Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5897

269/2000 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 9111 programan (Foru Aldundien Ekarpenak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 45120 programan (Kirolak) eta 45150 programan (Gizarte Komunikabideak) 470.000.000 pezetako kreditua (2.824.757 euro) eta 1.449.579.000 pezetako kreditua (8.712.145 euro), hurrenez hurren, habilitatzen dituena.

2000ko ekarpen orokor eta berezien zenbatekoak hasieran uste baino handiagoak izan dira. Ekitaldi honetan, zerga itunduengatiko bilketari dagokionez, foru aldundien aurreikuspenak handiagoak izan direlako gertatu da hori.

Horregatik, 1.919.579.000 pezeta (11.536.902 euro) habilitatzen dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 4/1999 Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan:

SAILA PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

DEPARTAMENTO PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

09 4512 722.01 470.000.000 2.824.757

09 4515 811.21 1.401.579.000 8.423.659

09 4515 413.00 48.000.000 288.486

GUZTIRA/ TOTAL1.919.579.000 11.536.902

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

9111 421.01 306.364.808 1.841.290

421.02 628.086.249 3.774.874

421.03 985.127.943 5.920.738

TOTAL 1.919.579.000 11.536.902

Habilitatu diren kredituok horrela erabiliko dira: Mendizorrotzako obraren amaiera-lanak finantzatzeko 470.000.000 PTA (2.824.757 euro), eta EITBko jarduera-gehikuntza finantzatzeko 1.200.000.000 PTA (7.212.145 euro) eta Euskaltelen kapital-zabalkuntzan esku hartzeko 249.579.000 pezeta (1.500.000 euro).

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 19an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala