 2ko 14:30ak.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldea, kategoria): ez da beharrezkoa.

b) Bestelako eskakizunak: berariazko klausula administratiboen pleguan eta karatulan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko martxoaren 2ko 14:30ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eta karatulan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Lezako Ospitalea. Administrazioa. Gasteiz-Logroño errepidea, 59. Km. 01307 Laguardia (Araba).

d) Lizitatzaileak eskaintzari (lehiaketa) eutsi behar dioneko epea: 2001eko abenduaren 31 arte.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez dira onartuko.

f) Hala erabakiz gero, eskaintzak aurkeztera (prozedura murriztua) gonbidatuko den enpresa kopurua (gehienez eta gutxienez): ez dagokio.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lezako Ospitalea.

b) Helbidea: Gasteiz-Logroño errepidea, 59. Km.

c) Herria: 01307 Laguardia (Araba)

d) Eguna: 2001eko martxoaren 12a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Laguardia, 2001eko urtarrilaren 2a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN LUIS SÁNCHEZ GONZÁLEZ DE MATAUCO.


Azterketa dokumentala