Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2001eko urtarrilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
147

282/2000 DEKRETUA, abenduaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren kapital zabalkuntzan parte hartzeko baimena emateko dena.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietatearen 2000ko azaroaren 23ko Administrazio Kontseiluak erabaki zuen Akzionisten Batzar Nagusiari honakoa proposatzea besteak beste:

Kapital soziala zabaltzea bederatziehun eta berrogeita bederatzi milioi zortziehun eta berrogei mila (949.840.000) pezetarekin (5.708.653,37 euro).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietatearen bazkidea denez, lehentasunezko eskubideak du sozietatearen Akzionisten Batzar Nagusiak jaulkitzea erabakitzen duen akzio berrien harpidetza egiteko. Bestalde, Akzionisten Batzar Nagusiak kapitala zabaltzeko erabakia har dezan, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintza Dekretuaren 158. artikuluak xedatutako bete beharko du.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 44.1 artikuluan xedatzen denez, edozein eratako sozietateak sortzeko baimena eta EAEko Administrazioak sozietate horietako partaidetzak erosteko baimena dekretuz emango dira. Horretarako proposamena egin beharko dute ente publiko horiek menpean dituen saileko sailburuak eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak elkar hartuta.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (SPRI) sozietatearen kapital zabalkuntza harpidetzeko, bederatziehun eta berrogeita bederatzi milioi zortziehun eta berrogei mila (949.840.000) pezetarekin (5.708.653,37 euro). Era aberean, baimena ematea zenbateko hori ordaintzeko Akziodunen Batzar Nagusiak ezarritako eran eta epeetan. Azkenik, aipatu behar da sozietatearen Akzionisten Batzar Nagusiak erabakiko duela kapital zabalkuntza zenbatekoa den.

2. artikulua.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio zuzendariari eskumena ematen zaio, aurreko artikuluan xedatzen direnak betetzeko beharrezkoak diren egintzak burutu eta agiriak izenpetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala