Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2001eko urtarrilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
148

286/2000 DEKRETUA, abenduaren 26koa, zuzenbide pribatuko ente publikoa den Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari "Osatek S.A." sozietate publikoaren akzio berriak harpidetzeko eta ordaintzeko baimena emateko dena.

Ekainaren 9ko 159/1992 Dekretuaren bidez xedatu zen "Goi Mailako Osasun Teknologia, S.A." sozietate publikoa sortzea.

"Goi Mailako Osasun Teknologia, S.A." sozietateak gaur egun Osatek S.A. izena du, eta honako xedearekin sortu zen: maila goreneko teknologia erabiltzea dakarten zerbitzuak, hau da, diagnosia eta tratamendua eskeintzen duten zerbitzuak kudeatzea, administratzea eta ustiatzea. Era berean, irakaskuntza eta ikerketa ere badira helburu, Euskal Autonomia Elkarteko osasun politikaren esparruan osorako ezartzen diren erregimen eta baldinztetan.

Sozietatearen xede soziala kontuan hartuta, eta sozietateak egin behar dituen inbertsioak fintzatu ahal izateko, sozietatearen Administrazio Kontseiluak 2000ko azaroaeren 7ko batzarrean kapiatala hirurogeita hamar milioi (70.000.000) pezeta (420.708,47 euro) zabaltzeko proposamena egin zion Akzionisten Batzar Nagusiari.

Hori guztia kontuan hartuta, Osatek S.A. sozietate publikoko Akzionisten Batzar Nagusiak, 2000ko azaroaren 28an egin zuen batzarrean, onartu egin zuen kapitala zabaltzea. Beraz, sozietateak lehendik zuen berrehun eta barrogeita bi milioi hirurehun mila (242.300.000) pezetako (1.456.252,33 euro) kapitalari hirurogeita hamar milioi (70.000.000) pezeta (420.708,47 euro) gehitzea erabaki zuen.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 44. artikuluan xedatzen denez, edozein eratako sozietateak sortzeko baimena eta EAEko Administrazioak sozietate horietako partaidetzak erosteko baimena dekretuz emango dira. Horretarako proposamena egin beharko dute ente publiko horiek menpean dituen saileko sailburuak eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak elkar hartuta.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.–Baimena ematea zuzenbide pribatuko ente publikoa den Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari, Osatek S.A. sozietate publikoko bazkide bakarra izateak ematen dizkion eskubideak erabiltzeko, eta, beraz, Osatek S.A. sozietate publikoaren kapitakl zabalkuntzan parte hartzeko hirurogeita hamar milioi (70.000.000) pezetarekin (420.708,47 euro). Era berean, baimena ematea Akzionisten Baztar Nagusiak erabakitako era eta epeetan zenbateko hori ordaintzeko.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª. INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala