Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
5916

AGINDUA, 2000ko abenduaren 26koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, irisgarritasun-planak egiteko eta hobekuntza obrak burutzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamenduak erosteko Udalei eta herri izaerako gainerako Toki-Erakundeei dirulaguntzak ematea arautzen duena.

Irisgarritasuna sustatzen duen abenduaren 4ko 20/1997 Legeak ezarri du, dagoeneko titulartasun, erabilera edo zerbitzu publikoetakoak diren hiri-inguruneetako, espazio publikoetako, eraikinetako, garraioetako eta informazio-sistemetako irisgarritasuna bermatzeko eta sustatzeko tresna gisa Udalek eta Foru Aldundiek, beste hainbaten artean, lau urterako programak egin behar dituztela. Programen helburua da, elementu horiek legean eta bere garapen arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara egokitzea.

Aipatutako legean ere adierazi da Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek irisgarritasuna sustatzeko behar diren sustapen-neurriak hartzea bultzatuko dutela. Dirulaguntza-programetan, lehentasuneko jarduketa gisa, ondoko helburu hauek dituzten obrak adieraziko dira: hiri-inguruneen eta espazio publikoen irisgarritasun-baldintzetara, eraikuntzara, garraiora eta badiren komunikazio-sistemetara egokituko diren obrak bultzatuko dituzte.

Hori guztiarengatik, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, eta Ingurugiro Sailak, Udalei eta beste hainbat estamentu publikori dirulaguntza-bidea ezartzeko beharra ikusten du. Dirulaguntza horiek hasierako fase batean, aipatutako programak egiten lagundu eta bultzatuko dituzte.

Horren arabera eta Gobernu-legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean agindutakoa jarraituta ondoko hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Agindu honen helburua da dirulaguntzak emateko eraentza arautzea, irisgarritasuna sustatzeko programak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hobekuntza-obrak egiteko, eta hiri-esparruan eta eraikuntzetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko. Hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraioak eta egindako informazio-sistemak abenduaren 20ko 20/1997 Legean eta bere garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara egokitzeko helburua izango dute programa horiek.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Dirulaguntza hauek jasotzeko aukera Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eta Toki-Erakundeek izango dute, beti ere, aurreko artikuluan zehaztutako jarduerak burutzea eta garatzea baldin badute helburu.

Agindu honetan araututako dirulaguntzak emateko, edo ordaintzeko horrela badagokio, zigor- edo itzultze-prozedura guztiak bukatuta egon behar dira; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomiadunek emandako dirulaguntzen edo laguntzen esparruan hasi zirenak eta eskaria egitean oraindik izapidetzen zeudenak.

3. artikulua.– Dirulaguntzak jaso ditzaketen jarduerak.

1.– Dirulaguntzaren xedeak izango dira izenpetuko diren, eta lehen artikuluan aipatu diren, irisgarritasuna sustatzeko programak egiteko eta idazteko lanetatik onura ateratzen duten erakundeen burutzapena, kontratu administratibo egokien bidez, eta lehen artikuluan aurreikusitako helburua duten obrak gauzatzeari buruzko jarduketak.

2.– Dirulaguntzaren xede diren irisgarritasun-programen barne, ondoko dokumentazio hauek egongo dira gutxienez:

a) Egokitu beharreko komunikazioaren, garraioaren, eraikinaren eta kanpoko espazioen inbentarioa.

b) Jarduketen lehentasun-ordena.

c) Programa ekonomikoa eta finantzarioa, egokitzapenak egitera zuzendutako aurreikuspen ekonomikoak zehaztuta.

d) Egokitzapenak egiteko egutegia.

3.– Agindu honetako lehen artikuluan aurreikusitako xedearekin, ekipamendu-ondasunak (zerrenda I Eranskinean agertzen da) erosteko dirulaguntza jaso dezakete.

4.– Dirulaguntza eskatu duten 75.000 biztanle edo gehiagoko Udalek Plan Zuzentzailea egin beharko dute; bertan, II. Eranskinean adierazitakoa bildu beharko da gutxienez.

4. artikulua.– Eskariak.

1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren urteko aginduaren bidez Agindu honetan araututako dirulaguntzen deialdia egingo da.

2.– Deialdi horretan kredituen zenbatekoa, eskariak aurkezteko lekua eta epea eta inbertsioak gauzatzeko epea zehaztuko da.

5. artikulua.– Dokumentazioa.

1.– Dagokion Udaleko Alkateak izenpetutako eskaera edo Toki-Erakundeen kasuan, pertsona arduradunak izenpetutako eskaera.

2.– Eskaera horrekin batera, eta horrela dagokionean, ondoko dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Dirulaguntza eskatzeko akordioaren edo erabakiaren ziurtagiria.

b) Helburu berarekin eskatu dituzten edo eman zaizkien bestelako dirulaguntzei buruzko erakunde eskatzailearen ziurtagiria.

c) Irisgarritasun-programa egiteko erabakiaren ziurtagiria, edo ziurtagiri hori aldatzea edo zabaltzea; halaber, aurreikusitako helburuak eta egin beharreko jarduketak adieraziko dituzte.

d) Irisgarritasun-programa egiteko eta idazteko, edo eginda dagoena aldatzeko edo zabaltzeko izenpetutako kontratuaren kopia konpultsatua, behar izanez gero.

e) Irisgarritasun-programa onartzeko edo badagoena aldatzeko erabakiaren ziurtagiria, behar izanez gero.

f) Egin beharreko jarduketen deskribapen zehatza, jarduketa horien kokapena eta egoera-plano bat 1/100 eskalan.

g) Lanak esleitzeko edo dirulaguntza-xede den materiala eskuratzeko kontratazio-espedienteari hasiera emateko organo eskudunaren ebazpena.

h) Kasu horretan erakunde eskatzaileak onartutako irisgarritasun-programaren edo -programen kopia konpultsatua (dirulaguntza-helburu den jarduketa barne hartuko duen programaren txostena).

i) Irisgarritasuna sustatzeko gaian indarreko arautegiak exijitutako betebeharretara eta irizpideetara aurreikusitako jarduketak egokitzen direla erakusten duen teknikari eskudunak luzatutako ziurtagiria.

j) Inbertsioen aurrekontua eta horien finantziazio-plana.

6. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Agindu honen arabera emandako dirulaguntzen kudeaketa-lanak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak egin behar ditu.

7. artikulua.– Aurkeztutako eskaeran egondako akatsen zuzenketa.

Aurkeztutako eskaeran Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak akatsen bat edo zehaztasun ezaren bat aurkitzen badu, erakunde eskatzaileari jakinarazi eta zuzentzeko hamar eguneko epea emango dio; hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela adieraziko dio azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Arruntaren 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako moduan eman beharko den erabakia hartu ondoren.

8. artikulua.– Balorazio-epaimahaia.

1.– Aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, ondoko pertsona hauek osatuko duten epaimahai kalifikatzailea eratuko da:

– Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaria, lehendakari-lanak egingo dituena.

– Arautegi Zerbitzuko Burua.

– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko teknikari bat, idazkari-lanak egingo dituena.

2.– Epaimahaiak, dagokion erabaki-proposamena Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailburuordeari igorriko dio, dirulaguntzak esleitzeko irizpideetan oinarrituta.

9. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak.

Emandako dirulaguntzak erabakitzeko proposamena egiteko eta bere zenbatekoa zehazteko, Epaimahai Kalifikatzaileak ondoko irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

1.– Irisgarritasun-planak direnean:

a) erakunde eskatzaileak idatzitako aurretiko irisgarritasun-programak egotea 0 - 30 puntu.

b) irisgarritasun-arazoen balorazioa, erakundeak emandako datuen arabera 0 - 30 puntu.

c) helburu berarekin emandako dirulaguntzak edo laguntzak 0- 20 puntu.

d) programaren helburuak 0 - 10 puntu.

e) proiektua garatzeko erakunde eskatzailearen ekarpen ekonomikoa 0 - 5 puntu.

2.– Hobekuntza obrak eta ekipamenduak erostea denean:

a) erakunde eskatzaileak idatzitako irisgarritasun-programak egotea 0 - 10 puntu.

b) egin behar den lana, eginda dauden irisgarritasun-programaren edo programen 0 - 30 puntu.

lehentasunen artean sartzea

c) helburu berarekin emandako dirulaguntzak edo laguntzak 0 - 10 puntu.

d) premia biziko zerbitzu publiko batean eragitea, zerbitzu publiko horien barne sartuko 0 - 10 puntu.

lirateke: osasun-zentroak; ikastetxeak; bidaiariak garraiatzeko geltokiak eta zerbitzuetako

terminalak; Herri Administrazioetako zerbitzuak; zaharren egoitzak, umezurtz-etxeak

eta aterpetxeak; estadioak eta kirol-zentroak; hornidura-azokak; kultur eta aisiarako guneak.

e) irisgarritasun zailtasunak dituzten erabiltzaileei garrantzi nagusia ematea 0 - 20 puntu.

f) Indarreko arautegiak exijitutako irisgarritasun-baldintzetara egokitutako antzeko 0 - 10 puntu.

zerbitzurik ez egotea

g) kaltetutako herritarrak 0 - 10 puntu.

10. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.– Unitate-hornidurak, programa idazteko lanak burutzeko aurrekontuaren %80 arte hel daitezke eta obrak burutzeko aurrekontuaren edo ekipamenduen erosketaren %50 arte.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekoa, obrak egiteko onartutako proiektuan, edo behar izanez gero, dagozkien administrazio-kontratuetako baldintza partikularretako pleguetan aurreikusitako kostuen arabera ezarriko da.

11. artikulua.– Beste dirulaguntzekin bateragarritasuna.

Laguntza hauek jaso arren, helburu berbera duten fondo publikoen edo pribatuen kargura jaso daitekeen beste edozein laguntza ere eskuratu ahal izango da. Hala ere, helburu berbererako jasotako laguntzen zenbateko osoa, eta eskaera-inprimakiaren aurrekontuaren arabera erakunde eskatzaileak bere fondoen kargura emateko konpromisoa hartzen duenaren kopurua batuta, azken kostu osoa baino handiagoa bada, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio emandako laguntzari, deialdi honetan adierazi den bezala.

12. artikulua.– Ebazpena.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko Ebazpena hartuko da eta erakunde onuradunei jakinaraziko zaie dagokion urteroko deialdia indarrean sartu eta hiru hilabeteko epean, epaimahai kalifikatzaileak, Lurralde Antolamenduko Sailburuordeak, aurkeztutako proposamena ikusitakoaren arabera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Epe hori igaro ondoren aipatutako jakinarazpena egingo ez balitz, egindako eskaera atzera bota dela uler daiteke, azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Arruntaren 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta Lege horrek Administrazioari espresuki erabakitzeko ezartzen dion obligazioa kaltetu gabe.

3.– Programaren ezaugarriek, bere konplexutasunak edo laguntzaren zenbatekoak horrela gomendatzen duten kasuetan, dirulaguntza esleitzeko Ebazpenak, erakunde onuradunarekin Lankidetza-hitzarmena formalizatu behar ote den erabaki dezake.

4.– Dagokion urteroko deialdia indarrean sartu zen datan irisgarritasuna sustatzeko programa onartu ez duten herri-administrazioei dirulaguntzak emango zaizkie, programa hori urtebeteko epean egiten eta onartzen badute. Urte beteko epea, laguntzaren esleipen-erabakia jakinarazten den egunean hasiko da kontatzen.

13. artikulua.– Erakunde onuradunaren obligazioak eta dirulaguntzak emateko bestelako baldintzak.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek edozein kasutan ondoko obligazio hauek bete behar dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Zentzu honetan, dirulaguntza eman zaienaren jakinarazpena hartu eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek espresuki eta idatziz laguntza horri uko egiten ez badiote, laguntza onartu egiten dutela ulertuko da. Laguntza onartuz gero, eta azkenean emandako laguntzaren kopurua alde batera utzita, Udalak jaso ditzakeen dirulaguntzen zenbatekoaren eta bertako fondoekin eskaera-inprimakian ordaintzeko konpromisoa hartu duen zenbatekoaren baturaren ondoriozko gastu osoa gutxienez ordaintzeko konpromisoa onartu du.

b) Dirulaguntza, eman den helbururako erabiltzea, hots, irisgarritasun-programa idazteko.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, deialdi honen kontura jaso dituzten dirulaguntzekiko zereginak betetzerakoan eskatuko dioten informazioa eskaintzea.

d) Emandako dirulaguntzaren xedea eta helburua bete dela egiaztatzen duen eta hori egiteko bideratutako zenbatekoen ziurtagiria igortzea Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari.

e) Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzara, helburu berbererako eman dituzten bestelako dirulaguntzei buruzko ziurtagiria igortzea.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza bi fasetan bakarrik ordainduko da, eta ondoko prozedura hau jarraituko du:

– 13. artikuluko a) idatz-zatian aipatutako uko egite zehatzik ez balego, eta adierazitako 15 eguneko epea amaituta, emandako dirulaguntzaren %10 eta irisgarritasun-planen %20 ordainduko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura dirulaguntzen bermeen eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako bermeen erregimenaren arabera bermatuko da kopuru hori, eta kudeaketa horretan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta obligazioak ezarri dituzte.

– gainerakoa, irisgarritasun-planen kasuan, lanak amaitzeko aurreikusitako datatik hasi eta bi hilabeteko epean, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzan ordainduko da. Bertan, ondoko dokumentazio hau aurkeztu behar da:

a) irisgarritasun-programa egiteko eta idazteko erakunde onuradunak formalizatutako kontratuaren edo kontratuen kopia konpultsatua.

b) egindako lanei dagozkien gastu guztien fakturak eta ziurtagiriak.

c) idatzitako programaren ale bat.

d) erakunde onuradunaren ziurtagiria; bertan, eman zaien dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla, eta horretarako erabilitako zenbatekoak egiaztatuko dituzte.

e) helburu berbererako eman diren bestelako dirulaguntzei buruz erakunde onuradunak luzatutako ziurtagiria.

– gainerakoa, hobekuntza-obrak eta hiriko ekipamenduaren erosketen kasuan, jarduketen inguruan behar bezala bideratutako ziurtagiriak eta fakturak aurkeztu ondoren ordainduko da. Azken ziurtagiriak lanen harrera-akta eta lanen azken egiaztapena jaso beharko ditu.

15. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzen aldaketa.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzen edozein aldaketak, dirulaguntzak emateko Erabakia alda dezake, beti ere dirulaguntza honen helburuak bete direla, eta, hala badagokio, beste erakunde publiko edo pribatu batek emandako dirulaguntzak eta laguntzak lortu direla ikusi ondoren. Ondorio horietarako, behar den likidazio-erabakia emango da. Bertan, emandako dirulaguntzen zenbatekoak doituko dira, eta bidezkoak diren kasuetan, soberan jasotako zenbatekoak itzuliko dira.

16. artikulua.– Ez betetzea eta itzultze-prozedura.

Erakunde onuradunak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak emandako dirulaguntza, eskatu eta eman zen helburuetarako erabiltzen ez badu, dirulaguntza ematearen helburua betetzen ez badu, dirulaguntza eman zen helburu zehatzetan erabili dela justifikatzen ez bada edo, orokorrean, edo azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, Agindu honetan edo emateko erabakian ezarritako obligazioak orokorrean betetzen ez baditu, eman dioten eta jaso duen dirua eta dagozkion interesak itzuli egin beharko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen itzultzeen eta bermeen erregimen orokorra arautzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan kasu horretarako ezarritako prozedura jarraituta.

Bai eta, irisgarritasun-plana adierazteko epean egiten ez badu ere.

17. artikulua.– Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere eraginez sortzen diren egintza guztien aurka egin dezakete erakunde interesatuek, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Arruntaren 30/1992 Legeak ezarritako epean eta moduan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan espresuki aurreikusi ez den kasu guztietan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Arruntaren 30/1992 Legean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean jasotako aurreikuspenak jarraituko dira.

Bigarrena.– Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 26a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

I. ERANSKINA:
EKIPAMENDUA

Dekretu honek dirulaguntza emango dien "ekipamenduak" zeintzuk diren zehazteko, honakoak ezarri ditugu:

HIRI-ALTZARIAK:

Soinu-semaforoak

Salmenta-makinak

Edukiontziak, paperontziak, postontziak

Iturriak eta edontziak

Eserlekuak

Mutiloiak

Informazio-guneak (udalekoa, herritarren zerbitzukoa, garraiokoak...)

Autobusaren geltokiak, markesinak

Seinaleak

Mugitzeko edo igotzeko elementu-mekanikoak

ERAIKINAK, GARRAIOA ETA KOMUNIKAZIOA:

Igogailuak

Ateak

Leihoak

Eskubanda

Elementu mekaniko batzuk: eskailera mekanikoak, zola-ibiltaria, jasotzeko plataformak (translazio bertikala, translazio zeiharra)

Altzariak: salmahaiak, salmenta-makinak

Irisgarriak diren telefonoak eta telefono-tresnak

Denok komunikatzea eta informatzea ahalbideratzen duten teknologia berriak. Adib.: azpitituluak sortzeko tresnak, Internet, ikusteko eta entzuteko zailtasunak dituztenentzako sofware-a moldatzea, etab.

Kutxazainak eta bestelako elementu elkarreragileak

Seinale finkoak edo mugikorrak (ondo entzuten ez dutenentzako ikus-ohartarazleak)

Dirulaguntza bakarrik emango zaie beharrezko elementua direla egiaztatzen duten ibilgetuei.

II. ERANSKINA
PLAN ZUZENTZAILEA IDAZTEKO (GUTXIENEKO) AGIRIAK

SARRERA

• JUSTIFIKAZIOAK (Plan Zuzentzailea idazteko beharra)

• XEDE OROKORRAK

– Guztiontzako irisgarritasuna eta diseinua

– Giza-intzidentzia

– Mugikortasuna

– Ingurugiroko kalitatea

• AURREKARIAK

• ARAUDIA

HIRIAREN DESKRIBAPENA

• EZAUGARRI DEMOGRAFIKOAK ETA SOZIOEKONOMIKOAK

– JARDUERAK ESPARRU HAUEN ARABERA BANATZEA

• EGOITZA

• LANA

• EZIKETA

• AISIALDIA/DENBORA LIBREA/DIBERTSIOA

• KOMERTZIOA

• OSASUNA

– EZAUGARRI FISIKOAK

• INGURUNEA

• ONDOKO HERRIEKIN HARREMANAK

• TOPOGRAFIA

– MUGIKORTASUNA, GARRAIOA ETA LANA

• BIDE MOTAK:

– OINEZKOENTZAKO

– TRAFIKOARENTZAKO, IBILGAILUAK

– MISTOAK

• KOMUNIKATZEKO ARDATZ NAGUSIAK

– OINOZKOENTZAKO

– TRAFIKOARENTZAKO, IBILGAILUAK

• HIRIAN INTERES BEREZIAK DITUZTEN ZERBITZUAK: kokalekua, Analisia eta banaketa erlatiboak

– ERAIKIN PUBLIKOAK

– ENPARANTZA, PARKE ETA LORATEGIAK

– IRISGARROTASUNAK BEREZIKI ERAGITEN DITUZTEN PERTSONAK JASOTZEN DITUZTEN ERAIKINAK

– TURISMO ETA KULTUR INTERES BEREZIA DUTEN GUNEAK

• HIRI GARRAIOAREN LINEAK

– IBILBIDEAK

– ERABILTZAILE-EMANA

• TRAFIKOA ETA ZIRKULAZIOA

– TRAFIKO FLUXUAK BANATZEA

– APARKALEKUAK

HERRI LANEN INBERTSIO PROGRAMAK

HERRITARREN PARTE HARTZEA

– IRISGARRITASUNAK BEREZIKI ERAGITEN DITUEN ENTITATEAK: ezgaitasunak dituztenen asoziazioak; Auzokoen Asoziazioak, Adinekoen Asoziazioak; Kontsumitzaileen Asoziazioak

• Eskari eta beharren analisia

• Adostasunak

PLAN ZUZENTZAILEAREN PROPOSAMENAK

– DISTRITOAK DIRELA-ETA BANATZEA

– LEHENTASUNEN ORDENA

– IRISGARRITASUN-SAREAK: ibilbideak eta gune-irisgarriak

– IRISGARRITASUNAREN ANTOLAKETA ETA KUDEAKETARAKO PROPOSAMENAK

– EGINGO DIREN PLAN PARTZIALAK ZEHAZTEA


Azterketa dokumentala