Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5911

304/2000 DEKRETUA, abenduaren 26koa, txandakako heziketa-praktiken egitaraua arautzen duena.

Txandakako heziketak, ikasteak barne, askotariko biztanleak lan merkatuan sar daitezen laguntzen du; gainera, irakaskuntza maila desberdinak ukitzen dituenez, lana bilatzeko ezinbesteko tresna da. Izan ere, ikastetxea, alde batetik, eta enpresa, bestetik, elkarren osagarri izan daitezke ezagutzak eta gaitasun orokor, tekniko, sozial eta pertsonalak hartzeko; hori dela eta, bai batak bai besteak esparru honetan dituzten berariazko beharrak hartuko dira aintzat, 1998ko abenduaren 21eko Europako Batasuneko Kontseiluko Erabakiak agintzen duen bezala.

Berariazko lanbide heziketan LOGSEk heziketa profilak deskribatzen ditu ekoizpen ereduen arabera; xede horretarako hezkuntza zentroak eta ekoizpen zentroek batera zehazten dituzte profil bakoitzari dagozkion lanbide gaitasunak, Enpresetako Heziketako moduluaren bidez.

Dekretu honek enpresetako heziketa osagarriari dagozkion arauak ezarri nahi ditu heziketa ez arautuko esparruan, non enplegurik gabeko pertsonak lan merkatuan sartu ahal daitezen ahaleginari emango zaion lehentasuna, beroriek eguneroko lanaren praktikan trebatuz eta jabetzeko interkomunikazio-prozesuaren bidezko ezagutzak erabiliz, langilearen heziketa soilik enpresariaren ardura den ikastearen osagarri-alternatiba moduan.

Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren proposamenari jarraiki, Lan Harremanetarako Kontseiluak, Ekonomi- eta Gizarte-Kontseiluak, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak eta gainerako kontsulta-organoek esandakoak aintzat harturik, eta aurrez Gobernu Kontseiluak 2000ko abenduaren 26ko saioan eztabaidatu eta onetsirik,

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDEA ETA HELMENA

1. artikulua– Xedea.

1– Dekretu honen xedea Eusko Jaurlaritzak, Justizi, Lan eta Gizarte Segurantzaren bidez, emango dituen laguntzak ezartzea da, lanbide-hastapeneko edota lanerako heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako ikasleen txandakako heziketa-praktiken egitaraua garatzeko.

2– Dekretu honen xedeetarako, "txandakako heziketa-praktikak" enpresa batean burutzen diren heziketa-aldi egituratuak izango dira, ikastea barne, beti ere ekoizpen-prozesuen esparruan burutuak.

2. artikulua– Ikastetxe eta enpresa onuradunak.

a) Dekretu honetan azaltzen diren laguntzak jaso ahal izango dituzte, beti ere bertan agindutako baldintzak betetzen dituztenean:

b) Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko lanbide-hastapeneko ikastetxe ofizialek, zeintzuetarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak praktika-proiektu baten hasierako onespena egin duen, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren 2000ko (a)ren Aginduaren babesean, zeinaren bidez Lanbide Hastapeneko egitarauak ematen dituzten ikastetxeei deitzen zaien ikasleen enpresetako praktika-proiektuak eta bertan biltzen diren heziketa-jarduerak landu ditzaten.

c) Lanerako Heziketako egitaraua arautzen duen maiatzaren 16ko (2000ko ekainaren 22ko EHAA, 118. zk.) 83/2000 Dekretuaren babesean, Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren dirulaguntzak jaso dituzten heziketa-proiektuak burutu dituzten ikastetxe, enpresa zein erakundeek.

Lanerako Heziketako proiektu bat burutzeko eta bertan biltzen diren heziketa-jardueretarako, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko beste Administrazio Publiko batzuen, beren berariazko arautegien bidez, dirulaguntzak jaso dituzten ikastetxe, enpresa eta erakundeek.

II. KAPITULUA
PRAKTIKEN BIDERATZE ETA KUDEAKETA

3. artikulua– Praktiken garapena.

1– Aurreko atalean agintzen diren baldintzak betetzen dituzten Lanbide-Hastapeneko eta Lanerako Heziketako Ikastetxeek, praktikak hasi baino astebete lehenago gutxienez, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Behin bakarrik, praktikaldi bakoitzaren hasieran, hain zuzen, praktika-proiektua onesten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide-Heziketako Zuzendariaren erabakiaren kopia, edo hura dela egiaztatzen duen erreferentzia, lanbide-hastapeneko ikastetxeen kasuan, eta lanbide okupazionaleko jarduketarako administrazio-erabaki zein baimenaren kopia, edo haiek direla egiaztatzen duten erreferentziak, Dekretu honetako 3.2. artikuluak b) eta c) letretan aipatzen dituen ikastetxeen kasuan.

b) Praktikak egiten hasteko adierazpena eta ikastetxeak eta praktikak burutu behar diren enpresa publiko edo pribatuek –juridikoki edonola eratu direla ere– izenpetutako praktikaldien hitzarmenak, Dekretu honen amaieran deskribatzen diren eredu ofizialen arabera (1. eta 2. Eraskinak), zeintzuen inprimakiak Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde-Ordezkaritzetan eskuragarri egongo diren.

Praktikaldien hitzarmen bakoitzak hiru ale autokopiagarri izango ditu: Administrazioarentzat, ikastetxearentzat eta enpresarentzat, eta bertan honako hauek zehaztuko dira derrigor: ikasleen zerrenda, praktiken epealdia, ordu-kopurua (osoak eta partzialak), praktika-ordutegia, praktikak burutzen diren enpresari dagozkion datuak, ikasleak egunero egin behar duen kilometro kopururik txikiena eta lekualdatze hori burutu behar dueneko egun-kopurua.

Orobat, praktikaldien hitzarmenaren informazioa aldatzen bada, Enplegu eta Heziketako Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, Dekretu honen amaieran azaltzen den datuak zuzentzeko orriaren arabera (3. Eranskina).

Dokumentazio hau aurkeztea ez da derrigorrezkoa izango, ordea, eskatzen diren datuek euskarri informatiko homogeneoa dutenean. Horrela, interesa duen zentro edo entitateak Administrazioari disketea eskatuko dio eta bertan praktikaldien hitzarmen bakoitzari dagokion informazioa sartu; bestela ere, telematika-kanalen bidez ere eman ahal izango du informazio horren berri.

2– Praktikak egiten hasteko adierazpena aurrez aipaturiko moduan beteko ez balitz, ikastetxeari jakinaraziko zaio hamar eguneko epean arazoa konpon dezan; halaber, horrelakorik egin ezean, Administrazioak kontrataturiko arrisku-estalduran –Dekretu honen 6. atalean aipatzen dena– inplikaturik ziratekeen ikasleen sartzea galaraziko litzatekeela adieraziko zaio.

3– Praktiken ezaugarriak direla medio ordutegiak bateratzea ezinezkoa denean, edo praktika horiek txandaka edota enpresa desberdinetan burutzen direnean, ahal den neurrian zehaztuko da praktikaldien hitzarmenetako inprimakietan edo xede horretarako prestaturiko informatika-programan. Hori ezinezkoa denean, aparteko txosten batean emango da bereizgarri horien berri.

4– Dekretu honen 6. artikuluak ukitzen duen istripu eta bitartekoen aurreko erantzukizun zibileko polizak praktikaldietako hitzarmenetan zerrendaturik agertzen diren ikasle guztiak babesten dituela hartuko da aintzat; Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Enplegu eta Heziketako Zuzendariak, ordea, aipatu estalduraren ukatzea erabaki eta adieraz lezake, adierazpena egin eta ondorengo hamabost egunetan, edo ikastetxeari aurkezturiko datuen betetzean egin diren okerren konpontzea eskatu.

5– Aipatu erabakiak ez du administrazio-bidea agortzen, eta interesa duten ikastetxe zein enpresek gorako helegitea jarri ahal izango dute haren kontra, Lan eta Gizarte Segurantzako Lehendakariordearen aurrean, azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako eta Administrazio-Prozedura Arrunteko Zuzenbide Erregimeneko 30/1992 Legearen –urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua– 107. eta horren ondorengo atalen arabera.

4. artikulua– Praktiken ezaugarri eta betebeharrak.

1– Egitaraua garatzearren, ikastetxeak praktika koordinatzailea eta beren segimenduaren ardura hartuko duten tutoreak izendatuko ditu.

Koordinatzearen erantzukizun hori hartuko duen pertsona administrazio-bideratzearen arduraduna izango da, ikastetxearen Zuzendaritza edo Gerentziaren onespenaz, egitaraua garatzeko beharrezkoa den dokumentazioa beteko du eta Enplegu eta Heziketako Zuzendaritzarekin harremanetan egongo da aipatu xede horietarako.

2– Egitarauan parte hartuko duten enpresek haietan garatuko diren praktiken arduraduna izendatuko dute, eta, enpresa bakoitzean, beharrezkoak diren instruktoreak, zeintzuek, benetako ikastearen ikuspuntutik, ikasleen jarduerak zuzendu, lagundu, ikuskatu eta kontrolatuko dituzten, azken emaitzak ebaluatuz eta egiaztatuz.

Praktikaldien hitzarmenetako edukia langileen ordezkariei jakinaraziko zaie.

3– Praktikaldietako ikasleek ez dute praktikak burutuko dituzten enpresarekin inolako lan-harremanik izango, eta enpresak, era berean, ezin izango die lan-kontratuari dagozkion edo zuzendaritzak agin litzakeen betetzea edo erantzukizuna eskatu.

4– Praktikak gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuneko printzipiora moldatuko dira.

5– Praktiketara berandu azaltzea edo ez azaltzea, baita beroriek ez aprobetxatzea ere, aintzat hartuko da heziketa-ebaluazioaren xedeetarako.

6– Enpresak bere heziketa-kolaborazioa eten dezake sarri azaltzen ez den edo jarrera txarra duen ikasle batekin; horrelakorik gertatuz gero, ikastetxearen zuzendaritzari jakinaraziko dio. Orobat, ikastetxearen tutoretzak enpresako praktika-planaren aldaketa nabarmena antzematen baldin badu, beroriek eten edo amaitutzat eman ahal izango ditu. Bi kasuetan, Enplegu eta Heziketako Zuzendaritzari jakinaraziko zaio.

7– Ikasleek, praktikaldiaren amaieran, ikastetxeak eta enpresak luzaturiko ziurtagiria jaso ahal izango dute; bertan, gutxienez, egindako praktiken ordu-kopurua eta zein espezialitate edo gaitze burutu den azalduko dira.

5. artikulua– Mugatze-irizpideak.

1– Praktikak heziketa-ekintzan zehar hasi ahal izango dira edo hura amaitzean; azken kasu horretan, alabaina, hura amaitzetik eta praktikak hasi bitartean ezin izango dira hiru hilabete baino gehiago igaro.

2– Praktikaldia lan-astearen barruan burutuko da gehienbat, astelehenetik ostiralera alegia. Halaber, asteburuetako praktikak onartuko dira, baldin eta aurrez ikastetxeak dagokion txostena burutzen badu, salbuespena justifika lezaketen arrazoiak bildu behar dituena, hain zuzen ere.

Nolanahi ere, abuztuan ezin izango da batere praktikarik burutu.

3– Eguneko sei praktika-ordu emango dira gehienez, eta asteko kopuruak ez ditu 30 orduak gaindituko.

4– Praktikak ezin izango dira inola ere hamaika hilabete baino gehiagotan luzatu, beti ere aurreko paragrafoan ezarri diren mugen barruan.

5– Praktikaldietan egongo diren ikasle kopurua mugatuko da, beti ere une horretan langile-zerrendan dauden langile kopuruaren arabera; hauxe izango da banaketa:

– 5 langile bitartean: gehienez ikasle 1 praktiketan.

– 6-10 langile bitartean: gehienez 2 ikasle praktiketan.

– 11-25 ikasle bitartean: gehienez 3 ikasle praktiketan.

– 26 eta 50 langile bitartean: gehienez 5 ikasle praktiketan.

– 51 eta 250 langile bitartean: gehienez enpresako langile-zerrendaren %10eko ikasle-kopurua praktiketan.

– 251 eta 500 ikasle bitartean: gehienez 25 ikasle praktiketan.

– 500 langile baino gehiago dituzten enpresek langile-zerrenda osoaren %5eko ikasle-kopurua hartu ahal izango dute gehienez praktikaldietarako.

Praktiketako ikasleak ezin izango dira inoiz enpresako langileak ordezkatzeko hartu.

6. artikulua– Aseguru osagarria.

Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, berariazko dirulaguntzez gain, instituzio mailako laguntza ematen dio egitarauari, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Administrazioak praktikaldietako ikasleen istripu eta bitartekoen aurreko erantzukizun zibileko arriskuak estaltzeko kontratatu dituen aseguruen kostua bere gain hartuz, beti ere Dekretu honetan agintzen diren baldintzak betetzen direnean.

III. KAPITULUA
LAGUNTZAK

7. artikulua– Dirulaguntzak jaso ditzaketen jarduerak.

Dekretuaren II. Kapituluan agintzen den prozeduraren arabera Enplegu eta Heziketako Zuzendaritzari aurrez jakinarazi zaizkion praktikak baliatu ahal izango dira Dekretuak berak aurreikusten dituen laguntzez; orobat, istripu eta erantzukizun zibileko aseguru osagarrian sartzeko arazorik izan ez duten praktikak behar dute izan –espreski edo eskubidearen indargabetzeaz bazter utzi ez direnak alegia–, eskabidearen sarrera-data baino lehenago amaituak.

8. artikulua– Eskabideen aurkezpena.

1– Lanbide-Hastapeneko ikastetxeek eta heziketa okupazionaleko jarduerak burutu dituzten ikastetxe zein enpresek praktikaldien esperientzian parte hartu duten ikasle, enpresa eta tutoreentzako dirulaguntza-eskabideak aurkeztuko dituzte, Dekretu honen II. Kapituluan agindutakoaren arabera, eskari arautuan, bere atal guztiak zuzen betez, Dekretu honen amaieran deskribatzen den eredu ofizialaren arabera (4. Eranskina), Eusko Jaurlaritzako Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde-Ordezkaritzetan. Nolanahi ere, azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako eta Administrazio-Prozedura Arrunteko Zuzenbide Erregimeneko 30/1992 Legearen –urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua– 38.4 atala ezarriko zaie.

2– Aurreko atalak aipatzen dituen eskabideak zuzen beteko ez balira edo eskatzen den dokumentazioa harekin batera entregatuko ez balitz, interesatuari jakinaraziko zaio hamar eguneko epean okerra zuzendu edo derrigorrezko dokumentuak ekar ditzan; halaber, horrela egingo ez balu bere eskabidea bazter utziko litzatekeela adieraziko zaio, espedientea besterik gabe artxibaturik, Administrazioa eskabide horren gainean erabakitzera derrigortua ez dagoela, azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako eta Administrazio Prozedura Arrunteko Zuzenbide Erregimeneko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 ataletan agintzen denaren arabera.

3– Publizitateko printzipioa betetzeko xedeetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak urtero burutuko dituzte Dekretu honetan aurreikusten diren laguntzak ezagutarazteko beharrezkoak diren jarduerak.

9. artikulua– Derrigorrezko dokumentazioa.

Eskabidea dokumentazio honekin batera aurkeztuko da:

a) Enpresa edo ikastetxe bakoitzeko ziurtagiri bereizia, Dekretu honen amaieran azaltzen den eredu ofizialaren arabera (5. Eranskina).

b) Aipatu ziurtagiriek euskarri informatiko homogeneoa izan ahal dute, zeina Administrazioak emango die interesa azalduko duten zentro guztiei; horrelakoetan, ziurtagiri bakoitzari dagokion informazio guztia diskete batean gorde eta bidaliko da, edo bestela, telematika-kanalen bidez jakinarazi.

c) Kasu guztietan ikastetxe eskatzailearen Zuzendariak sinaturiko adierazpena erantsiko da, zeinean zentro horrek beste edozein Administrazio Publikotik horrelako laguntzarik jaso ez duela egiaztatzen den, Dekretu honen amaieran deskribatutako eredu ofizialaren arabera (6. Eraskina).

d) Ikastetxearen tutoreentzako laguntza eskatzen denean, eskabidearekin batera praktika-tutore bakoitzaren gastuen zerrenda aurkeztuko da, Dekretu honen amaieran deskribatzen den eredu ofizialaren arabera (7. Eraskina), ikastetxearen Zuzendariak eta Praktika-Koordinatzaileak izenpetua.

e) Praktika-esperientziaren memoria laburra, zeinean ikastaro zein espezialitate bakoitzean burutu diren jarduerak, tutoreen segimendu eta laguntza, eta lortutako emaitzen azterketa –partehartzaileek lan-munduan sartzeko izan dituzten aukerei dagokienez, bereziki– azalduko diren.

f) Enpresa eskatzailearen zinpeko adierazpena, zeinean Administrazio Publiko honi zein beste batzuei edo beste erakunde publiko zein enpresa batzuei xede berarekin eskatu zaien beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (onartua, eskatua edo bideratzen) zehaztuko den.

g) Euskadiko Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere organismo autonomoek emandako dirulaguntzen esparruan dauden eta oraindik bideratzen ari diren itzultze-prozeduren edo prozedura zigortzaileen egoerari buruzko zinpeko adierazpena.

10. artikulua– Laguntzen baremo eta zenbatekoak.

Laguntzak biziarteko fondoko dirulaguntzak izango dira juridikoki, eta hiru mota hauek bereiziko dira:

a) Ikasleentzako laguntzak:

Ikasleak enpresara joateko zenbat joan-etorri egin behar izan duen hartuko da kontuan, eta honelako dirulaguntzak emango dira joan-etorri bakoitzeko:

– 2 eta 10 kilometro bitartean: 166 PTA / 1,00 euro

– 10 kilometro baino gehiago: 250 PTA / 1,50 euro

2 kilometrotara iristen ez diren joan-etorrietarako ez da dirulaguntzarik emango.

Joan-etorriaren tartea zehaztearren, ikastetxearen eta enpresaren artean dagoena hartuko da aintzat, edo ikaslearen etxearen eta enpresaren artekoa, azken hau aurrekoa baino txikiagoa balitz.

Duten minusbaliotasun fisiko edo psikikoa dela medio enpresara joateko baldintza berezien beharra duten ikasleek 49.916 PTA / 300,00 euroko laguntza osagarria jaso ahal izango dute gehienez praktikaldi osorako; kasu horietan derrigorrezkoa izango da dagozkien gastu-egiaztagiriak eta minusbaliotasun-ziurtagiria, zeina gutxienez %33koa beharko du izan, aurkeztea.

b) Enpresentzako laguntzak:

Ikastetxe eskatzailearen ikasleek burutu dituzten praktika-orduen kopuru osoaren arabera enpresak dirulaguntza jasoko du, 83 Pzta / 0,50 euro praktika-ordu bakoitzeko, hain zuzen ere, eta dirulaguntza jasotzeko nahitaezkoa izango da ikasle bakoitzak gutxienez 50 praktika-ordu bete izana.

Laguntza hauetatik bazter gelditzen dira Administrazio Publikoak, Instituzioak, Erakunde publiko edo ofizialak eta kapital publikoan %50 baino gehiago dute enpresak.

c) Ikastetxearen tutoreentzako laguntzak:

36 PTA / 0,22 euroko dirulaguntza emango da ikastetxearen ikasleen praktikak segitzeko burutu den joan-etorriko kilometro bakoitzeko.

Autobide-gastuetarako dirulaguntzak ere emango dira, eta 2.800 PTA / 16,82 euro gehienez bazkari edo afari bakoitzeko; kasu horietan derrigorrezkoa izango da dagozkien gastu-egiaztagiriak aurkeztea.

11. artikulua– Organo kudeatzailea, erabakia, baliabideak eta publizitateko prozedura.

1– Enplegu eta Heziketako Zuzendaritza izango da Dekretu honetan araututako laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

2– Enplegu eta Heziketako Zuzendariak erabakiko du, espreski eta banan-banan, Dekretu honetan azaltzen diren laguntzak ematea ala ez ematea. Prozesu hau etengabean garatuko da eskabideak jasotzen diren ordenaren arabera.

3– Eskabideak aurkeztu eta bi hilabeteko epean erabakia hartu eta jakinaraziko da. Epe hori amaitzean erabakirik ez balego dirulaguntza ez dela ematen hartu beharko da aintzat.

Erabaki horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta haren kontra gorako helegitea jarri ahal izango da Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuordearen aurrean, azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako eta Administrazio-Prozedura Arrunteko Zuzenbide Erregimeneko 30/1992 Legearen –urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua– 107. artikuluaren eta horren ondorengoen arabera.

4– Laguntzak emateko erabakiak adieraziko du, alde batetik, praktika-egitarauan parte hartu duen ikasle, enpresa edo tutoreari –zeintzuek Dekretu honek biltzen dituen laguntzak jasotzeko eskubidea duten– dagokion diru-kopurua, baita laguntza partzialak gehituz ondorioztatzen den kopuru osoa ere, zeina ikastetxeari emango zaion dirulaguntzaren onuradun formala den neurrian.

Bestetik, erabakiak Dekretu honen 13. atalean eta azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren –zeinak Euskal Herriko Hazienda Orokorraren Arau Antolatzaileetako Legearen Testu Berritua onartzen duen– 50.2 atalean agintzen denaren araberako betebeharrak ere adieraziko ditu, eta, berariaz, Ekonomia Kontroleko Bulegoak eta Kontu Publikoetako Euskal Auzitegiak eska liezaiokeen edozein informazio eman beharra, laguntzen xedea fiskalizatzeko asmoz.

5– Enpresa onuradunak ematen zaion dirulaguntza onetsiko du; horrela, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion komunikazioa jaso eta hamabost eguneko epearen barruan idatziz onartzen ez duela adieraziko ez balu, dirulaguntza onartutzat emango da.

6– Publizitateko printzipioa betetzearren, eta banakako erabakiaren adierazpen idatziari utzi gabe, xedapen honen arabera laguntzak jaso dituzten eta jaso ez dituzten enpresen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

12. artikulua– Ordainketa-modua.

1– Dirulaguntzaren kopuru osoa ordainketa bakar batean burutuko da, dirulaguntza onartzen duen erabakiaren adierazpena egin eta hamabost egun beranduago.

2– Ikastetxeei eta enpresei dirulaguntzak onartu eta ordaindu baino lehenago, Euskal Herriko Administrazio Orokorrak eta bere Erakunde Autonomoek emandako dirulaguntzen esparru berean oraindik bideratzen ari den edozein itzultze-prozedura edo prozedura zigortzailea burutu beharko da.

13. artikulua.– Ikastetxeek eta enpresek bete beharrekoak.

1– Ikastetxeak ikasleei, enpresei eta ikastetxearen tutoreei emango die bakoitzari dagokion laguntza, dagokion erabakian azaltzen diren kopuruen arabera.

2– Azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren, zeinak Euskal Herriko Hazienda Orokorraren Arau Antolatzaileetako Legearen Testu Berritua onartzen duen, 50. artikuluaren arabera ikastetxe eta enpresek dituzten betebeharrei utzi gabe, ikastetxeek aurkeztu beharko dituzte, dirulaguntza jaso eta hiru hilabeteko epean, laguntzak emateko erabakian zerrendaturik agertzen diren ikasle, enpresa eta tutoreei egindako ordainketen justifikazioa; horretarako, interesatuek –NAN zein IFZren bidez (kasuen arabera) ongi identifikaturik– izenpeturiko ordainagiriak aurkeztuko dira edo egindako banku-transferentziak xehetasunez zerrendatu. Azken horietan, sartze-kontuaren zenbakia, haren titularra, gaia eta transferentziaren zenbatekoa azalduko dira ezinbestean.

Ikastetxeari egotzi ezin dakiokeen arrazoi batengatik aipatu epearen barruan ordaindu ezin izan diren kopuruak Euskal Herriko Altxortegi Orokorrari itzuliko zaizkio.

14. artikulua– Laguntzen bateraezintasuna.

Dekretu honen babesean lortu diren laguntzak bateraezinak izango dira beste edozein Administrazio Publiko batek xede berarekin ematen duen beste edozein laguntzarekin.

15. artikulua– Baliabide ekonomikoak.

1– Dekretu honen xedea betetzea helburu duten baliabide ekonomikoak Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan xede horretarako ezarri diren aurrekontu-kredituetatik etorriko dira. Aurrekontu-ekitaldi batean onar daitezkeen laguntzen kopuru osoak ez du aipatu gordailua edo bere gaurkotzetik ondoriozta litekeena –indarrean dauden legeen arabera aurrekontu-aldaketak onartuko diren kasuetarako– gaindituko. Laguntzak beren ematearen erabakia gertatzen deneko ekitaldiari egotziko zaizkio, dagokion ekitaldian ezar litekeen aurrekontu-ixteari buruzko arautegiari kalterik egin gabe.

2– Dagokion Aurrekontuak nahi den xederako adinako kreditu egokirik ez balu, laguntzen ematea ukatuko da, eta Dekretu honetako eta bere garapen-arauetako balioa bertan behera geldituko da, laguntza berriak emateari dagokionez. Hori guztiarengatik, Dekretu hau indarrean dagoen bitartean, ekonomia-ekitaldi batean laguntzak emateko esleitutako kreditua agortuko balitz, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuordeak horren publizitatea egin asmoz, administrazio-erabakia luzatu, zeinean aipatu kredituaren agortzea noiz gertatu den adieraziko den, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du.

3– Ekitaldi baten aurrekontu-kredituei aurreko ekitaldietan dirulaguntzak jasotzeko jarduerei dagozkien laguntza-eskabide berriak egotzi ahal zaizkie, beti ere dirulaguntzak jasotzeko aipatu jarduerek Dekretu honetan laguntzak lortzeko agintzen dituen betebeharrak betetzen dituztenean, eta abiatu ziren ekitaldiari dagozkion aurrekontu-kredituen helmenetik kanpo gelditu direnean.

16. artikulua– Europako Gizarte Fondoaren Baterako Finantziazioa.

Dekretu honetan aurreikusten diren laguntzak emateko erabakian Europako Gizarte Fondoaren baterako finantziazioaren berri emango da.

17. artikulua– Ikuskatzea, kontrola eta bermeak.

1– Administrazioak, organo eskudunen bitartez, Dekretu honek dituen xedeen betetzea bermatzeko beharrezkotzat jotzen dituen ikuskatze eta kontroleko jarduerak burutu ahal izango ditu.

2– Nolanahi ere, Dekretu honetan aurreikusten diren laguntzak jaso ahal dituzten ikastetxe eta enpresek beren xedea eta ezartzea bermatu beharko dute harreman mailako bermeen edo berme errealen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 7ko EHAA) aurreikusten denaren arabera. Dekretu horrek, hain zuzen, Euskal herriko Autonomi Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura dauden dirulaguntzen berme eta itzultzeetako erregimen orokorra arautu ez ezik, bere kudeaketan parte hartzen duten enpresa kolaboratzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen ditu.

3– Dirulaguntza emateko aintzat hartu diren baldintzetan aldaketarik gertatuko balitz, Enplegu eta Heziketako Zuzendariak emandako dirulaguntza aldatu ahal izango du, beti ere dirulaguntza-arauak dirulaguntza jaso ahal izateko agintzen dituen gutxieneko baldintza, irizpide eta mugak errespetatzen baldin badira.

18. artikulua– Ez betetzeak.

Dirulaguntza jasotzen duen ikastetxe edo enpresak emate-erabakian eta Dekretu honetan agintzen diren baldintzetatik bat betetzen ez badu, edo Euskal Herriko Hazienda Orokorraren Arau Antolatzaileetako Legearen Testu Berritua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 53. ataleko balizkoetako batean baldin badago, erabaki baten bidez, dirulaguntza hartzeko eskubidearen galtzea adieraziko da; gainera, Euskal Herriko Altxortegi Orokorrari itzuli beharko dizkio jasotako zenbatekoak gehi legez dagozkion interesak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoaren arabera, burutu ahal diren gainerako jarduerei kalterik egin gabe. Aipatu zenbatekoak diru-sartze publikotzat hartuko dira lege-xedeetarako, eta erantzukizun-erregimena azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 64. artikuluan aurreikusten dena da. Lege Dekretu horrek, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Hazienda Orokorraren Arau Antolatzaileetako Legearen Testu Berritua onartzen du.

19. artikulua– Itzultze-prozedura.

Itzultze-prozedura betebehar hauen menpe egongo da:

a) Enplegu eta Heziketako Zuzendariak prozesuaren abian jartzea eta hori eragin duten zergatiak adieraziko dizkio dagokion enpresari, honek, 15 eguneko epean, bere alegazioak egiteko aukera izan dezan. Edonola ere, prozeduraren abian jartzeak oraindik egin ez diren ordainketak bertan behera utziko ditu.

b) Behin alegazioak jaso direnean edo epea amaiturik batere egin ez denean, amaiera emango zaio prozedurari, Enplegu eta Heziketako Erabakiaren bitartez.

2– Gainerako jardueretan, itzultze-prozedura abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren menpe egongo da; dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan egiten diren berme eta itzulketen araubide orokorra ezartzen du eta horren gestioan lankide diren erakudeen betebehar eta araubidea zehaztu.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

EGAILAN, S.A., Heziketa eta Enplegua Sustatzeko Elkarte Publikoak, maiatzaren 11ko 142/1993 Dekretuak enplegu eta heziketako politikaz esleitzen dizkion eskuduntzak erabiliz, eta 1994ko uztailaren 7ko Aginduaren arabera, zeinaren bidez Enplegu eta Heziketako eta EGAILAN, S.A.ko Zuzendaritzen arteko harremanak antolatzen diren, Dekretu honetan diruz lagundu diren jardueren segimendua eta ebaluazioa egiteko jarduerak jarri ahal izango ditu abian, haien eraginkortasuna zehaztu eta, beharrezkoa balitz, beroriek hobetu eta bideratzeko asmoz.

Xede horietarako, Dekretu honetan aurreikusten diren dirulaguntzak jasotzen dituzten enpresek EGAILAN, S.A.rekin kolaboratu behar dute derrigor, aipatu jarduerak gauzatzearren.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

II. Kapitulua eta ekainaren 27ko 333/1995 Dekretuaren, zeinaren bidez ikasketak amaitzen dituzten gazteen enplegu-aukerak gehitzeko neurriak antolatzen diren, Txandakako Heziketa-Praktiken Egitarauari dagozkion xedapenak indargabetzen dira, baita Dekretu honen edukiaren aurkakoak diren maila bereko edo maila baxuagoko xedapen guztiak ere. Alabaina, aipatu Dekretuaren babesean abian jarri diren espedienteak babes horren pean bideratuko dira amaiera arte.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa– Administrazio-prozedurari dagokionez Dekretu honetan aurreikusi ez den guztiari azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako eta Administrazio-Prozedura Arrunteko Zuzenbide-Erregimeneko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, ezarriko zaio.

Bigarrena– Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Kontseilariei ahalmena ematen zaie Dekretu hau garatu eta gauzatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten xedapenak abian jar ditzaten.

Hirugarrena– Administrazio-bidea agortzen duen Dekretu honen aurka Administrazioarekiko auzi-helegitea jarri ahal izango da Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak Administrazioarekiko Auzietarako duen Gelan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta ondorengo bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzi-Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b eta 46.1 atalek agintzen dutenaren arabera.

Laugarrena– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta ondorengo egunean bertan egongo da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Justizi, Lan eta Gizarte

Segurantzako sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

ANEXO N.º 1
TXANDAKAKO PRAKTIKAK / PRÁCTICAS EN ALTERNANCIA

TXANDAKAKO PRAKTIKAK EGITEN HASTEKO ADIERAZPENA

NOTIFICACIÓN DE INICIO DE PRÁCTICAS EN ALTERNANCIA

Ikastetxea / Centro formativo:

IFZ / N.I.F.:

Helbidea / Dirección:

PK / D.P.: Herria / Población:LH / T.H.:

TELEF. / TFNO.:FAX: E-MAIL:

Ikastetxearen Zuzendaria / Director-a del Centro:

Praktika koordinatzailea / Coordinador-a de prácticas:

ESPEZIALITATEAK EDO IKASTAROAK

ESPECIALIDADES O CURSOS

ADIERAZTEN DUTE: txandakako praktikak egiten hastea, ondoko disketean edo praktikaldien hitzarmenetan adierazten diren ikasleentzat. / NOTIFICAN: el inicio de las prácticas en alternancia para los/las alumnos/as que se relacionan en el disquete o en el/los convenio/s de prácticas adjunto/s:

200..... (e)ko .............................. k .........
......................................, a .......... de

IKASTETXEAREN ZUZENDARIA PRAKTIKA KOORDINATZAILEA

EL/LA DIRECTORA/A DEL CENTRO FORMATIVO EL/LA COORDINADOR/A DE PRÁCTICAS

Izenpea eta Ikastetxearen zigilua Izenpea

Firma y sello del Centro Firma

ANEXO N.º 2

PRAKTIKALDIEN HITZARMENA / CONVENIO DE PRÁCTICAS

Praktikaldien hitzarmenaren zk. (hurrenez hurreneko urtea) / Convenio de prácticas n.º (año + n.º correlativo):

Ikastetxearen IFZ / N.I.F. del Centro:

IKASTETXEA / CENTRO FORMATIVO:

AZPIEGITARAUA / SUBPROGRAMA:

Espezialitatea-Ikastaroa / Especialidad-Curso:

Praktikaldien Koordinatzailea / Coordinador-a de Prácticas:

ENPRESAREN DATUAK / DATOS DE LA EMPRESA

ENPRESAREN IFK / N.I.F. DE LA EMPRESA:

ENPRESAREN IZENA / NOMBRE DE LA EMPRESA:

KALEA / CALLE:HERRIA / POBLACIÓN:

LH / T.H.:PK / D.P.: TELEF. / TFNO.:FAX:

Publikoa / Pública: Langile kopurua / N. de trabajadores-as:Instruktore kopurua / N. de instructores/as:

Jarduera nagusia / Actividad principal:

Gerentea-Zuzendaria / Gerente-Director-a:

Praktikaldien arduraduna / Responsable de prácticas:

IKASLEEN ZERRENDA ENPRESA HONETAN / RELACIÓN DE ALUMNOS/AS EN LA EMPRESA

Goian aipatzen den ikastetxeko ikasleak (zerrendan ageri direnak) istripu eta erantzukizun zibileko aseguruaren bidez babestuta egongo dira, Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren onespenaz. Txandakako Praktikaldietako Dekretuaren 5.3. atalean ezarritakoa betez, ikasleek ez dute enpresarekin inolako lan harremanik edo loturarik izango; beraz, ikasle horiek prestakuntza-praktikak baino ez dituzte egingo enpresan. Orobat, ikasleek enpresan praktikak egiteko, dekretu horretan eta dekretua garatzeko arauetan ezarritako baldintzak bete dira.

Los/las siguientes alumnos/as del centro formativo arriba referenciado, con la aprobación del Departamento de Justicia, Trabajo y Seguridad Social, contarán con la cobertura del seguro de accidentes y responsabilidad civil contemplada en el artículo 7 del Decreto de Prácticas en Alternancia, y no tendrán, en ningún caso, relación o vínculo laboral con la empresa abajo firmante, por lo que su situación tiene exclusivamente carácter de prácticas formativas, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5.3 del Decreto citado, cumpliéndose asimismo las condiciones establecidas en el mismo y en la normativa de desarrollo.

NAN Abizenak eta Izena Epealdia Egunak Egun-k O-egu Ordutegia Ordu-k KM

D.N.I. Apellidos y Nombre Período Días N.º Días H-día Horario N.º horas N.º km

1)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

2)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

3)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

Enpresa Batzordeak horren berri du / Informado el Comité de Empresa
Iz.: / Fdo.:
200...... (e)ko .............................. k .........
........................................, a .......... de

IKASTETXEAREN ZUZENDARIA ENPRESAREN ORDEZKARIA

EL/LA DIRECTOR/A DEL CENTRO FORMATIVO EL/LA REPRESENTANTE DE LA EMPRESA

Sinadura eta zigilua / Firma y selloSinadura eta zigilua / Firma y sello

IKASLEEN ZERRENDA ENPRESA HONETAN / RELACIÓN DE ALUMNOS/AS EN LA EMPRESA

Goian aipatzen den ikastetxeko ikasleak (zerrendan ageri direnak) istripu eta erantzukizun zibileko aseguruaren bidez babestuta egongo dira, Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren onespenaz. Txandakako Praktikaldietako Dekretuaren 5.3. atalean ezarritakoa betez, ikasleek ez dute enpresarekin inolako lan harremanik edo loturarik izango; beraz, ikasle horiek prestakuntza-praktikak baino ez dituzte egingo enpresan. Orobat, ikasleek enpresan praktikak egiteko, dekretu horretan eta dekretua garatzeko arauetan ezarritako baldintzak bete dira.

Los/las siguientes alumnos/as del centro educativo arriba referenciado, con la aprobación del Departamento de Justicia, Trabajo y Seguridad Social, contarán con la cobertura del seguro de accidentes y responsabilidad civil contemplada en el artículo 7 del Decreto de Prácticas en Alternancia, y no tendrán, en ningún caso, relación o vínculo laboral con la empresa abajo firmante, por lo que su situación tiene exclusivamente carácter de prácticas formativas, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5.3 del Decreto citado, cumpliéndose asimismo las condiciones establecidas en el mismo y en la normativa de desarrollo.

NAN Abizenak eta Izena Epealdia Egunak Egun-k O-egu Ordutegia Ordu-k KM

D.N.I. Apellidos y Nombre Período Días N.º Días H-día Horario N.ºHoras N.º km

4)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

5)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

6)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

7)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

8)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

9)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

Enpresa Batzordeak horren berri du / Informado el Comité de Empresa
Iz.: / Fdo.:
200..... (e)ko .............................. k .........
........................................, a .......... de

IKASTETXEAREN ZUZENDARIA ENPRESAREN ORDEZKARIA

EL/LA DIRECTOR/A DEL CENTRO FORMATIVO EL/LA REPRESENTANTE DE LA EMPRESA

Sinadura eta zigilua / Firma y sello Sinadura eta zigilua / Firma y sello

ANEXO N.º 3

PRAKTIKALDIEN HITZARMENEKO DATUAK ZUZENTZEKO ORRIA

HOJA DE RECTIFICACIÓN DE DATOS DEL CONVENIO DE PRÁCTICAS

Praktikaldien hitzarmenaren zk. (hurrenez hurreneko urtea) / Convenio de prácticas n.º (año + n.º correlativo):

Ikastetxearen IFZ / N.I.F. del Centro:

IKASTETXEA / CENTRO FORMATIVO:

AZPIEGITARAUA / SUBPROGRAMA:

Espezialitatea-Ikastaroa / Especialidad-Curso:

Praktikaldien Koordinatzailea / Coordinador-a de Prácticas:

ENPRESAREN DATUAK / DATOS DE LA EMPRESA

ENPRESAREN IFZ / N.I.F. DE LA EMPRESA:

ENPRESAREN IZENA / NOMBRE DE LA EMPRESA:

KALEA / CALLE:HERRIA / POBLACIÓN:

LH / TH:PK / D.P.:TELEF. / TFNO.:FAX:

Publikoa / Pública:Langile kopurua / N.º de trabajadores/as:Instruktore kopurua / N.º de instructores/as:

Jarduera nagusia / Actividad principal:

Gerentea-Zuzendaria / Gerente-Director-a:

Praktikaldien arduraduna / Responsable de prácticas:

IKASLEAREN LEHENGO DATUAK / DATOS ANTERIORES DEL-DE LA ALUMNO-A

NAN Abizenak eta Izena Epealdia Egunak Egun-k O-egu Ordutegia Ordu-k KM

D.N.I. Apellidos y Nombre Período Días N.º Días H-día Horario N.º horas N.º km

OHARRAK / OBSERVACIONES:

IKASLEAREN DATU GAURKOTUAK / DATOS ACTUALIZADOS DEL-DE LA ALUMNO-A

NAN Abizenak eta Izena Epealdia Egunak Egun-k O-egu Ordutegia Ordu-k KM

D.N.I. Apellidos y Nombre Período Días N.º Días H-día Horario N.º horas N.º km

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

Enpresa Batzordeak horren berri du / Informado el Comité de Empresa
Iz.: / Fdo.:
200..... (e)ko .............................. k
....................................., a .......... de

IKASTETXEAREN ZUZENDARIA ENPRESAREN ORDEZKARIA

EL/LA DIRECTOR/A DEL CENTRO FORMATIVO EL/LA REPRESENTANTE DE LA EMPRESA

Sinadura eta zigilua / Firma y selloSinadura eta zigilua / Firma y sello

ANEXO N.º 4
TXANDAKAKO PRAKTIKAK / PRÁCTICAS EN ALTERNANCIA
TXANDAKAKO PRAKTIKAK EGITEKO DIRULAGUNTZA ESKABIDEA
SOLICITUD DE SUBVENCIÓN A LAS PRÁCTICAS EN ALTERNANCIA
Ikastetxea / Centro formativo:
IFZ / N.I.F.:
Helbidea / Dirección:

PK / D.P.:Herria / Población:LH / T.H.:

TELEF. / TFNO.:FAX: E-MAIL:

Ikastetxearen Zuzendaria / Director-a del Centro:

Praktika koordinatzailea / Coordinador-a de prácticas:

ESPEZIALITATEAK EDO IKASTAROAK

ESPECIALIDADES O CURSOS

ESKATZEN DUTE: txandakako praktikak egiteak dakartzan gastuentzako dirulaguntza onar dadila, ondoko disketean edo praktikaldien hitzarmenetan adierazten diren ikasleentzat. / SOLICITAN: la aprobación de la subvención en concepto de gastos por las prácticas de formación en alternancia para las empresas, los/las alumnos/as y tutores/as que se relacionan en el disquete o en el/los convenio/s de prácticas adjunto/s:

200...... (e)ko ......................... k ..........
En .............................., a ........ de

IKASTETXEAREN ZUZENDARIA PRAKTIKA KOORDINAT ZAILEA

EL/LA DIRECTORA/A DEL CENTRO FORMATIVO EL/LA COORDINADOR/A DE PRÁCTICAS

Izenpea eta Ikastetxearen zigilua Izenpea

Firma y sello del CentroFirma

ANEXO N.º 5

TXANDAKAKO PRAKTIKAK EGIN DIRELA EGIAZTATZEKO AGIRIA

CERTIFICADO DE LA REALIZACIÓN DE PRÁCTICAS EN ALTERNANCIA

Praktikaldien hitzarmenaren zk. (hurrenez hurreneko urtea) / Convenio de prácticas n.º (año + n.º correlativo):

Ikastetxearen IFZ / N.I.F. del Centro:

IKASTETXEA / CENTRO FORMATIVO:

AZPIEGITARAUA / SUBPROGRAMA:

Espezialitatea-Ikastaroa / Especialidad-Curso:

Praktikaldien koordinatzailea / Coordinador-a de prácticas:

ENPRESAREN DATUAK / DATOS DE LA EMPRESA

ENPRESAREN IFZ / N.I.F. DE LA EMPRESA:

ENPRESAREN IZENA / NOMBRE DE LA EMPRESA:

KALEA / CALLE:HERRIA / POBLACIÓN:

LH / T.H.:PK / D.P.:TELEF. / TFNO.:FAX:

Publikoa / Pública: Langile kopurua / N.º de trabajadores-as: Instruktore kopurua / N.º de instructores-as :

Jarduera nagusia / Actividad principal:

Gerentea-Zuzendaria / Gerente-Director-a:

Praktikaldien arduraduna / Responsable de prácticas:

IKASLEEN ZERRENDA ENPRESA HONETAN / RELACIÓN DE ALUMNOS/AS EN LA EMPRESA

NAN Abizenak eta Izena Epealdia Egunak Egun-k O-egu Ordutegia Ordu-k KM

D.N.I. Apellidos y Nombre Período Días N.º Días H-día Horario N.ºHoras N.º km

4)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

2)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

3)

Sinadura / Firma:

OHARRAK / OBSERVACIONES:

Enpresa Batzordeak horren berri du / Informado el Comité de Empresa
Iz.: / Fdo.:
........ (e)ko .............................. k .........
............................................, a .......... de ............................... de 200

IKASTETXEAREN ZUZENDARIA PRAKTIKA KOORDINATZAILEA

EL/LA DIRECTORA/A DEL CENTRO FORMATIVO EL/LA COORDINADOR/A DE PRÁCTICAS

Izenpea eta Ikastetxearen zigilua Izenpea

Firma y sello del Centro Firma

ANEXO N.º 6

TXANDAKAKO PRAKTIKAK

PRÁCTICAS EN ALTERNANCIA

BESTE DIRULAGUNTZARIK JASO EZ IZANAREN ADIERAZPENA

DECLARACIÓN DE NO PERCEPCIÓN DE OTRAS AYUDAS

_________________________________________________________ Jaun/Andereak zera ADIERAZTEN DU: egia dela beste edozein administrazio publikok emandako dirulaguntzarik ez duela jasotzen Txandakako Praktikaldien Dekretuan ohartemandako helburu berarekin.

D./ña. _________________________________________________________________ DECLARA que es cierto que no recibe otras ayudas de cualquier otra Administración Pública para el mismo fin que el previsto en el Decreto de Prácticas en Alternancia.

TOKIA ETA EGUNA / LUGAR Y FECHA
IKASTETXEKO ZUZENDARIA / EL/LA DIRECTOR/A DEL CENTRO
ANEXO N.º 7
PRAKTIKALDIEN TUTOREAREN ORRIALDEA / HOJA DEL/A TUTOR/A DE PRÁCTICAS

PRAKTIKALDIEN TUTOREAREN DATUAK / DATOS DEL/A TUTOR/A DE PRÁCTICAS

Tutorearen NAN / D.N.I. del-a tutor-a:

TUTOREA / TUTOR-A:

IKASTETXEA / CENTRO FORMATIVO:

ESPEZIALITATEA EDO IKASTAROA / ESPECIALIDAD O CURSO

TUTOREAK EGINDAKO IKUSTALDIAK ETA ENPRESAREKIN IZANDAKO HARREMANAK
RELACIÓN DE VISITAS Y CONTACTOS DEL/A TUTOR/A CON LA EMPRESA

Data Jarduaren mota Km kop. Autobide gastuak Otordu gastuak

Fecha Tipo de actividad N.º km Gastos de autopista Gastos de comida

GUZTIRA / TOTAL:

200..... (e)ko .............................. k .........
............................................, a .......... de ............... de 200.....

IKASTETXEAREN TUTOREA IKASTETXEAREN ZUZENDARIA PRAKTIKALDIEN KOORDINATZAILEA

EL/LA TUTOR/A DEL CENTRO EL/LA DIRECTOR/A DEL CENTRO EL/LA COORDINADOR/A DE PRÁCTICAS

Sinadura / FirmaSinadura eta zigilua / Firma y selloSinadura / Firma


Azterketa dokumentala