Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
5924

AGINDUA, 2000ko abenduaren 26koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzkoa.

Abenduaren 26ko 306/2000 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, 3.2 artikuluan ezartzen duenez, babes ofizialeko etxebizitzen lehen eta bigarren eta ondorengo transmisioetako gehienezko prezioak ezartzeko etxebizitzaren edo etxordearen azalera erabilgarria Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren agindu bidez zehaztuko den zenbaki batekin bidertuko da. Zenbateko hori etxebizitzaren motaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan duen kokapenaren araberakoa izango da.

Halaber 3. artikuluan ezartzen du urteko errentaren gehienezko prezioak ezartzeko araudi bidez finkatuko dela, etxebizitzaren motaren arabera, etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren ehuneko bat.

Xedapen honen helburua abenduaren 26ko 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 3. artikuluaren edukia garatzea da.

Horri jarraiki eta uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuaren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duenaren, 4 artikuluak eta abenduaren 26ko 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, lehen azken xedapenak xedatutakoaren arabera,

XEDATU DUT

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da abenduaren 26ko 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 3.2 artikulua garatzea. Artikulu horrek babes ofizialeko etxebizitzak eskualdatzeko gehieneko prezioak arautzen ditu.

2. artikulua.– Lehen eta bigarren eta ondorengo transmisioetako gehienezko prezioak.

1.– Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak:

a) Etxebizitzaren gehienezko prezioa kokaleku duen udalerriaren araberakoa izango da:

Lurralde historikoetako hiriburuetan: 180.000 PTA/m.2 erabilgarri (1.081,82 Euro/m.2 erabilgarri).

Eranskinean barne hartutako udalerrietan: 170.000 PTA/m.2 erabilgarri(1.021,72 Euro/m.2 erabilgarri).

Gainerako udalerrietan: 150.000 PTA/m.2 erabilgarri (901,52 Euro/m.2 erabilgarri).

b) Dentsitate txikiko etxebizitzetan eta 75 m.2 eraiki berriak edo gutxiagoko azalera dutenetan etxebizitzaren gehienezko prezioa %10 handitu ahal izango da.

c) Etxordeen gehienezko prezioa honakoa izango da: 60.000 PTA/m.2 erabilgarri (360,61 euro/m.2 erabilgarri ).

2.– Etxebizitza sozialak

a) Sustapen publikoko etxebizitza: 85.000 PTA/m.2 erabilgarri (510,86 euro/m.2 erabilgarri).

b) Sustapen pribatuko etxebizitza: 110.000 PTA/m.2 erabilgarri (661,11 euro/m.2 erabilgarri).

c) Etxordeak: 50.000 PTA/m.2 erabilgarri (euro/m.2 erabilgarri).

3.– Hala ere, itundutako sustapeneko babes ofizialeko etxebizitzen eta 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 15. artikuluan biltzen direnen kasuan, bigarren eta ondorengo transmisioetako guztizko prezioa lehen transmisioan aplikatu zenaren berdina izango da. Zenbateko horiek azalera erabilgarriko m.2-aren gehienezko salmenta-prezioaren berrikuspenaren proportzio berean eguneratu ahal izango dira, betiere udalerria eta etxebizitzaren mota kontuan izanik, aipatutako 306/2000 Dekretuaren 2. artikuluak ezarritako sailkapenari jarraiki.

3. artikulua.– Urteko gehienezko errenta.

1.– Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak: etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %6.

2.– Etxebizitza sozialak

a) Sustapen publikoko etxebizitza: Maizterraren urteko diru-sarreren, 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 7. artikuluan ezarritakoari jarraiki zenbatuko direnen, arabera:

– 500.000 PTA (3.005,060.-euro)arte: etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %2.

– 500.001 (3.005,066.-euro) eta 1.500.000 PTA (9.015, 181.-euro) artean: etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %3.

– 1.500.001 (9.015,187.-euro) eta 3.500.000 PTA (21.035, 42.-euro) artean: etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %4.

b) Sustapen pribatuko etxebizitza: etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %4.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Indarrean sartu ondoren aurkeztutako eskari guztiei aplikatuko zaie agindu hau, agindua indarrean sartu aurretik babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa jaso duten sustapenen behin betiko kalifikazioetarako izan ezik.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 26a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro Sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

ERANSKINA: AZALERA ERABILGARRIKO
METRO KARRATUAREN GEHIENEZKO
SALMENTA-PREZIOA 170.000 PTA (1.021,72 EURO) DUTEN UDALERRIAK.

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA

Amurrio Abanto y Ciérvana- Abanto Zierbena Arrasate/Mondragón

Llodio Alonsotegi Astigarraga

Arrankudiaga Andoain

Arrigorriaga Azkoitia

Balmaseda Azpeitia

Barakaldo Beasain

Barrika Bergara

Basauri Eibar

Berango Errenteria

Bermeo Hernani

Derio Hondarribia

Durango Ibarra

Erandio Irun

Etxebarri, Anteiglesia de San Esteban- Etxebarri Donestebeko Elizatea Lasarte-Oria

Galdakao Lezo

Gernika-Lumo Oiartzun

Getxo Ordizia

Gorliz Pasaia

Igorre Tolosa

Larrabetzu Urnieta

Leioa Urretxu

Lemoiz Usurbil

Lezama Zarautz

Loiu Zumaia

Markina-Xemein Zumarraga

Mungia

Muzkiz

Orduña

Ortuella

Plentzia

Portugalete

Santurtzi

Sestao

Sondika

Sopelana

Ugao-Miraballes

Urdúliz

Valle de Trapaga-Trapagaran

Zalla

Zamudio

Zaratamo

Zeberio

Zierbena


Azterketa dokumentala