
249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5900
272/2000 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 9111 programan (Foru Aldundien Ekarpenak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4112 programan (Osasun Finantzaketa eta Kontratazioa) 5.474.700.000 pezetako kreditua (32.903.609,68 euro) habilitatzen duena.
2000ko ekarpen orokor eta berezien zenbatekoak hasieran uste baino handiagoak izan dira. Ekitaldi honetan, zerga itunduengatiko bilketari dagokionez, foru aldundien aurreikuspenak handiagoak izan direlako gertatu da hori.
Horregatik, 5.474.700.000 pezetako kreditua (32.903.609,68 euro) habilitatzen da dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 4/1999 Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan:
SAILA PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
DEPARTAMENTO PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
08 4112 241.99 2.931.000.000 17.615.664,78
08 4112 242.11 599.600.000 3.603.668,58
08 4112 242.51 156.600.000 941.184,96
08 4112 413.00 232.500.000 1.397.353,14
08 4112 453.51 1.555.000.000 9.345.738,22
GUZTIRA/TOTAL5.474.700.000 32.903.609,68
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS Euros
9111 421.01 873.762.120 5.251.416,10
9111 421.02 1.791.321.840 10.766.061,09
9111 421.03 2.809.616.040 16.886.132,49
GUZTIRA/TOTAL5.474.700.000 32.903.609,68
Habilitatu diren kredituok horrela erabiliko dira: Osakidetzak emandako osasun-zerbitzuak 2.931.000.000 pezeta (17.615.664,78 euro); Administrazio Instituzionalaz kanpoko erakundeek emandako osasun-zerbitzuak (756.200.000) pezeta (4.544.853,53 euro); Osakidetzarentzako transferentziak eta dirulaguntzak 232.500.000 pezeta (1.397.353,14 euro), eta prestazio farmazeutikoak 1.555.000.000 pezeta (9.345.738,22 euro).
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 19an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
RSS