
249. zk., 2000ko abenduaren 30a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
5927
297/2000 DEKRETUA abendua(r)en 26(e)koa, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza arloko egitura laguntzak arautzen dituena.
1996ko urriaren 2an irailaren 24ko 228/1996 Dekretua argitaratu zen EHAA-ko 190. zenbakian eta bertan arrantza eta akuikultura arloetan esku-hartze egiturazkoetarako irizpide eta baldintzak zehazten dira, eta Kontseiluaren 1993ko abenduaren 21eko 3699/93 zenbakidun (EEE) Arautegia, beronek arrantza, akuikultura eta produktuen eraldaketa eta merkaturatzeko arloan Europako esku-hartzeen irizpide eta baldintzak zehazten ditu, eta maiatzaren 19ko 798/95 Errege Dekretua garatzen ditu.
2000-2006 aldirako, Kontseiluaren 1999ko abenduaren 17ko 2792/1999 zenbakidun (EE) Arautegia da Europan arrantza sektorerako egiturazko eta berregituratzeko laguntzen erreferentziazko markoa. Honako Arautegiak arrantza sektorean esku-hartze egiturazkoen modalitateak eta baldintzak zehazten dira eta arrantza sektorean Estatu bateko lurraldean burututako esku-hartze egiturazkoen multzorako markoa ezartzen da.
Honako Arautegiak 2000 urteko urtarrilaren 1etik aurrera indargabetua izango den 1998ko azaroaren 3ko 2648/98 (EE) Arautegia, arrantza arloan, akuikulturan eta produktuen eraldatze eta merkaturatzean egiturazko helburua duten esku-hartzeen irizpide eta baldintzak zehazten dituena, hala nola, 1994ko abenduaren 27ko Erabakia ordezkatu ditu. Azken horren bidez Europako Batzordeak 1994-1999 Programa Eragingarri Integraturako laguntza bat ematea onartu zuen Euskadirentzat. Honako honek Europako Ekimenaren arrantza sektorearen berregituratzea du xede.
2792/99 zenbakidun (EE) Arautegiak dituen berrikuntzen artean badira hainbat neurri kostako artisau-arrantza sustatzea zein ur-baliabideak babestu eta garatzea xede dutenak eta beste hainbat ekoizleen elkarteen mesedetan egiturazkoak direnak, besteak beste. Era berean, Europako arautegi berriak bertan jasotako laguntzen kopuruak igotzeko aukera ezartzen du zuzenekoak ez diren laguntzen finantzabide modu ezberdinei zuzenduak, enpresa ertain eta txikietan bada eta Batzordearen 96/280/EK Gomendioak adierazitakoaren arabera, delako handitzeak kostu subentzionagarri osoaren %10 gainditzen ez badu, onuradunaren partehartzea jaitsiz. 2792/1999 (EE) Arautegiarekin eta Arrantza sektoreari dagozkion beste arautegi egiturazkoekin bat etorrita, honako laguntzak Eusko Jaurlaritzak bideratutako arrantza politikaren baitan Finantza Erakundeekin Lankidetza Hitzarmen baten bidez bideratuko dira. Delako politikak arrantza enpresen finantzaketa-beharrei erantzuten die. Aipatutako Hitzarmenean mailegu operazioak gauzatzeko baldintzak ezarriko dira. Berauek, Finantza Erakundeek emanda (Hitzarmenaren baitan), arrantza-ontzi berriak eraikitzeko, arrantza-ontziak modernizatu eta birmoldatzeko eta akuikultura garatzeko Proiektuetarako inbertsioak finantzatuko dituzte.
Europako Elkarteko ikuspegi berri horrek eragina eduki du Estatuko legerian, zeinak eragina izan baitu Euskal Autonomia Erkidegoko araugintzan, ekonomia jarduera eta itsas arrantzaren plangintza orokorraren koordinazioari eta oinarriei buruz Estatuak duen ekimenaren itzalpean eman baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arauak, hori guztia Autonomi Erkidegoek arlo honetan dituzten eskumenen kaltetan jo gabe, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoak barne-uretako arrantza, itsaskien harrapaketa, akuikultura, ehiza eta ibai eta lakuetako arrantzaren alorretan dituen eskumenen kaltetan jo gabe.
Honako Dekretuak 228/1996 Dekretua ordezkatzen du, berau Autonomia Erkidegoak arrantzaren antolamenduari buruz duen eskumena garatzeko ematen da, aipaturiko errege-dekretuaren oinarrizko manuak jasotzen ditu edo, hala dagokionetan, bere arauetara joz. Estatuko arau horren aldean dekretu honek ekartzen dituen berrikuntzak Autonomi Elkartearen eskumenen baitan dauden alderdiei buruzkoak dira.
ekretu honetan aurreikusitako jarduketen finantzaketari dagokionez, horiek guztiak Europako finantzakidetza ere jaso ahal dute, Europako Elkarteak diru kopuru bat transferituko dio Euskal Autonomia Erkidegoari espediente horiek tramitatu aurretik, Autonomia Erkidegoak berak bana ditzan, euskal arrantzaren beharrizanak ezagutzen baititu, egitarau subentzionagarrietarako fondoak egokien deritzon moduan.
Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren fondoekin bakarrik finantzatzen diren laguntza-espedienteei, Hamargarren Xedapen Gehigarriak barne hartzen ditu, dagokienez, gogoratu behar da Autonomia Erkidegoak bere Ogasun autonomoa duela, eta Estatuarekiko tributu-harremanak araututa daudela Ekonomia Itunaren sistema tradizionalaren bidez.
Ondorioz, arrantzako profesionalen elkarteei kontsulta egin ondoren, Batzorde Juridiko Aholkulariak aldeko txostena bideratu ondoren, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 26(e)an egindako bilkuran eztabaidatu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.- Xedea.
1.- Dekretu honen xedea arrantza arloan Europako Elkarteak gauzatu behar dituen esku-hartze egiturazkoetarako irizpide eta baldintzak zehaztea da, euskal arrantza arlora zuzendutako laguntza guztietarako arau-markoa garatuz. Laguntzen xedeak ondoko hauek dira:
a) Arrantza-ontziak eraikitzea.
b) Arrantza-ontziak modernizatu eta birmoldatzea.
c) Arrantzatzeko ahalmena doitzea: arrantza-jarduerak behin betiko eta aldi baterako geldiaraztea eta beste finantza-konpentsazio batzuk eta neurri sozioekonomikoak.
d) Akuikultura.
e) Arrantza esperimentaleko ekintza ereduzkoak.
f) Itsas kostaguneen atondura (itsas ingurune naturalaren hobekuntza).
g) Profesionalek burututako ekintzak.
h) Kostako artisau-arrantza.
i) Neurri berritzaileak eta laguntza teknikorakoak.
j) Arrantza eremuko ekipamendu eta azpiegiturak.
k) Merkataritza irtenbide berriak sustatu eta bilatzea.
2.- Halaber, 2792/1992 (EE) Arautegian aurreikusitako zeharkako laguntzak arautzen dira. Aipatutako laguntzak Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailen eta Finantza Erakundeen artean hitzartutako Lankidetza Hitzarmen baten bidez bideratuko dira, Euskal Arrantza sektoreari lerro ezberdinetan parte hartzeko.
Zeharkako laguntzak, beti ere, zuzeneko laguntzen osagarri izango dira. Honako laguntza motak enpresa txiki edo ertain izateko baldintzak betetzen dituzten Euskadiko pertsona fisiko zein juridikoek eskatu ahal izango dituzte, Batzordearen 1996ko apirilaren 3ko 96/280/EE Gomendioari jarraiki, eta Arrantza Zuzendaritzaren aurrean honako Dekretuan arrainontziak eraiki, modernizatu eta birmoldaketa eta akuikulturari dagokien kapituluetan jasotzen diren laguntza-ildoetarako eskaria aurkezten dutenak eta 1999ko Kontseiluaren abenduaren 17aren 2792/1999 zenbakidun (EE) Arautegian jasotzen diren baldintzak betetzen dituztenak.
3.- Honako Dekretuan jasotako laguntzen ordainketa xede duten baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko fondoetatik zein Arrantzaren Orientaziorako Finantza Tresna-tik etorriko dira, (AOFT), erabilitako ontziak erosteko laguntzak, berauek, oso-osorik, Autonomia Erkidegoko fondoak baliatuta finantzatzen dira eta AOFTren fondoekin, soilik, finantzatuko diren zeharkako laguntzak izan ezik.
2. artikulua.- Baldintza orokorrak.
Laguntza-bide bakoitzerako zehazten diren baldintza bereziez gain, laguntzen eskatzaileek laguntza guztietarako baldintza orokor batzuk bete behar dituzte. Hona hemen baldintza orokorrak:
- Inbertsioa edo bera gauzatzeko lanak hasi baino lehen aurkeztu behar da inbertsio-proiektua; horretarako, nahitaezkoa izango da aurkeztea Nekazaritza eta Arrantza Sailean eskuduna den zerbitzuak aldez aurretiko ikuskapenaz egindako akta.
- Halako jarduerari aplikatzekoak diren indarreko arau guztiak bete behar ditu eskatzaileak, eta egunean egon behar du Euskal Autonomia Erkidegoari ordaindu beharreko zerga-betebehar, kanon eta kuotatan.
- Beharrezkoa denean, inbertsioa egiteko administrazio-baimena aurkeztu beharko da.
- Dekretu honetan deskribatutako laguntzen onuradunek aseguru bat kontratatu behar dute, inbertsioaren ondorio diren aktiboen balizko arriskuak estaltzeko, beti ere kasu bakoitzean ezartzen diren gutxienezko zenbateko eta epeetarako.
Nekazaritza eta Arrantza Sailak aukera izango du, gainera, bidezko diren ebazpenak emateko behar dituen agiri guztiak eskatzeko.
3. artikulua.- Laguntza motak eta zein baldintzak dituzten.
1.- Fondo galdurako laguntza, zuzeneko laguntza bidez: Dekretu honetan oinarriturik subentzionagarriak diren inbertsio edo gastuei buruzkoak dira.
2.- Finantza kostua murriztea zeharkako laguntzen bidez: Finantza Erakundeekin gauzatu beharreko mailegu jarduerari buruzkoa da; berau, honako Dekretuaren babespean eta aipaturiko Finantza Erakunde eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila, Ogasun eta Administrazio Publiko Sailen hitzartutako Lankidetza Hitzarmenaren babespean edota ICO eta aipaturiko Finantza Erakundeen artean sinaturiko kontratuaren babespean, EAEren eta ICO-k sinatutako Lankidetza Protokoloaren baitan, hala nola, aipaturiko Sailen eta Finantza Erakundeen artean hitzartu litezkeen hitzarmenen babespean, Europako Finantza Ildoei jarraiki.
Laguntza horiek zein baldintza dituzten honako Dekretuaren I. Eranskinean ezartzen dira.
II. KAPITULUA
ARRANTZA-ONTZIEN ERAIKUNTZA
4. artikulua.- Onuradunak.
1.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzari egoitza portua Euskal Autonomia Erkidegoan izango duten arrantza-ontziak eraikitzeko baimena eskatzen dioten Euskal Herriko pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek.
5. artikulua.- Neurriak.
1.- Arrantza-ontzien eraikuntza erosketa subentzionatuko da, honako Dekretuan ezarritako arauekin bat etorrita.
2.- Jarraian aipatuko diren inbertsioak ez dira diruz laguntzekoak izango: itsasketarako, arrantzarako edo ontziko segurtasun eta bizi baldintzak hobetzeko ezinbestekoak ez diren ekipoak; ordezkaiak eta ordezko ekipoak; sare edo arrantza tresna osagarriak, besteen mota berekoak badira; eraikuntzaren kostuen %10etik gorako kostua dutenenak; erregaia, labaingaiak eta, oro har, iraunkorrak ez diren gaiak.
6. artikulua.- Baldintzak.
1.- Mota honetan laguntza jasotzen duten arrantza-ontzien perpendikularren arteko eslora 5 metrokoa izan behar da gutxienez. Ontzi horiek, gainera, Ontzien Matrikula Erregistroko Hirugarren Zerrendan egon behar dute eta Jarduneko Arrantza-ontzidien Zentsuan alta izanda.
2.- Honako Dekretuarekin bat etorrita diruz lagundutako arrantza-ontziak arrantza izango dute helburu. Ezin izango dira beste arrantza-ontzi batzuen laguntzaile erabili. Bestela, onuradunak horregatik jaso zituzten laguntzak itzultzera behartuta egongo dira.
3.- Ontziak eraikitzean segurtasun eta higieneari buruzko arautegi eta zuzentarauak errespetatu behar dira, baita ontzien neurketari buruzko xedapen egokiak ere. Ontzi horiek Europako Elkarteko arrantza-ontzien fitxategian sartuko dira, zein berari dagokion segmentuan.
4.- Eraikuntzarako baimen egokia eduki behar du ontzia eraikitzeko proiektuak. Baimen horrek, behin emanez gero, 30 hilabeteko indarraldia izango du, eta epe horren barruan hasi behar da ontzia eraikitzen. Ontziak, azkenez, bost urteko epearen barruan hasi behar du jardunean.
5.- Dirulaguntzak ematean, lehentasuna izango dute arrantza tresna eta metodo selektiboagoak eta teknologia berriak erabiltzen dituzten ontziek.
6.- Ontziak eraikitzeko laguntzen onuradunek ezin izango dute ontzien jabetza bost urteko epean transferitu, ontzia jardunean hasten den egunean kontatzen hasita. Ildo horretatik jarraituz, laguntzarako eskabidea aurkeztean eskatzaileak zinpeko aitorpena aurkeztu behar du, aipatu baldintza hori betetzeko konpromezua jasoko duena. Edonola ere, ontziaren jabetza bost urteko epean ez transferitzeko baldintza betetzen ez bada, emandako laguntza osoa itzuli beharko da, dekretu honen Xedapen Gehigarriaren Zortzigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.
7.- Jardunean hasi eta bost urte igaro ondoren ontzia saltzen bada eta, salmenta horren ondorioz, esku-gaineko ontzia erosteko dirulaguntzarik ematen bada, laguntzak itzuli beharko dira Xedapen Gehigarriaren Zortzigarrenean ezarritakoaren arabera.
8.- Laguntzak jaso dituzten arrantza-ontziak, eraiki berriak direlako, modernizatu edo erosiak direlako, ezin izango dira baja eman beste bat eraikitzeko eraiki zenetik, gutxienez, hamar urte pasa ez badira edota bost modernizatu edo erosi zenetik, ontzia jardunean izan zenetik kontatzen hasita lehenengo kasuan, edota modernizatu lanak bukatu zirenetik edo salerosketa eskrituratu zenetik beste bi kasuetan, baldin eta ontzi-jabe berriek bankuko balez argiro bermatzen ez badute behintzat laguntzen itzultzea edo baja ematerakoan itzulketa burutu zutela. Laguntzaren zenbatekoa hasiera batean prorrata temporis gutxituta kalkulatuko da ontzi berria jardunean hasi denetik, modernatze lanen bukaeran edo salerosketaren eskriturak egin ondoren, laguntza motaren arabera, baja ematen den egunera arte. Bankuko abalez baja eman den ontzia jardunean hasten denean, laguntzaren itzulketa burutuko da eta zenbatekoa egun horri prorrata temporis dagokion kopuru bera izango da. Une horretan gordailatuta izandako bankuko abala itzuliko da.
9.- Dekretu honen arabera emandako laguntza "prorrata temporis" itzuliko da, baldin eta laguntza jaso duen ontzia erkidegoko arrantza-ontzien erregistrotik kendu bada, ontzia eraiki ondorengo hamar urteko epearen barruan.
7. artikulua.- Eraikitzeko baimena.
Orientazio egitarau urteaniztunetan segmentu bakoitzerako finkatzen diren tarteko helburuak, azken helburuak eta epeak errespetatzeko xedeaz, Ontzien Matrikula Errgistroaren Hirugarren Zerrendako arrantza-ontziak eraikitzeko baimenak ontzien baja arloan Estatuko oinarrizko arautegia betetzea eskatuko du.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioari Estatuarenak soilik diren eskuduntzei dagozkien alderdiekin lotutako txosten loteslea luzatzea eskatuko da.
8. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa.
1.- Laguntzaren zenbatekoa graduatu egingo da kasu bakoitzean, eta, horretarako, kontuan hartuko dira ontzi berriaren ezaugarriak, arrantzako politika komunaren eskakizunetara nola egokitzen den, zein arrantza-modutara orientatzen den, zer nolako berrikuntza teknologikoak dakartzan, zenbat lanpostu sortzen dituen, inbertsioak nola laguntzen dion Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen ekonomikoari, beste erakunderen batek emandako laguntzarik jaso behar ote duen, eta zer nolako aurrekontu-baliakizunak dauden kasu bakoitzean.
2.- Urtero aurreko artikuluan ezarritako irizpideei aplikagarriak diren portzentaiak ezarriko dira.
3.- Arrantza-ontziak eraikitzeko laguntzen bidez subentziona daitezkeen gastuen gehienezko mugak ezin izango du Dekretu honen II. Eranskineko 1. Laukiko baremoen bi halako gainditu.
4.- Bestetik, AOFT, Euskal Autonomia Erkidegoko eta onuradunen partaidetza mailak dekretu honen II. Eranskineko 2. Laukiko 2. Taldearentzat aurreikusita dagoenaren arabera ezarriko dira, beti ere kontuan hartuz Europako Elkartearen finantza-baliakizunak aski ez badira laguntza mota honen bitartez subentziona daitezkeen esku-hartzeen finantzakidetza bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak emandako laguntzak handitu ahal izango dira, baldin ez bada gainditzen dekretu honen II. Eranskineko 2. Laukian ezarritako laguntza-portzentaia osoa.
5.- AOFTren dirulaguntzaren zati bat kreditu erakundeek arrantza-ontzi berriak eraikitzeagatik jabeei emandako kredituen interesak murriztera bidera daiteke.
Hori xede izanik, Nekazaritza eta Arrantza Sailak lankidetza hitzarmenak sinatu ahal izango ditu finantza erakundeekin. Bertan, kredituaren zenbatekoaren baldintzak, amortizazio epea zein interes tasa, besteak beste, ezarriko dira.
9. artikulua.- Eraikitzeko baimena eta laguntza ekonomikoa eskatzeko tramitazioa.
1.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko dira ontzi berria eraikitzeko baimena eskuratzeko eskabideak, eta Zuzendaritza horri dagokio eraikitzeko baimena eman ala ukatzea.
2.- Laguntza ekonomikoa jasotzeko eskabideak ere Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko dira, beti ere eraikuntza hasi baino lehen. Eskabide horiek bikoizturik aurkeztuko dira, horretarako ezarriko den inprimakiaz baliaturik, eta haiekin batera ondoko agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Eskatzailearen nortasun eta, hala badagokio, ordezkaritasunaren egiaztagiria.
- Eraikuntza baimentzeko espedientea.
- Enpresen arrantza-jarduerak azaltzen dituen memoria, ustiapenaren errentagarritasunari buruzko azterlana eta inbertsioaren alderdi tekniko eta ekonomikoen deskripzioa.
- Aurreikusitako finantzaketa-egitaraua.
- Proiektaturiko inbertsioetarako lortu nahi diren laguntza ekonomikoen adierazpen zehatza, eta inbertsioa gauzatzeko epeei buruzko aurreikuspena.
- Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak eta bera gauzatzeko epeei buruzko aurreikuspena.
- Ordainketa helbideratzeko kontu-zenbakia.
- Ontziaren jabetza bost urteko epean ez transferitzeko konpromisoaren zinpeko aitorpena.
- Auzotartasun administratiboaren ziurtagiria.
- Erregistroko ziurtagiria, ontziaren titulartasunari eta zamei buruzkoa.
- Bankuko abala emateko diren laguntzak itzuliko diren berme gisa, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
3.- Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzak laguntza-espedienteak tramitatuko ditu, eta, ondoren, haiei buruzko ebazpena hartuko du, AOFTren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu-baliakizunen arabera, Xedapen Gehigarriaren Laugarrenean ezarritakoarekin bat etorrita.
4.- Kontseiluaren 2792/99 (EE) Arautegian, egitura-fondoei eta finantza-tresnei buruzko gainerako arautegietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko arautegietan xedatutakoaren arabera ordainduko dira AOFTren laguntzak.
10. artikulua.- Laguntzaren ordainketa.
1.- Arrantza-ontziak eraikitzeko laguntza aipaturiko saileko Arrantza Zuzendaritzak inbertsioa gauzatu dela egiaztatzeko luzatuko dituen egiaztagiri partzialak aurkeztu ondoren ordainduko da. Ordainketa ondoko tarte hauen arabera egingo da:
- Onuradunak gila-jartzea ordaindutakoan, laguntzaren %30 ordainduko da.
- Motore nagusia instalatu eta ontzia itsasoratzeko gastuak abonatutakoan, laguntzaren %30.
- Gainerako %40, ontziaren eraikuntza osoaren kostua ordaindu dela egiaztatu ondoren.
Laguntzaren azken tartea ordaindu baino lehen, beste ontzi bat eraikitzeko baja ematearen ondorioz edozein laguntza itzultzeko baldin badago, 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, onuradunak laguntza prorrata temporis ordaindu beharko du ontzi berria jardunean hasten den unean dagokion zenbatekoaren arabera, edo hala badagokio, bankuko abala dagokion zenbatekoaren arabera gauzatuko da.
2.- Inbertsioaren behin-betiko kostu egiazkoa txikiagoa bada onetsitako inbertsio-aurrekontuan aurreikusitakoa baino, eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion heinean gutxituko da, eta orduan oinarri berriaren gainean aplikatuko da dirulaguntzaren portzentaia.
3.- Aitzitik, aurrekontua gorantz aldatzen bada, espedientea ebazpenerako proposamenaren fasera heldu baino lehen bakarrik erantsi ahal izango zaio aldaketa hori espedienteari. Hori horrela, proiektuaren nortasunari eragiten ez dion aldaketarik gertatuz gero eta, beti ere, aipatu proiektuak baimen administratiboa badu, proiektuak ebazpen osagarria jaso ahal du, berau emateko eskaera aurkeztu ondoren.
III. KAPITULUA
ARRANTZA-ONTZIEN MODERNIZAZIOA
ETA BIRMOLDAKETA
11. artikulua.- Onuradunak
Baimendutako egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko portu batean duten eta perpendikularren artean gutxienez 5 metro luze diren ontzietan berrikuntza edo modernizazio lanak, edota arrainak harrapatu edo ontzian kontserbatu eta eskuztatzeko sistema berriak jartzeko lanak egiten dituzten Euskal Herriko pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke laguntza hauen onuradun.
12. artikulua.- Neurriak.
1.- Inbertsioen xedeak honako hauek izango dira:
- arrantza-jarduerak arrazoizkoago egitea, batez ere tresna eta metodo selektiboagoak erabiliz, eta/edo
- arrantzatu eta ontzian kontserbatutako produktuen kalitatea hobetzea, arrrantzatzeko eta harrapatutakoak kontserbatzeko hobekuntza teknikoak erabiliz eta osasunari buruzko legezko eta arauzko xedapenak aplikatuz, eta/edo
- lan eta segurtasun baldintzak hobetzea, eta/edo
- arrantza-ontzietan arrantza-jarduerak kontrolatzeko instalaturiko ekipoak.
2.- Ez dira diruz laguntzekoak mantenimendu eta artapenerako gastu arruntak, ezta aldagailu eta ordezkaien eskuraketa ere.
13. artikulua.- Baldintzak.
1.- Ontziak altan egon behar du Jarduneko Arrantza-ontzidiaren Zentsuan.
2.- Ontziak perpendikularren artean gutxienez 5 metro luze izan behar du.
3.- Lan hauek 5 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago duten ontzietan bakarrik egin daitezke. Salbuespena izango da ontzia 30 urte baino gehiagokoa bada banan-banan aztertuko dira burutu beharreko lanak eta, hala badagokio, lagungarri den kostuaren laguntzaren portzentaia bat, gehienez %30, emango zaio.
4.- Dirulaguntza eskatzeko espedientea, beti ere, modernizazio-lanak hasi baino lehen aurkeztu behar da.
5.- Modernizatzeko eta birmoldatzeko lanik egin zaion ontziaren jabetza ezin izango da transferitu obrak amaitu eta bost urteko epea igaro arte. Hala, zinpeko aitorpena ekarri behar da, ontziaren jabetza bost urteko epean ez trasnferitzeko konpromezua egiaztatzeko. Baldintza hori betetzen ez bada, jasotako laguntza osoa itzuli beharko da, Dekretu honen Xedapen Gehigarriaren Bosgarrenean ezarritakoaren arabera.
6.- Modernizazio lanak amaitu eta bost urte igarotakoan ontzia salduz gero eta salmenta horrek erabilitako ontzia erosteagatik dirulaguntza ekarriz gero, laguntzak Xedapen Gehigarriaren Zortzigarrenaren arabera itzuliko dira.
7.- Jarduneko Arrantza-ontzidian Zentsuan izen emandako Hirugarren Zerrendako arrantza-ontziak modernizazio eta birmoldatze lanak baimendu ahal izateko Estatuak arlo honetako oinarrizko arautegia betetzea eskatuko du.
8.- Dekretu honen arabera emandako modernatzeko laguntza "prorrata temporis" itzuliko da, baldin eta laguntza jaso duen ontzia erkidegoko arrantza-ontzien erregistrotik kendu bada, modernatzeko obren ondorengo bost urteko epearen barruan.
14. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa.
1.- Arrantza-ontziak modernizatzeko laguntzen bidez subentziona daitezkeen kostuak ezin izango dituzte gainditu ontziak eraikitzeko laguntzetarako ezartzen diren kostu subentzionagarrien %50ª, honako Dekretuaren 8. artikuluan adierazitakoaren arabera.
2.- Halaber, urtero laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea irekitzeko aginduan zehaztuko da proiektu bakoitzerako onetsiko den gutxieneko kostua.
3.- Dekretu honen II. Eranskineko 2. Laukiko 2. Taldearentzat aurreikusitakoaren arabera ezarriko dira partaidetza-baremoak, kontuan izanik ontziak modernizatu eta birmoldatzeko laguntza -ontzi berriak eraikitzeko laguntzen kasuan bezala- fondo galdurako laguntza edo finantza-laguntza izan daitekeela, beti ere lehen ezarritako mugen barruan.
Halaber, kontuan hartu behar da, Europako Elkartearen finantza-baliakizunak aski ez badira laguntza mota honen bitartez subentziona daitezkeen esku-hartzeen finantzakidetza bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak emandako laguntzak handitu ahal izango dira, baldin ez bada gainditzen dekretu honen II. Eranskineko 2.Laukian ezarritako laguntza-portzentaia osoa gainditzen ez badute.
15. artikulua.- Baimena eta laguntza eskatzeko tramitazioa.
1.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko da obrarako baimena eskuratzeko eskabidea, eta Zuzendaritza horri dagokio baimen hori eman ala ukatzea.
2.- Laguntza ekonomikoa jasotzeko eskabidea Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko da, beti ere modernizazio eta birmoldaketa lanak hasi baino lehen. Eskabide hori bikoizturik aurkeztuko da, horretarako ezarriko den inprimakiaz baliaturik, eta berarekin batera ontzi berrien eraikuntzarako laguntza eskatzeko 9. artikuluan aurreikusten diren agiri guztiak aurkeztu behar dira, eraikuntza baimentzeko espedienteari dagokion dokumentazioa izan ezik, horren ordez modernizazio edo birmoldaketa lanak egiteko baimena aurkeztu behar baita.
Estatuaren eskumen esklusiboei buruzko kontuetarako, txosten loteslea luzatzea eskatuko zaio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioari.
3.- Arrantza zuzendariari dagokio honako artikuluan aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpenak hartzea.
16. artikulua.- Laguntzaren ordainketa.
1.- Behin Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzak egiaztatuz gero onuradunak modernizazioari dagokion kostua ordaindu duela, orduan ordainduko dira modernizazio eta birmoldaketa lanetarako laguntzak. Laguntza hori onuradunak ordaindu beharreko kostuak ordaindu dituela frogatu ondoren ordaindu ahal izango da.
2.- Inbertsio-aurrekontuetan goranzko edo beheranzko zuzenketarik izanez gero, ondoko irizpide hau erabiliko da:
a) Inbertsioaren behin-betiko kostu egiazkoa txikiagoa bada onetsitako inbertsio-aurrekontuan aurreikusitakoa baino, eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion heinean gutxituko da, eta orduan oinarri berriaren gainean aplikatuko da dirulaguntzaren portzentaia.
b) Aitzitik, aurrekontua gorantz aldatzen bada, espedientea ebazpenerako proposamenaren fasera heldu baino lehen bakarrik erantsi ahal izango zaio aldaketa hori espedienteari. Inbertsioaren kostuen igoera kontuan hartu eta gorantz aldatutako aurrekontua adierazitako fase horren ostean aurkeztuz gero, laguntza ez da ezertan gehituko.
3.- Dena dela, espediente baten gain dirulaguntza emateko ebazpena erori ondoren, ontzi-jabeak ustekabeko inbertsio osagarri garrantzitsurik egin beharrean egon baledi, laguntzarako beste espediente bat has liteke dirulaguntza zabaltzeko eskabidea egin ondoren. Bigarren espediente hori bereizirik tramitatuko da.
4.- AOFTren dirulaguntzaren zati bat arrantza-ontzien jabeei modernizaziorako edo birmoldaketarako emandako kredituen interesak murriztera bideratu ahal izango dituzte kreditu-erakundeek.
Hori xede izanik, Nekazaritza eta Arrantza Sailak finantza erakundeekin lankidetza hitzarmenak sinatu ahal izango ditu. Bertan kredituaren zenbatekoa, amortizazio epea zein interes tasa, besteak beste, ezarriko dira.
IV. KAPITULUA
ARRANTZATZEKO AHALMENAREN DOIKUNTZA
1. ATALA
BEHIN-BETIKO GELDIARAZTEA
17. artikulua.- Neurriak.
Ontziak behin-betiko geldiaraztea edo beraien jarduna etetea izango da arrantza-ahalmena doitzeko neurrien xedea.
Behin-betiko geldiarazteko neurrien barruan ondoko hauek izan daitezke:
- Ontzia zatikatzea edo hondoratzea.
- Ontzia Europako Elkarteaz kanpoko herrialde bati edo kide izateko izangai ez dena eta, beti ere, Nazioarteko Zuzenbidearen arauen edota itsas baliabideen kontserbazio eta kudeaketarako arauen aurkakoak ez badira, behin-betiko eskualdatu edo esportatzea.
- Ontzia behin betiko arrantzarekin zerikusirik ez duten jardueratarako erabiltzea (ondare historikoa, ikerketa, prestakuntza eta kontrola).
18. artikulua.- Baldintzak.
1.- Behin-betiko geldiarazterako eskabidea aurkeztu aurreko hamabina hilabeteko azken bi epealdietan gutxienez 75 egunetan arrantzan jardun duten ontziei, edota indarreko arauek baimendutako arrantza-egun kopuruaren %80ko arrantza-jarduna burutu duten ontziei bakarrik aplikatu ahal izango zaizkie neurri hauek.
2.- Jarduna behin betiko geldiarazteko laguntzaz baliatzeko aurkezten diren ontziek Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute egoitza-portua, eta kontzeptu horrengatiko laguntza eskatzen duten pertsonek Autonomi Erkidego honetan izan behar dute sozietate-egoitza.
3.- Hamar urtetik gorako ontziak bakarrik balia daitezke laguntza-bide honetaz.
4.- Ontziak 27 GTetik beherako tonaketa gordina duenean, ontzia zatikatu edo hondoratzeagatik bakarrik eman ahal izango da behin-betiko geldiarazpenerako laguntza.
5.- Arrantza Zuzendaritzak neurri egokiak hartuko ditu, neurri hauetaz baliatzen diren ontziak arrantza-ontzien matrikula-erregistroetatik eta Europako Elkarteko arrantza-ontzien fitxategietatik ezabatzen direla bermatzeko. Halaber, behar bezala bermatuko da ezabatutako ontzi horiek arrantza-jardunetik behin betiko baztertzen direla.
6.- Behin-betiko geldiarazpenerako laguntza ematerakoan, azken bost urteetan ontzia modernatzeko edo erosteko emandako laguntza guztiak osorik itzul daitezen eskatuko da.
7.- Behin-betiko geldiarazpenerako laguntza jasotzen duten ontziak ezin har daitezke ontzi berriak egiteko edo ontziak modernatzeko baxatzat.
8.- Ontzien jabeek erasandako ontzi hori geldiarazteagatiko emandako laguntza hori tripulatzaileei jakinarazi dietela ziurtatu behar dute Arrantza Zuzendaritzaren aurrean, erasandako ontziaren tripulatzaileek sinatutako idazki baten bidez.
19. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa.
1.- Onuradunei ontzia zatikatzeagatik ordainduko zaizkien primak ezin izan daitezke ondorengo mugetatik gorakoak izan:
a) 10 eta 15 urte bitarteko ontziak: dekretu honen II. Eranskineko 1 Laukiko baremoak.
b) 16 eta 29 urte bitarteko ontziak: dekretu honen II. Eranskineko 1 Laukiko baremoak, %1,5 murriztuak 15 urtetiko gorako urte bakoitzeko.
c) 30 urteko ontziak edo zaharragoak: dekretu honen II. Eranskineko 1 Laukiko baremoak, %22,5 murriztuak.
2.- Sozietate misto baten barruan egindako behin betiko eskualdaketarengatiko primak ezin izango dira artikulu honetako 1. paragrafoan ontziak zatikatzeagatik aurreikusi diren primen gehienezko kopuruaren %80a baino gehiago izan.
3.- Hirugarren estaturen bati egindako behin betiko beste eskualdaketengatiko primak ezin izango dira artikulu honetako 1. paragrafoan ontziak zatikatzeagatik aurreikusi diren primen gehienezko kopuruaren %50a baino gehiago izan. Hala ere, ez da kontzeptu honengatiko laguntzarik onartuko 22 GT baino gutxiagoko ontzientzat edo 30 urte baino gehiago dutenentzat, artikulu honetako 5. paragrafoak aurreikusitako baldintzetan salbu.
4.- Arrantzari behin betikoz uzteko beste kasu batzuetarako primak ezin izango dira artikulu honetako 1. paragrafoan ontziak zatikatzeagatik aurreikusi diren primen gehienezko kopuruaren %50a baino gehiago izan. Hala ere, ez da kontzeptu honengatiko laguntzarik onartuko 22 GT baino gutxiagoko ontzientzat edo 30 urte baino gehiago dutenentzat, artikulu honetako 5. paragrafoak aurreikusitako baldintzetan salbu.
5.- Artikulu honetako 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoa gorabehera, artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritako baldintzetan emango da
laguntza, ontzia ondorengoetako baterako erabiltzen bada, behin betiko erabili ere: ondare historikoaren kontserbaziorako Europako Batasuneko estatu kideren batetan, estatu kideren baten erakunde publiko edo paraestatalen arrantza-ikerketa edo -prestakuntzarako, edo arrantza-jardueren kontrolerako, hirugarren estaturen batetan batez ere.
6.- Behin betikoz gelditzeagatiko primak ezin izango dira hurrengo arauen arabera emandakoekin bateratu: 2792/1999 (EE) Arautegia, 2908/83 eta 4028/86 (EEE) Arautegiak eta 2468/98 (EE) Arautegia. Ondorioz, prima horiek honela murriztuko dira:
a) modernizaziorako laguntzaren edo enpresen aldi baterako elkartzeko primaren kasuan, lehenago jasotako zati bat kenduko da; zati hori prorrata temporis kalkulatuko da, behin betiko geldiarazpenearen aurreko bost urteak kontutan hartuta.
b) Jarduera aldi baterako eteteko laguntzaren kasuan, lehenago jasotako zenbateko guztia kenduko da, alegia, behin betiko geldiarazpenaren edo sozietate mistoa eratzearen aurreko urtean ordaindutakoa.
20. artikulua. - Laguntzen tramitazioa eta ordainketa.
1.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzara aurkeztuko dira laguntza eskuratzeko eskabideak, eta Zuzendaritza horrek eskabideei buruzko ebazpena hartu eta, hala badagokio, laguntzak ordainduko ditu.
2. ATALA
ALDI BATERAKO GELDIARAZTEA ETA BESTELAKO
FINANTZA KONPENTSAZIOAK
21. artikulua.- Neurriak.
1.- Arrantza-ontzien jarduna aldi baterako geldiarazteko laguntzak eman ahal izango ditu Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzak.
2.- Finantza laguntza ondorengo egoera hauetan eman ahal izango da, honako atalean ezarritakoaren arabera:
a) Batez ere kausa biologikoek ustekabeko gertaerak direnean, kalte-ordainak emateko gehieneko epea urteko bi hilekoa edo guztira seikoa izango da 2000-2006 aldirako. Aldez aurretik Batzordera dagozkion justifikazio zientifikoak bidaliko dira.
b) Arrantza-hitzarmen bat berritzen ez bada edota bertan behera gelditzen bada, bere baitan den Europako ontzidiarentzat kalte-ordainak emateko gehieneko aldia sei hilabetekoa izango da. Sei hilabete luzatu ahal izango da, beti ere, dagokion ontzidiari Batzordeak onetsitako birmoldaketa plana aplikatzen bazaio.
c) Kontseiluaren 2792/99 Arautegian ezarritakoaren arabera agortzear den baliabide bat berreskuratzeko plan bat taxutzen bada, bi urtekoa izango da kalte-ordainak emateko gehieneko aldia eta beste bat luzatu ahal izango da. Halaber, eraldaketarako industriari eman ahal izango zaizkio kalte-ordainak, denbora mugen barruan, bere horniketa berreskuratzeko plana xede duen baliabidearen menpe baldin badago eta horniketa horren gutxitzea inportazioen bidez konpentsatu ezin denean.
3.- Arrantzale eta ontzi-jabeei finantza konpentsazioak eman ahal izango zaizkie , Kontseiluaren erabaki batek eraginda hainbat arrantza tresna eta motetan murrizketa teknikoa baldin badago. Honako laguntza ordaintzeak sei hileko epea izango du, egokitzapen teknikoa bete ahal izateko.
22. artikulua.- Baldintzak.
1.- Aurreko artikuluan jasotako neurriak ez dira Arrantza-ontzien Orientaziorako Egitarau Urteaniztunaren programaren helburuak betetzeko direla arrazoitzat aipatuko eta ez dira, era berean, arrantza lanaren ohiko kudeaketak eragindako behin-behineko geldialdi batek berekin dakarrenaren arrazoi izango.
2.- Jarduna aldi baterako geldiarazteko laguntzaz baliatzeko aurkezten diren ontziek Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute egoitza-portua, eta kontzeptu horrengatiko laguntza eskatzen duten pertsonek Autonomia Erkidegoan helbideratuta eta ontziaren jabea izan behar dute.
23. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa.
Honako atalean ezarritako kalte-ordainen eta konpentsazioen bakarkako zenbatekoa parametro egokiak kontuan hartuta zehaztuko dira; adibidez, jasandako kalte erreala, birmoldaketarako egindako ahaleginen garrantzia, berreskuratzeko planaren zabalera edota egokitzapen teknikoan eginiko ahalegina, Dekretu honen II. Eranskineko 2. Laukiko 1. Taldean ezarritakoarekin bat etorrita.
24. artikulua.- Laguntzaren tramitazioa eta ordainketa.
Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko dira ontzia aldi baterako geldiarazteko laguntza eskuratzeko eskabideak, eta Zuzendaritza horrek eskabideak tramitatu, eskabideei buruzko ebazpena hartu eta, bidezko denean, laguntza ordainduko du, eskudun organoak luzatutako egiaztagiriaren bidez ontziaren jarduna aldi baterako eten dela frogatu ondoren.
3. ATALA
NEURRI SOZIOEKONOMIKOAK
25. artikulua.- Neurriak.
1.- Laguntza sozioekonomikoak eman ahal zaizkie Erkidegoko arrantza sektoreko birmoldaketa neurriek erasandako arrantzaleei.
2.- Honako laguntzen ondorioetarako, arrantzalea da bere jarduera profesional nagusia jardunean den arrantza-ontzi batean burutzen duen edozein pertsona.
3.- Laguntzak honako hauek izango ditu xede:
a) Arrantzaleak aurrez jubilatzeko laguntza, beti ere, ondorengo baldintzak betetzen badira:
- aurretiazko jubilazioari atxikitutako unean, onuradunen adinak ez du legez ezarrita dagoen jubilatzeko legezko adinarekin 10 urteko baino gehiagoko aldea izango edo gutxienez 55 urtekoa izan behar du.
- onuradunek arrantzale lanbidean gutxienez 10 urte bete dituztela egiaztatu beharko dute.
b) Lanbidean gutxienez hamabi hilabetetan lan egin dutela egiaztatu ahal duten arrantzaleei bakarkako prima globalak ematea, bakarkako onuradun bakoitzeko 10.000 euroko kostu subentzionagarri mugatu baten oinarriturik eta, beti ere, neurriaren onuradunek lan egin duten arrantza-ontziak behin-betiko geldiarazten baditu arrantza jarduerak.
c) Bakarkako prima globalak ez berriztagarriak ematea lanbidean gutxienez 5 urtetan lan egin dutela egiaztatu ahal duten arrantzaleei, bere birmoldaketa profesionalari edota itsas-arrantza ez den beste sektore batean bere jarduerak dibertsifikatze aldera, bakarkako zein taldekako gizarte-plan baten baitan, bakarkako onuradun bakoitzeko 50.000ko euro kostu subentzionagarri baten oinarrituta; Arrantza Zuzendaritzak birmoldaketa eta dibertsifikazio proiektuen zabalkuntzaren zein onuradunak egindako finantza ahaleginen arabera zehaztuko du bakoitzarentzako zenbatekoa.
d) Bakarkako primak ematea lanbidean gutxienez bost urteko eskarmentua egiaztatu ahal duten 35 urtetik beherako arrantzaleei edota lanbide-heziketa baliokidea egiaztatu ahal dutenei eta lehenbizikoz arrantza-ontzi baten jabe direnak, osoki edota partzialki, beti ere, honako baldintzak betetzen badira:
- arrantza-ontziak 7 eta 24 metro arteko luzera izatea, eskuratzeko unean 10 eta 20 urte artekoa izatea eta erabiltzeko prest eta dagokion arrantza-ontzien erregistroan izen emanda egotea.
- jabetzaren transferentzia ezin izango da familian berean gertatu ahaidetasunaren bigarren gradura arte.
Arrantza Zuzendaritzak banakako prima bakoitzaren zenbatekoa zehaztuko du ontziaren neurria eta adina zein eskurapenean izandako finantza baldintzak aintzat hartuta. Primaren zenbatekoa ez da, inola ere, eskurapenaren kostuaren %10 baino gorakoa ezta 500.000 euro zenbatekoa baino gorakoa ere izango.
4.- Honako artikuluaren baitan diren laguntzak bateraezinak dira Gizarte Asegurantzaren edozein erregimenean onuraduna jubilazioaren pentsioduna baldin bada, hala nola, pentsioa ezintasun iraunkorra osoa, erabatekoa edo elbarritasun handiagatik jasotzen badu edota edozein lan jarduera burutzearekin.
5.- Aurretiazko jubilazio batengatiko laguntzaren onuradunak arrantzale lanbidea behin-betiko utzi duela egiaztatu beharko du Arrantza Zuzendaritzaren aurrean.
6.- Arrantzale bera ezin izango da honako artikuluan jasotzen diren neurri baten baino gehiagoren onuradun izan.
7.- 3 b) idatz-zatiaren arabera, onuraduna jasotako laguntza prorrata temporis itzultzera behartuta dago urtebete baino gutxiagoko epean prima jaso ondoren arrantzale lanari ekiten badio eta 3 c) idatz-zatiaren arabera prima jaso ondorengo bost urteko epea baino gutxiagokoa bada.
8.- 3 d) idatz-zatiko prima baten onuradunek prorrata temporis bera itzultzera behartuta daude eskuratutako jabetza transferitzen badute edota ontzia, prima jaso ondoren, gutxienez bost urteko baino gutxiagoko epean behin-betiko erretiratzen bada.
26. artikulua.- Finantzazioa.
Laguntza sozioekonomikoen Europako finantzazioa Arrantzarren Orientaziorako Finantza Tresna-ri (AOFT) zordunduta eramango da aurrera, arrantzaleek aurretiazko jubilazioa aldian jubilatzeko ohiko erregimenari eginiko kotizazioak izan ezik. Delako aldian, onuraduna behartuta dago Gizarte Asegurantzari kotizatzera, eta horrek dagokion erregimenean alta egoera parekatua onartu eta gero.
27. artikulua.- Eskatutako laguntza tramitatzea.
Laguntzarako eskabideak Nekazaritza eta Arrantza saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko dira. Beronek tramitatu eta ebatziko ditu, ondorengo agiri hauek aurkeztu ondoren:
- Eskatzailearen NAN eta IFK agirien fotokopia.
- Ontzi-enpresarekin izandako lan-harremana bukatu delako egiaztagiria.
- Azken hamabi hiletako gertakizun arrunt eta profesionalengatiko kotizazio oinarrien egiaztapena Ontziratze aldiko itsas-kapitainaren ziurtagiria.
- Itsasoan Izen-Emate Liburuskaren fotokopia.
- Onuradunak zinpeko adierazpena egitea Gizarte Asegurantzari ordaindutako kotizazioen ordainketak burutuko dituela jubilazio pentsioa jasotzeko eskubidea izateko, arauz ezartzen den adinera arte.
- Laguntza tramitatu ahal izateko eskatzen den bestelako agiria.
V. KAPITULUA
AKUIKULTURARAKO, ARRANTZA
ESPERIMENTALEKO EREDUZKO PROIEKTURAKO
ETA UR-BALIABIDEAK BABESTU
ETA GARATZEKO LAGUNTZAK
28. artikulua.- Baldintza orokorrak.
- Sektorearen hobekuntza egiturazkoa sustatzen duten inbertsio iraunkorrak izan behar dira.
- Bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari dagokionez, behar adina berme eskaini behar dute, eta, hain zuzen ere, gehiegizko ekoizpenerako arriskua saihestu behar dute.
- Ez da dirulaguntzarik emango ez lurrak erosteko inbertsioetarako, ez gastu orokorrak kostuen %12etik gora estaltzeko, ez pertsonak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak.
- Ez da dirulaguntzarik emango BEZaren gastuetarako, BEZaren portzentaia berreskuraezinaren beren beregiko ziurtagiria ekartzen denean izan ezik.
- Akuikultura eta itsas kostaguneen atondura arloetako inbertsio materialek izan dezakete kapitulu honetara bildutako laguntzak jasotzeko aukera, baldin eta inbertsio horien helburua gizakien edo abereen higiene edo osasun baldintzak hobetzea, produktuen kalitatea hobetzea, edota ingurumenean kalteak gutxitzea bada.
1. ATALA
AKUIKULTURA
29. artikulua.- Onuradunak.
Euskal Autonomia Erkidegoan akuikulturako instalazioetan inbertsioak egiten dituzten pertsona fisiko, enpresa edo erakundeek eska ditzakete laguntza hauek.
30. artikulua.- Neurriak.
1.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzak neurriak hartu ahal izango ditu itsasoko zein barne-uretako akuikultura arloko inbertsio materialak sustatzeko, 2792/99 (EE) Arautegian ezarritakoarekin bat etorriz.
2.- Neurri horien artean ondoko hauek nabarmen daitezke:
a) Akuikulturako instalazioak eraiki, hornitu, handitu eta modernizatzera bideratutakoak, eta, zehazkiago, ondoko hauek:
- Instalazioen eraikuntza, modernizazioa eta eskuraketa.
- Akuikulturako enpresen barruan zirkulazio hidraulikoa atondu edo hobetzeko lanak.
- Akuikulturako ekoizpenerako bakarrik diren ekipo eta makina berrien eskuraketa, ontzi eta ekipo informatiko eta telematikoena barne.
b) Akuikulturan oraindik ustiatu eta merkaturaturik ez dauden espezieen hazkuntzaren edo hazkuntza-teknika berritzaileen fidagarritasun teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa ekoizpenezko inbertsio arrunten antzerako eskalan frogatu nahi duten proiektuekin erlazionaturiko neurriak, baldin burututako ikerlanetan oinarritzen badira.
c) Ikerketara, enpresetako prestakuntzara eta sektoreko egitura garrantzitsuak sendotzera zuzendutako ekimenen eta lehen aipatutako inbertsioen ebaluazio eta jarraipena eraginkortasunez egiteko aukera ematen duten estatistika-tresnen elaborazio eta aplikazioa sustatzea.
d) Giza zein animalien osasun eta higiene egoera hobetzea, produktuen kalitatea hobetzea edota ingurumenaren kutsadura gutxitzea eta, behar denean, bere ekoizpena handitzea.
31. artikulua.- Baldintzak eta mugak.
1.- Mota honetako laguntzak lortu ahal izateko, 28. artikuluan ezarritako baldintza orkorrez gain, ondoko baldintza berezi hauek bete behar dira:
- Dagokion Sektorekako Planean Izen Ematea.
- Aurreikusitako obrak egiteko eta jarraian ekoizten hasteko baimena.
2.- Ez da dirulaguntzarik emango ondoko inbertsio hauetarako:
a) Lurrak erosteko, gastu orokorrak kostuen 100eko 12tik gora estaltzeko, edo pertsonak garraiatzeko ibilgailuetarako inbertsioetarako.
b) BEZaren gastuetarako, Foru Ogasunak BEZaren portzentaia berreskuraezinari buruz beren beregi luzatutako ziurtagiria ekartzen denean izan ezik.
32. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa.
1.- Dekretu honen II. Eranskineko 2. Laukiko 3. Taldeari finantza-partaidetzarako ezartzen zaizkion baremoen arabera kalkulatuko dira akuikulturako inbertsioetarako laguntzak, beti ere kontuan hartuz, Europako Elkartearen finantza-baliakizunak laguntza aski ez badira mota honen bitartez subentziona daitezkeen esku-hartzeen finantzakidetza bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak emandako laguntzak handitu ahal izango dira, baldin ez badu Dekretu honen II. Eranskinean 2. Laukian ezarritako laguntza-portzentaia osoa gainditzen.
2.- AOFTren dirulaguntzaren zati bat, Euskal Autonomia Erkidegoan akuikultura-instalazioetan inbertsioak burutzen dituzten pertsona fisiko, enpresa edo erakundeei emandako kredituen interesak murriztera bideratu ahal izango dituzte kreditu erakundeek.
Hori xede izanik, Nekazaritza eta Arrantza Sailak finantza-erakundeekin lankidetza hitzarmenak sinatu ahal izango ditu. Bertan kredituaren zenbatekoa, amortizazio epea zein interes tasa, besteak beste, ezarriko dira.
3.- Onuradunak inbertsioei dagokien ordainketa gauzatu duela egiaztatutakoan ordainduko da laguntza. Laguntzaren ordainketa gehienez ere bi tartetan egin daiteke, onuradunak egin beharreko inbertsioak ordaindu dituela egiaztatu ondoren.
33. artikulua.- Laguntzarako eskabidearen tramitazioa.
1.- Baimena jasotzeko eskabideak Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzara aurkeztuko dira; beharrezkoa izanez gero, eskabideekin batera, baimena emateko egoki den dokumentazioa aurkeztuko da, hots, kosta-gaietako eskuduntza duten Erakundeek, Udalek eta ukituriko gainerako erakundeek eskabidearen alde egindako txostena.
2.- Laguntza jasotzeko eskabideak ere aipatutako Arrantza Zuzendaritzara aurkeztuko dira eta horrek tramitatuko ditu eta haiei buruzko ebazpena emango du, beti ere aurrekontu-baliakizunak kontuan hartuz.
2. ATALA
ARRANTZA ESPERIMENTALEKO EKINTZA
EREDUZKOAK
34. artikulua.- Onuradunak.
Euskadiko arrantzako profesionalen elkarteek eta arrantza-ontzien titularrek edo jabeek jaso ditzakete Dekretu honetan jasotzen diren laguntzak, baldin eta arantza esperimentaleko proiektu ereduzkoak egitera proiekturik aurkezten badute, eta proiektu horrek onespena jasotzen badu, ondorengo artikuluan adierazitako helburuekin bat etorriz.
35. artikulua.- Neurriak.
1.- Kontseiluaren 1999ko abenduaren 17ko 2792/99 (EE) zenbakidun Arautegiaren 17. artikuluan xedatutakoa betez, eta autonomia erkidegoak ikerketan eta garapenean dituen eskumenen esparruaren barruan, Nekazaritza eta Arrantza saileko Arrantza Zuzendaritzak, dagokion erakundearen bitartez, arrantza esperimentaleko ekintza ereduzkoak sustatu ahal izango ditu. Horien helburua sektore ekoizlearen gertuko egoeratan teknologia berri baten fidagarritasun teknikoa zein bideragarritasun ekonomikoa probatzea da, probatutako teknologia horren ezagupenak jaso, ondoren, ezagupen tekniko eta ekonomikoak zabaldu ahal izateko.
Arrantza esperimentaleko proiektuak ereduzko bezala diruz lagunduko dira, beti ere, arrantza baliabideak kontserbatzeko xede bat badute eta teknika salektiboagoak aplikatzea aurreikusten badu.
2.- Laguntza ekonomikoaren zenbatekoa neurtzeko arrantza-ontziaren edukiera hartuko da aintzat (tonaketa gordina GT-n eta propultsio indarra CV-n), tripulatzaile, erregaiaren kontsumoa eta kanpainaren ustiaketa kostuak bere iraupena kontuan izanda, hala nola, proiektuaren memoria zientifikoa burutzeko izendatutako elkarteari dagozkion kostuak. Honako proiektuak ereduzko proiektuan burutu beharreko jardueren plan zehatza hartuko du barne, hala nola, jarraipen zientifikoaren goreneko kostuak.
36. artikulua.- Baldintzak.
1.- Proiektuek arrantza-ontzien jabeak edo jabeek auzotartasun administratiboa edo helbide soziala eta negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan lekututa dituztenak izango dute xede.
2.- Aurkeztutako proiektuek ebaluaketa eta hautaketa prozesua izango dute, aintzat hartuta berritzailea ote den, arrantzatu beharreko espezien interesa, arrantza mota berri edo selektiboen erabilpena, eremu berriak eta interes zientifikoa, besteak beste.
3.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzak eskubidea izango du, egitarauari atxikitako ontzian edo ontzietan joateko pertsona bat izendatzeko, proiektuarekin lotutako alderdiak kontrolatzeko ahalmena duela. Pertsona horren kostua Sailaren kontura ordainduko da.
37. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa.
1.- Proiektuaren agiriak aztertuta Arrantza Zuzendariak horri buruz erabakiko du eta interesatuari jakinaraziko zaio. Jakinarazpenean laguntzaren zenbatekoa adieraziko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Europako Batasunaren portzentaien partaidetzak banaturik, hala nola onuradunari zordundutako gehienezko zenbatekoak, hala badagokio, burututako jarrraipen zientifikoak eragindako gastuak direla eta.
2.- Kapitulu honetan jaso eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ekimenez burutzen diren ekintzak %100ean finantzatuko dira, beti ere Dekretu honen II. Eranskineko 2. Laukiko 1. Taldearen mugen barruan. Ekimen pribatuaren bidez burutzen diren ekintzak Dekretu honen II. Eranskineko 2. Laukiko 4.Taldearen mugen barruan finantzatuko dira beti ere.
Edonola ere, kontuan hartu behar da, Europako Elkartearen finantza-baliakizunak aski ez badira laguntza mota honen bitartez subentziona daitezkeen esku-hartzeen finantzakidetza bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak emandako laguntzen portzentaia osoa eta Europako Elkartearen finantzakidetza-portzentaia metatu ahal izango direla, baldin ez bada gainditzen Dekretu honen II. Eranskinean ezarritako laguntza-portzentaia osoa.
3.- Laguntzaren ordainketa onuradunak memoria burutu, bertan proiektuaren alderdi teknikoak azaldu eta ebaluatuko dira, eta jarraipen zientifikoaren ardura duen elkarteak arrantza esperimentalaren ereduzko proiektuari buruzko txosten bat burutu ondoren gauzatuko da. Azken txosten horretan jasotako emaitzak eta proiektuaren azken ondorioak agertuko dira.
38. artikulua.- Laguntza eskaeraren tramitazioa.
Eskaerak Nekazaritza eta Arrantza saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztu behar dira, laguntzetarako urteroko deialdian ezarritakoaren arabera, memoria tekniko batekin batera. Bertan, aurrera eraman beharreko proiektuaren nondik-norakoek ahalik eta zehaztuen agertu behar dute. Gehiago zehazturik, iraupena, burutzeko eremua, zein espezieri dagoen zuzenduta, zein arrantza mota erabili behar den adierazi beharko dira.
Era berean, eskatzaileak ereduzko ekintzaren azterketa ekonomikoa aurkeztu behar du, ontziaren titulartasunari zein eskatzaileari buruzko agiriak, hala nola eman beharreko laguntza zuzen ebaluatu ahal izateko eska daitezkeen beste batzuk.
3. ATALA
UR-BALIABIDEAK BABESTU ETA
GARATZEA
39. artikulua.- Eremua.
Uretako-baliabide subentzionagarriak babestu eta garatzeko neurri zein jarduerak barneko-urei edo itsaskien harrapaketari buruzkoak izango dira soilik.
40. artikulua.- Neurriak.
Laguntzen xede izan daitezke, era berean, uretako baliabideak babestu eta garatzera zuzendutako neurri eta jarduerak, birpopulazioa izan ezik.
41. artikulua.- Baldintzak.
a) Gutxienez bost urtetan ekintzaren jarraipen zientifikoa egitea, bereziki, dagokion itsas eremuaren ur-baliabideen ebaluazio eta kontrolarena.
b) Erakunde publikoek, onetsitako ekoizleen elkarteek edota Nekazaritza eta Arrantza Sailak, horretarako, izendatzen duen erakunderen batek egin beharko du.
42. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa.
1.- Kapitulu honetan jaso eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ekimenez burutzen diren ekintzak %100ean finantzatuko dira, beti ere Dekretu honen II. Eranskineko 2. Laukiko 1. Taldearen mugen barruan. Ekimen pribatuaren bidez burutzen diren ekintzak Dekretu honen II. Eranskinari dagokion Taldearen mugen barruan finantzatuko dira beti ere. Edonola ere, kontuan hartu behar da, Europako Elkartearen finantza-baliakizunak aski ez badira laguntza mota honen bitartez subentziona daitezkeen esku-hartzeen finantzakidetza bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak emandako laguntzen portzentaia osoa eta Europako Elkartearen finantzakidetza-portzentaia metatu ahal izango direla, baldin ez bada gainditzen Dekretu honen II. Eranskinean ezarritako laguntza-portzentaia osoa.
2.- Laguntzaren ordainketa burutzen diren jarduerak gauzatu direla egiaztatu ondoren gertatuko da, 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.
43. artikulua.- Laguntzaren tramitazioa.
Laguntza eskaerak Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko dira. Berak tramitatu eta horiei buruz erabakiak hartuko ditu, aurrekontuaren diru kopurua aintzat hartuta.
VI. KAPITULUA
PROFESIONALEK BURUTUTAKO EKINTZAK
44. artikulua.- Neurriak.
1.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzak laguntzak eman ahal izango ditu profesionalek berek burututakoak, interes orokorrekoak eta iraupen mugatukoak diren ekintzetarako, baldin ekintza horiek laguntzen badute arrantzako politika komunaren helburuak gauzatzen.
2.- Neurri hauen baitan Arrantzako Ekoizleen Elkarteentzako laguntzak daude batik bat, Kontseiluaren 1992ko abenduaren 17ko 3759/92 (EEE) Arautegiaren 7. artikuluan bideratutako ildotik. Honako laguntzak 2000ko abenduaren 31rako onespen espezifikoa jaso dutenentzat dira eta 2001 urteko urtarrilaren 1etik aurrera onespen espezifiko hori eskuratzen dutenek, 104/2000 (EE) Arautegiaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntza horiek onespen espezifikoko eguna eta handik hiru urteren buruan jaso ahal izango dituzte, kalitate hobekuntza plana gauzatzea errazteko asmoz.
3.- Halaber, enpresa pribatuari ez dagozkion beste arlo batzuetan guztion intereseko eta iraupen mugatuko ekintzak sustatu ahal dira, profesionalen beren laguntza tarteko edota ekoizleen izenean lan egiten duten beste elkarte edo erakunde batzuk burututa edota onetsiak izan eta arrantza politika komunaren helburuak erdiesteko laguntzen duten elkarteak.
45. artikulua.- Neurri subentzionagarriak.
Honako ekintzak, besteak beste, aintzat dituzten ekintzak izango dira subentzionagarriak:
- Arrantza eremu jakin batzuen sarbide baldintzen kudeaketa eta kontrola eta kuoten kudeaketa.
- Arrantza ahaleginaren kudeaketa.
- Selektiboagoak direla aitortzen diren arrantza moten erabileraren sustapena.
- Baliabideak kontserbatzeko neurri teknikoak sustatzea.
- Ontzi barruko lan-baldintzak hobetzeko neurrien sustapena.
- Produktuekin, ontzian zein portuan, lotutako osasun baldintzen hobekuntzarako neurrien sustapena.
- Akuikulturako ekipoak, talderakoak, akuikulturako eremuen birmoldaketa edo hobekuntza.
- Hazkuntzaren arrisku patologikoak baztertzea edota parasitoen arriskua isurialde-ibarretan edo itsas-ekosistematan.
- Oinarrizko datuak jasotzea eta arrantza zein akuikulturarekin lotutako ingurumen-kudeaketa ereduak egituratzea.
- Merkataritza elektronikoaren eta informazioaren beste teknologia batzuen antolamendua.
- Arrantza eta akuikulturako produktuen taldekako-poloak eratzea.
- Prestakuntzarako sarbidea.
- Kalitatearen hobekuntza eta kontrola, trazabilitatea, osasun baldintzen sistemak sortu eta aplikatzea.
Produktuetan balio erantsia sortzea, esperimentazioa, berrikuntzaren bidez edota azpiproduktuei eta produktukideei balioa gehituz, besteak beste.
- Ezagupenak eta ekoizpenean zein merkatuetan den gardentasuna hobetzea.
46. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoak Dekretu honen II. Eranskineko 2. Laukian arrikusitakoaren arabera ezarriko dira, beti ere kontuan hartuz, Europako Elkartearen finantza-baliakizunak aski ez badira laguntza mota honen bitartez subentziona daitezkeen esku-hartzeen finantzakidetza bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak emandako laguntzak handitu ahal izango direla, baldin gainditzen ez bada Dekretu honen II. Eranskinaren 2. Laukian ezarritako laguntza-portzentaia osoa.
47. artikulua.- Laguntzaren tramitazioa.
Mota honetako laguntzak jasotzeko eskabideak Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzara aurkeztuko dira, eta Zuzendaritza horrek espedienteak tramitatu eta haiei buruzko ebazpena hartuko du.
48. artikulua.- Laguntzaren ordainketa.
Laguntzen ordainketa 1999ko abenduaren 17ko 104/2000 (EE) Arautegiaren xedapenen bidez burutuko da. Bertan, arrantza eta akuikultura sektoreetako produktuetan merkatu komunak antolatzea ezartzen da, Kontseiluaren 1999ko abenduaren 17ko, 2792/1999 (EE) Arautegiarekin bat etorrita.
VII. KAPITULUA
KOSTAKO ARTISAU-ARRANTZA
49. artikulua.- Neurriak.
1.- Nekazaritza eta Arrantza saileko Arrantza Zuzendaritzak kostako artisau-arrantzaren baldintzak hobetzeko ekintza osagarrien aldeko laguntzak eman ahal izango ditu, berau osoko luzera 12 metro baino gutxiagoko ontziek burututako arrantza jarduna dela ulertuko da.
2.- Honako neurri hauen baitan kostako artisau-arrantza taldeko proiektu integratua xede izan eta jarduera elkarte-marko batean burutzen duten ontzi-jabeen talde baten edota arrantzale-familien elkarlana dago, horrek arrantza jarduera modernizatu eta garatzea xede duela. Honako hauek joko dira talde-proiektutzat:
- Ontziko segurtasun ekipoak eta osasun eta lan baldintzen hobekuntza.
- Berrikuntza teknologikoak, arrantza teknika selektiboagoak.
- Berrorientazioa edota lanbide-prestakuntza.
50. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa.
Prima globalaren gehieneko zenbatekoa 150.000 eurotakoa da talde-proiektu integratu bakoitzeko, proiektuaren zabaleraren eta partaide bakoitzak burututako finantza ahaleginen arabera.
51. artikulua. - Laguntzaren tramitazioa eta ordainketa.
1.- Honako laguntza motak jasotzeko eskaerak Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko dira eta horrek espedienteak tramitatu eta haiei buruzko ebazpena hartuko du.
2.- Laguntzaren ordainketa burutzen diren jarduerak egiaztatu ondoren egingo da, 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.
VIII. KAPITULUA
BERRIKUNTZARAKO ETA LAGUNTZA
TEKNIKORAKO NEURRIAK
52. artikulua.- Neurriak.
1.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zuzendaritzak azterketak burutzeko, ereduzko eta erakusteko proiektuetarako, prestakuntza neurrietarako, laguntza teknikorako, esperientziak trukatzeko eta helburuak, prestakuntza, aplikazioa, jarraipena, ebaluazioa edo programa bideragarrien egokitzapenarekin lotutako zabalpenerako eman ahal izango ditu laguntzak.
2.- “Ereduzko proiektua”, eragile ekonomiko batek, erakunde zientifiko edo tekniko batek edota teknologia berri baten fidagarritasun teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa frogatzea helburu duen beste erakunderen batek burututako proiektua da. Beti ere, helburua da frogatutako teknologiari buruzko ezagupen tekniko edo ekonomikoak jaso eta ondoren zabaltzea. Horrela, honako hauek izan behar dute barne:
- Emaitza esanguratsuak lortzeko moduko jarraipen zientifiko trinkoa eta iraupen egokikoa.
- Txosten zientifikoa ematea Arrantza Zuzendaritzari edota arantza eremuko Azpiegitura eta Garapen Zuzendaritzari.
53. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa.
Gehieneko zenbatekoa honako Dekretuko II. Eranskinaren 2. Laukiko 1. Taldean ezarritakoaren araberakoa da, erakunde publikoek aurrera eramandako ereduzko proiektuei dagokienez, eta gainerako ereduzko proiektuetarako zenbatekoa honako Dekretu honen II. Eranskinaren 2. Laukiko 4. Taldearen araberakoa izango da.
54. artikulua.- Laguntzaren tramitazioa eta ordainketa.
1.- Honako laguntza motak jasotzeko Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko dira eskaerak eta horrek espedienteak tramitatu eta haiei buruzko ebazpena hartuko du.
2.- Laguntzaren ordainketa burutzen diren jarduerak egiaztatu ondoren egingo da, 52. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.
IX. KAPITULUA
ARRANTZA EREMUETAKO EKIPAMENDU ETA AZPIEGITURAK
1.- Nekazaritza eta Arrantza saileko arrantza eremuetako Azpiegitura eta Garapenaren Zuzendaritzak portuko arrantzale-erabiltzaileek interesgarri irizten dieten eta portuaren garapenean lagungarri eta arrantzaleei eskainitako zerbitzuetan hobekuntzan lagungarri izan daitezen aldeko inbertsioetarako eman ahal izango du. Horrelakoetan, laguntza eman aurretik, Garraio eta Herrilanak Sailari txosten loteslea eskatzea beharrezkoa izango da, horren ondoren eman ahal izateko.
2.- Honako neurriak, batik-bat, ondorengo helburua duten instalazio eta ekipoak hartuko dute aintzat:
- Porturatzeko, eta portuetan arrantza produktuak tratatu eta biltegiratzeko baldintzak hobetzea.
- Arrantza-ontzien lana laguntzea.
56. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa.
Gehieneko zenbatekoa honako Dekretu honen II. Eranskinaren 2. Laukiko 1. Taldean ezarritakoaren gorenekoa izango da.
57. artikulua.- Laguntzaren tramitazioa eta ordainketa.
1.- Honako laguntza motak jasotzeko Nekazaritza eta Arrantza Saileko arrantza eremuetarako Azpiegitura eta Garapenerako Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko dira eskaerak eta horrek espedienteak tramitatu eta haiei buruzko ebazpena hartuko du.
2.- Laguntzaren ordainketa burutzen diren jarduerak egiaztatu ondoren egingo da, 55. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.
X. KAPITULUA
SUSTAPENA ETA MERKATARITZA
IRTENBIDE BERRIAK AURKITZEA
58. artikulua.- Neurriak.
1.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzak arrantza eta akuikultura produktuetarako merkataritza irtenbide berriak bilatzeko eta sustatzeko ekintzen alde eman ahal izango ditu laguntzak.
2.- Neurriak ondorengo hauei buruzkoak izango dira, batez ere:
- Kalitatea ziurtatzearekin, produktuen etiketatzea eta normalizatzearekin lotutako ekintzak.
- Kalitatea nabarmentzen duten sustapen kanpainak.
- Azoka, areto eta erakusketak antolatu eta bertan parte hartzea.
59. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa.
Gehieneko zenbatekoa honako Dekretu honen II. Eranskinaren 2. Laukiko 1. Taldean ezarritakoaren gorenekoa izango da, baldin eta onuradun pribatuek finantza partehartzerik ez badute, eta gainerakoak honako Dekretuaren II. Eranskinaren 3. Taldean ezarritakoaren araberakoa da.
60. artikulua.- Laguntzaren tramitazioa eta ordainketa.
1.- Honako laguntza motak jasotzeko Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko dira eskaerak eta horrek espedienteak tramitatu eta haiei buruzko ebazpena hartuko du.
2.- Laguntzaren ordainketa burutzen diren jarduerak egiaztatu ondoren egingo da, 58. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehenengoa.- Dekretu honi dagokionez, arrantza-ontziaren adina zehazteko, ontzia jardunean hasten deneko data hartuko da kontuan.
Ontzia jardunean hasten deneko data nabigagarritasunaren lehen ziurtagiria luzatzen denekoa dela ulertuko da. Ziurtagiri hori inon agertzen ez bada, ulertuko da harako ontzia Ontzien Matrikula Erregistroko Hirugarren Zerrendan lehen aldiz inskribatu den egunean hasi dela jardunean.
Ontziaren adina zenbatzeko jardunean sartu zen eguna eta laguntza eskatzeko aurkezpenaren egunaren arteko aldia hartuko da aintzat. Laguntzak kalkulatzeko bukatutako urte osotan adieraziko da ontziaren adina.
Bigarrena.- Urtero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduz, deialdi baten bidez ezarriko dira laguntza eskatzeko aurkezpen epea eta lekua, aurrekontuen diru kopurua eta laguntzak emateko irizpideak eta baremazioa.
Hori horrela, arrantza-ontzia berritzeko eta modernizatzeko laguntza eskatzen duenak Arrantza Zuzendaritzak eman ahal izango dio bere arrantza-ontzia hobetzeko zenbait lan burutzeko baimena, ontzidia geldirik dagoen hiletan, eta laguntzak eskatzeko epea amaiturik baldin badago. Horrelakoetan, burutu beharreko inbertsioak baliokoak izango dira hurrengo urtealdirako irekiko den laguntza eskaerak aurkezteko epearen barruan aurkezten badira eta laguntzen deialdiaren eskakizunak betetzen baditu.
Onuradunak laguntza onartu duela kontuan hartzen da bestelakorik adierazten ez badu jakinarazpenaren ondoko 15 egunetan.
Hirugarrena.- Laguntzak emateko prozedura azaroaren 11ko 17/1997 Dekretu legegilean ezarritakoaren araberakoa izango da, Euskadiko Ogasun Orokorraren Oinarri Antolatzaileak Legearen testu bateratua onartu zuena.
Laugarrena.- Honako Dekretuak xede dituen baliabide ekonomikoak dagozkien aurrekontu-kredituetatik ateratakoak dira. Aurrekontu-ekitaldi baten barruan ematen laguntzen zenbatekoa osoak ez du gaindituko aurrekontuan xede horretarako ezarritako kopurua edota, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuaren aldaketarik onetsiz gero, ezarritako kopuru hori eguneratzearen ondoriozkoa.
Zatikaturiko ordainketei aurre egiteko, laguntza emateko Ebazpena hartzen den ekitaldiko ordain-kredituei eta, kasuan-kasu, konpromiso-kreditu egokiei egotziko zaizkie laguntzak, hori guztia ekitaldi bakoitzean aurrekontuaren itxierari buruz aplikatzekoak diren arauen kaltetan jo gabe.
Laguntzak egotzi behar zaizkion Aurrekontuan ez badago kreditu nahiko eta egokirik lortu nahi den helbururako, ez da laguntzarik emateko ebazpenrik hartuko, aurrekontua agortuta berari egotzitako laguntzak ukatu ahal dira, diru-baliakizun faltagatik ukatutako proiektuak hurrengo deialdietan aurkeztearen kaltetan jo gabe.
Bosgarrena.- Behin Arrantza Zuzendaritzako zerbitzuek laguntzak eskatzeko espedienteei buruzko txostena emanez gero, eta aurrekontu-baliakizunik baldin badago, beren beregiko eta banako Ebazpena emango da hiru hilabeteko epean, horretarako ezarritako dokumentazio guztia aurkeztu eta berarekiko adostasuna jasotzen denetik kontatzen hasita, hori guztia Xedapen Gehigarriaren Laugarrenean aurreikusitakoaren kaltetan jo gabe.
Edonola ere, ez bada beren beregiko Ebazpenrik ematen laguntza eskatzeko espediente bati buruz, laguntza ukatu dela ulertuko da, eta ukapen horren aurka Gora Jotzeko Helegitea jarri ahal izango zaio Arrantza sailburuordeari, baina horrek ez du esan nahi Administrazioak beren beregiko ebazpena eman beharrik ez duenik.
Seigarrena.- Nekazaritza eta Arrantza Sailak inbertsio-proiektuaren eta dirulaguntzaren ikuskapen, kontrol eta jarraipenerako sistema ezarriko du, inbertsioak behar bezala gauzatu direla eta ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko. Onuraduna behartuta dago eskatzen zaion informazio guztia ematera.
Zazpigarrena.- Dekretu honetan jasotako laguntzekin batera, beste Administrazioren bati beste edozein laguntza eskatzen bazaio, edota beste laguntza hori aintzatetsi eta/edo ematen bada, inguruabar hori Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, berak kontrola dezan laguntza publiko guztien kopuru osoak ez dituela gainditzen Europako Elkarteko arauetan ezarritako gehienezko mugak.
Zortzigarrena.- Dekretu honen bidez arautzen diren laguntzetarik edozein emateko emateko baldintzak betetzen ez badira, edo laguntzaren erabilera ez badator bat laguntza ematean aurreikusitako xedearekin eta horregatik eman bazen laguntza, azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu legegilean ezarritakoa aplikatzeari ekingo zaio, Euskadiko Ogasun Orokorraren Oinarri Antolatzaileak Legearen testu bateratua onartu zuena.
Bederatzigarrena. - Erabilitako ontziak erosteko laguntzak irailaren 24ko 228/96 Dekretuaren III. Kapituluan xedatutakoek arautzen dute, hala nola, laguntzetarako urteroko deialdian ezarritako irizpideek.
Hamargarrena. - Laguntzen kostu subentzionagarriak Kontseiluaren 1999ko abenduaren 17ko 2792/1992 (EE) Arautegian jasotzen dira, arrantza sektorean eta honako Dekretuan egiturazko esku-hartze motak eta baldintzak zehazten dituena.
Hamaikagarrena. - Europako Batzordeak laguntzen erregimenaren onarpenak baldintzatzen du dirulaguntzen ordainketa.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehenengoa.- Kontseiluaren abenduaren 17ko 2792/1999 (EE) Arautegiaren baitan aurkeztutako eraikuntza eta modernizazio proiektuak, eta honako Dekretua indarrean sartzean bukatu gabe daudenak, ordura arte indarrean den legerian ezarritako baldintzek arautuko dituzte, baldin eta interesatuek honako Dekretu honi heltzea espreski eskatzen ez badute eta dagokion proiektu teknikoa gehienez indarrean sartu eta hiru hilabeteko epean aurkezten ez badute.
Bigarrena.- Irailaren 24ko 228/96 Dekretuari jarraiki emandako laguntzak, delako Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko dira guztiz likidatu arte.
Hirugarrena.- Aurreko Aldi Baterako Xedapenetan ez dauden Kontseiluaren abenduaren 17ko Kontseiluaren 2792/1999 (EE) Arautegian jasotakoari jarraiki hasitako espediente eskaerak aipatutako araua aplikatuta tramitatu eta haiei buruzko ebazpenak hartuko dira.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabeturik geratuko dira ondoko xedapen hauek:
1.- Arrantza eta akuikultura sektorean Europako esku-hartze egiturazkoen irizpideak eta baldintzak arautzen duen irailaren 24ko 228/96 Dekretua, III. Kapituluko arauak izan ezik; berau, erabilitako ontzien erosketei buruzkoa da.
2.- 1999ko abenduaren 17ko Kontseiluaren 2792/1999 zenbakidun (EE) Arautegian baitan diren zeharkako laguntzen erregimena arautzen duen Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburuaren 2000ko ekainaren 27ko Agindua, 2000 urterako zuzeneko eta zeharkako laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea irekitzen duena.
3.- Lerrun berekoak edo beheragoko lerrunekoak izanik, Dekretu honetan ezarritakoaren aurka egon daitezkeen gainontzeko guztiak.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, Dekretu hau garatzeko behar diren xedapen eta arau guztiak eman ditzan.
Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 26(a)n.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LAHIDALGA.
I. ERANSKINA
LANKIDETZA HITZARMENARI LOTUTAKO
LAGUNTZEN BALDINTZAK
- Zehar-laguntzen baldintzak:
1.- Emango den laguntzaren zenbatekoa burutu beharreko inbertsio subentzionagarriaren osoko kostuaren %10 izango da gehienez.
2.- Honako laguntza motak Finantza Erakundeekin sinatu beharreko mailegu operazioei buruzkoak dira, honako Dekretuaren eta aipatu Finantza Erakunde eta Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio saila, Nekazaritza eta Arrantza sailaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren babespean dago, edota Krediturako Institutu Ofizialak eta Finantza Erakundeek sinatutako finantza kontratuaren babesean, EAE eta ICOren arteko lankidetza markoaren baitan. Denboraren iraupena 2000 urtetik 2002ra artekoa izango da.
- Baldintzak:
1.- Honako hauek dira eskatzaileek bete beharko dituzten baldintzak, laguntza ildo bakoitzerako eskatutakoaz gain:
- Akordio laguntzaren eskaera honako Dekretuak eskatutako betebeharrekin batera.
- Operazioa burutzeko baimena edota maileguaren poliza.
- PYMEa dela adierazten duen egiaztagiria; beronek honako betekizunak bete beharko ditu:
a) Langile kopurua 250etik gorakoa ez izatea.
b) Urteko negozio kopurua ez dadila 40.000.000 euro baino goragokoa izan (6.655.440.000.-PTA) edota bere balantze nagusiak ez ditzala 27.000.000 euroak gainditu (4.492.422.000.- PTA).
c) Enpresak ez dezala aurrez aipaturiko baldintzetako bat betetzen ez duen enpresa baten, zuzen edo zeharka, %25 baino gehiagoko partaidetza izan, edo elkarrekin hainbat enpresatakoa.
Aurrez adierazitakoa interpretatzeko Batzordearen 1996ko apirilaren 3ko 96/280/EE Gomendioan ezarritakoa hartuko da kontuan, enpresa txiki eta ertainei buruzkoa da berau, edota ordezkatzen edo aldatzen dituzten xedapenak.
2.- Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arrantza Zuzendaritzak ongi deritzon beste agiri eskatu ahal ditu, dagozkion ebazpenak hartu ahal izateko.
3.- Maileguen Baldintzak.
3.1.- Maileguen jasotzaileak Arrantza Zuzendaritzaren Laguntzarako Ebazpena jaso, beronek maileguetarako espedientea baimentzen du, eta PYME diren banako enpresaria eta pertsona juridikoak izan daitezke. Maileguak euro zein beste edozein dibisatan gauza daiteke. Dibisak eurora edota pezetetara aldatzea finantza operazioak gauzatzen diren egunekoa izango da.
3.2.- Honako hauek izango dira maileguen baldintzak:
3.2.1.- Amortizazio epeak eta karentzia:
a) Ondorengo laukian adierazitako lau mailegu modalitateetarako gehieneko urteak eta karentzia ezartzen dira:
LAGUNTZEN ILDOAK MAILEGUAREN MODALITATEA
URTEAK. GEHIENEKO IRAUPENA GEHIENEKO KARENTZIA URTEAK
A.- Arrantza-ontzien eraikuntza 15 2
B.- Ontzien modernizazio eta birmoldaketa 15 2
C.- Akuikultura 8 2
D.- Arrantza-ontzien jabetzarako sarbidea 15 2
(Erabilitako ontzien erosketa)
b) Maileguaren onuradunak berau amortizatzea, osorik edo zati bat, aurreratu nahi izanez gero, hau da, kapital nagusiaren murrizketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailari baimena eskatu beharko dio. Baldintza hori ez betetzea, legea bete ez dela adierazi nahi du, indarrean den arautegian ezarritakoaren ondorioetarako.
Baimena Arrantza Zuzendariaren Ebazpenaren bidez emango da. Berau onuradunari eta Entitateari jakinaraziko zaio eta onuradunak itzuli beharreko laguntzaren zenbatekoa zehaztuko du. Kopuru hori eskaera Nekazaritza eta Arrantza sailean sartu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen da.
c) Finantza Entitateek amortizazioa aurrez gauzatzea baimenduko dute, beti ere Nekazaritza eta Arrantza sailaren aldeko ebazpena badu edo hori ahal duten beste Erakunde batzuena eta, aldi berean, onuradunak zenbatutako eta sortu gabeko interesei dagozkien dirulaguntzaren zatia itzultzen badu. Zati horren amortizazioa dirulaguntza ordaintzetik badator ez da aurretiazko amortizaziotzat hartuko eta, hortaz, ez da inolako kostua izango enpresarentzat.
Aurrez eginiko amortizazioak ez dio inolako kosturik ekarriko onuradunari tasa aldakorreko baliaketetarako, beti ere, aurrez eginiko itzulketa interes tasa berritzen den egunekin bat badatoz. Horretarako, onuradunak hilabete bateko aurrerapenaz eskatu beharko du delako aurretiazko amortizazioa.
Beste edozein kasutan, aurrez eginiko itzulketak geratzen den aldiaren % 1,5eko zigorra izango du: epe hori interes tasa berritzen den egunera artekoa da (mailegu aldakorrean) eta maileguaren mugaegunaren artekoa (tasa finkoan).
d) Entitateek 2. artikuluko bigarren paragrafoan ezarritako preskripzioak Hitzarmenaren garapenerako sinatzen duen maileguaren polizan barne hartzeko ardura hartzen dute, era berean, horien berri onuradunei emateko ardura hartzen dute diruz lagundutako mailegua osorik edo zatika amortizatu nahi badute. Horrelakoetan Entitateek Nekazaritza eta Arrantza Sailari zein zenbateko amortizatu duten eta aukeratutako modalitatea jakinaraziko diote.
3.2.2. Interes tasa, komisioak eta bermeak:
a) Honakoak dira interes tasa aplikagarriak:
- Tasa Finkoa: gehienez %6,75 7 urte arteko aldietarako eta % 7,5 7 urte baino gutxiagoko aldientzat, era guztietako komisio eta gastu barne, irekiera komisioa izan ezik.
- Gehieneko Tasa Aldakorra:
Euriborrena izango da tasa aplikagarria. Horri 0,75eko gehieneko tartea gehituko zaio 7 urte arteko aldietarako eta 1ekoa 7 urte baino gutxiagoko aldietarako. Euriborra Lankidetza Hitzarmenean horretarako ezarritakoa dela ulertuko da.
Edonola ere, tasa berritzen den aldizkotasunak polizari aplikatutako erreferentziaren epearekin egin beharko du bat, operazioak irauten duen artean.
b) ICO-ren ildoari atxikitutako mailegu operazioak: laguntza jaso duen onuradunak ,hala nahi izanez gero, eta Entitateak ICO-n saldoa ildo irekian eta erabilgarri baldin badu, gauzatu beharreko operazioak edota dagokion zatia aipatutako ildoan ezarritako baldintzei egokituko dira, bere fondoak aurreikusitako tasetarako erabiliz, ICO eta Finantza Entitateen arteko indarrean diren Hitzarmenekin bat etorrita.
Mailegu operazioen gainerako baldintzak Hitzarmenean eta honako Dekretuan adierazitakoaren araberakoak izango dira.
c) SGR-k Bermatutako Operazioak: Operazioa Elkarrekiko Bermeko Sozietate batek bermatzen badu, Hitzarmena sinatu duena, aurretik adierazitako interes tasak %0,25 murriztuko dira.
d) Komisioak: Edonola ere, eta edozein operazio dela baimendutako komisio bakarra irekierakoa izango da, eta gehienez 0,5 puntukoa izango da. Operazioa ICO Hitzarmenari lotuta badago, delako hitzarmenean zehaztutakoa izango da. Delako Komisioa poliza sinatzerako unean gauzatuko da.
3.2.3. Finantza erakundeen espedienteen tramitazioa:
a) Eskatzaileak Arrantza Zuzendaritzan, horrekin batera doazen agiriekin, laguntza eskaera aurkeztu behar du, Operazioaren Baimen-Baldintzen Agiria edo, hala badagokio, operazioa gauzatu zeneko poliza.
b) Aipatutako agiria, dagokion Entitateak sinatuta eta zigilatuta, hala nola maileguaren enpresa onuradunak ere, edota maileguaren poliza izango dira dirulaguntza emateko behin-betiko oinarria, laguntzen xedapen arautzaileek eskatutako betekizunak betetzearekin batera. Hartara, Arrantza Zuzendaritzak emandako Ebazpen Administratiboa luzatu ahal izango du; beronek operazio bakoitzari egokitutako laguntzaren zenbatekoa zehaztuko du.
c) Honako Ebazpena idatziz jakinaraziko da, enpresari zein tartean dagoen Entitateari; gainera operazioaren baldintzaz gain operazio bakoitzari egokitutako laguntzaren zenbatekoa barne hartzen du.
3.2.4. Dirulaguntzaren ordainketa:
a) Dirulaguntzaren ordainketa behin burutuko da Finantza Entitate bakoitzari. Horrek mailegu-operazioaren kapital nagusia murrizteari ekingo dio laguntzaren zenbatekoaren neurri berean. Ezin izango da inbertsio subentzionagarria baino %10 baino gorakoa izan. Kapital nagusiaren amortizazioa ez da aurretiazko amortizaziotzat hartuko.
b) Emandako laguntzen ordainketa Operazioaren Baimen-Baldintzen Agiria aurkeztu baino, dagokion polizan behar bezala legeztuta, lehen gauzatuko da.
c) Zeharkako laguntza baten onuradunak bera eman eta gehienez 6 hileko epean Finantza Entitateak mailegua eman dion agiri egiaztatzaileak aurkeztu beharko ditu.
3.2.5. Kontratua deuseztatu eta ez betetzea.
a) Hil bakoitzaren lehenengo 10 egunetan, Entitateek Nekazaritza eta Arrantza Sailari kontratuen suntsiarazpenak eta ez betetzeak jakinaraziko diote, batik-batik interesaren edo kapital nagusiaren diru ordainketa eza, osoa edo zatikakoa, edota aurreko hilean ordainketa horiek gauzatzeko izandako atzerapena.
b) Nekazaritza eta Arrantza Sailak aipatutako kasuetan aztertuko ditu, Entitateekin hitz egin ondoren, aurreko lerroaldean deskribatutako egoerei zein neurri diren aplikagarriak eta, hala badagokio, Euskadiko Altxortegi Orokorrari ordaindutako dirulaguntza, zati bat edo osoki, itzultzeko eskatzea erabakiko du. Honako neurriak idatziz jakinaraziko zaie Entitateei, kontratua bete ez delako Erabakia jakinarazten den egunetik hil bateko epean.
II. ERANSKINA
BAREMOAK ETA PARTAIDETZA MAILAK
1.- Ontzidiekin lotutako partaidetza baremoak:
1. LAUKIA
Ontziaren kategoria Euroak
tona-kopuru motagatik(GT)
0< 10 11.000/GT + 2.000
10< 25 5.000/GT + 62.000
25< 100 4.200/GT + 82.000
100<300 2.700/GT + 232.000
300<500 2.200/GT + 382.000
500 edo gehiago 1.200/GT + 882.000
2.- Finantza partaidetza mailak:
Honako Dekretuan adierazitako ekintzetarako, Europaren partehartzearen mugak (A), Euskal Autonomia Erkidegoarenak edota beste partaidetza publiko eta estatalenak edo bestelakoenak (B) eta, hala badagokio, onuradun pribatuen partaidetzarenak (C), ondorengo betebeharretara egokituko dira, gastu subentzionagarrien portzentaietan adierazita:
1. Taldea: jarduera behin-betiko uzteagatiko primak, kostako artisau-arrantza, neurri sozioekonomikoak, ur-baliabideen babesa eta garapena, arrantza-ontzi portuak onuradun pribatuen partaidetzarik gabe hornitzea, onuradun pribatuen partaidetzarik gabe merkataritza irtenbideak sustatu eta bilatzea, onuradun pribaturik gabe profesionalek bultzatutako ekintzak, jardueraren behin-behineko geldiketagatik primak eta beste finantza konpentsazio batzuk, erakunde publikoek garatutako ereduzko proiektuetan barne diren neurri berritzaileak eta laguntza teknikorakoak.
2. Taldea: Ontzidiaren berritzea eta arrantza-ontzien modernizazioa.
3. Taldea: Akuikultura, onuradun pribatuen finantza partaidetza duen arrantza-ontzi-portuen horniketa, barne aldeko arrantza, eraldaketa eta merkaturatzea, onuradun pribatuen finantza partaidetza duen merkataritza irtenbide berrien sustapen eta bilaketa, profesionalek onuradun pribatuen partaidetzarekin burututako ekintzak.
4. Taldea: Erakunde Publikoek garatutakoen ezberdin diren ereduzko proiektuak.
2. LAUKIA
1. Taldea 2. Taldea 3. Taldea 4. Taldea
25 <= A <= 50% A <= 15% A <= 15% A <= 50%
B >= 50% B >= 5% B >= 5% B >= 5%
C >= 60% C >= 60% C >= 30%
Enpresa txiki eta ertainen inbertsioetan, Batzordearen 96/280/EE Gomendioaren ildotik, 2 eta 3 taldeen (A) mailak laguntza zuzenen ezberdinak diren finantza moduetarako igoera izan dezakete. Honako igoera ezin izango da subentzionagarria den kostu osoko %10 baino gorakoa izan. Ondorioz, onuradun pribatuaren partaidetza murriztu egingo da.
RSS