Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5896

268/2000 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 9111 programan (Foru Aldundien Ekarpenak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 5211 programan (Plana: Euskadi Informazio Gizartean) 200.000.000 pezetako kreditua (1.202.024,21 euro) habilitatzen duena.

2000ko ekarpen orokor eta berezien zenbatekoak hasieran uste baino handiagoak izan dira. Ekitaldi honetan, zerga itunduengatiko bilketari dagokionez, foru aldundien aurreikuspenak handiagoak izan direlako gertatu da hori.

Horregatik, 200.000.000 pezetako kreditua (1.202.024,21 euro) habilitatzen da dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 4/1999 Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan:

SAILA PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

DEPARTAMENTO PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

07 5211 414.00 200.000.000 1.202.024,21

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PESETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

9111 421.01 31.920.000 191.843,06

421.02 65.440.000 393.302,32

421.03 102.640.000 616.878,82

GUZTIRA / TOTAL200.000.000 1.202.024,21

Habilitatu diren kredituok horrela erabiliko dira: Interneteko oinarrizko-heziketarako programa (LANBIDENET), "Euskadi Informazio-Gizartean" Planaren barruan (Euskadi 2000Hiru Ekimenekoa). EGAILANek burutuko du (Prestakuntza eta Enplegua Sutatzeko Sozietate Publikoa).

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 19an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUATU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala