Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5899

271/2000 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 1121 programan (Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Sailaren Egitura eta Laguntza) diru-sarrerak lortu direla-eta, programa berean 3.050.000 pezetako kreditua (18.330,87 euro) habilitatzen duena.

1121 programan (Egitura eta Laguntza) uste baino diru gehiago lortu da Artaza Jauregiaren alogeratik, 3.050.000 pezeta (18.330,87 euro). Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak administratzen du eraikin hori.

Horregatik, 3.050.000 pezeta (18.330,87 euro) habilitatzen dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan:

SAILA PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

DEPARTAMENTO PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

01 1121 624.01 3.050.000 18.330,87

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

1121 541.00 3.050.000 18.330,87

Habilitatu diren kredituok Artaza Jauregiko altzariak erosteko erabiliko dira, betebehar berrietarako egokitzeko.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 19an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala