
8. zk., 2001eko urtarrilaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bizkaiko Foru Aldundia
153
IRAGARKIA, erabilera berriak inplantatzeko, Leioa eta Erandio udalerrietan eragina duen Leioako Kanpuseko Plan Bereziaren Aldarazpena iragartzeko.
Aipamenezko Foru Aginduaren bidez, hurrengoa xedatu izan da:
1.– Erabilera berriak inplantatzeko, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako Kanpuseko Plan Bereziaren Aldarazpena hasieran onartzea, honek, Leioa eta Erandio udalerrietan eragina duela, bertan sartuta ulertu behar direla, alde batetik, Plan Orokorraren Mendebaldean dagoen biribilgunetik hasita Kanpuseko eremura sartzeko biribilgune berrirako bidetartea eta, bestetik, Iparraldean sortu berria den perimetrozko bidea, Leioako Plan Orokorran dagoen Komunikabideen Sistema Orokorra duen Bideko Kanala mugatzera moldatuta ulertu behar da, hau, ebazpen honi erantsi egiten zaiola.
2.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialan eta eguneroko prentsan iragarkiak argitaratuz, hile bateko jendaurreratzeko epea irekitzea, hau, azken argitalpenetik hasita zenbatzen hasiko dela. Tramite hau betetzeko, espedientea, Rekalde Zumarkaleko 30, 5. solairuan dagoen Foru Aldundiko Hirigintza Sailan edo Leioa eta Erandioko Udaletan aztertu ahalko da, hiruroi ale osoa bidaliko zaiela.
3.– Leioa eta Erandioko Udalei, lehenagoko epea amaitzen denetik zenbatzeko hile bateko epean entzunak izateko epea ematea eta Foru Agindu hau Euskal Herriko Unibertsitateari jakinaraztea.
Hirigintzako foru diputatua,
JUAN CRUZ NIEVES PRADA.
RSS