
249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5893
254/2000 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 9111 programan (foru aldundien ekarpenak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4223 programan (Unibertsitate Irakaskuntza), 2223an (Ertzantza Zerbitzuan), 7212an (Industria Politika), 3231n (Prestakuntza), 4112an (Osasun Kontratazioa eta Finantzaketa), 4513an (Kulturaren Sorkuntza eta Zabalkuntza), 7111n (Landa Garapena eta Nekazaritza), 7112an (Arrantza) eta 7113an (Nekazaritzako Elikagaien Sustapena) 8.621.246.449 pezetako kredituak (51.814.734,71 euro) habilitatzen dituena.
2000ko ekarpen orokor eta berezien zenbatekoak hasieran uste baino handiagoak izan dira. Ekitaldi honetan, zerga itunduengatiko bilketari dagokionez, foru aldundien aurreikuspenak handiagoak izan direlako gertatu da hori.
Horregatik, 8.621.246.449 pezeta (51.814.734,71 euro) habilitatzen dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 4/1999 Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa; Herrizaingo; Industria, Merkataritza eta Turismo; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza; Osasun; Kultura eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuen proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan
SAILA PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
DEPARTAMENTO PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
04 4223 429.00 637.000.000 3.828.447,10
05 2223 824.01 350.000.000 2.103.542,37
06 7212 414.00 1.292.000.000 7.765.076,39
07 3231 754.99 377.095.435 2.266.389,21
08 4112 713.00 330.000.000 1.983.339,94
08 4112 811.21 70.000.000 420.708,47
09 4513 414.00 164.000.000 985.659,85
12 7111 453.01 1.367.400.000 8.218.239,52
12 7112 752.00 3.165.951.014 19.027.748,81
12 7113 752.00 867.800.000 5.215.583,04
GUZTIRA / TOTAL8.621.246.449 51.814.734,71
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
9111 421.01 1.375.950.933 8.269.631,66
421.02 2.820.871.838 16.953.781,20
421.03 4.424.423.678 26.591.321,85
GUZTIRA / TOTAL8.621.246.449 51.814.734,71
Habilitatu diren kredituok honetarako erabiliko dira: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila: Euskal Herriko Unibertsitateko ohiko zuzkidurarako 637.000.000 PTA (3.828.447,10 euro); Herrizaingo Saila: Ertzaintzarentzako maileguetarako 350.000.000 PTA (2.103.542,37 euro); Industria, Merkataritza eta Turismo Saila: ISEBentzako zuzkidurarako, alde behartsuei laguntzeko, 1.042.000.000 PTA (6.262.546,13 euro) eta Konekta Zaitez programarako 250.000.000 PTA (1.502.530 euro) (Guztira 1.292.000.000 PTA / 7.765.076,39 euro); Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila: lanerako lanbide heziketako babespeko ikastetxeetarako ekipamendurako 377.095.435 PTA (2.266.389,21 euro); Osasun Saila: Osakidetzarentzako zuzkidurak goi-teknologiako ekipoetarako 400.000.000 PTA (2.404.048,42 euro); Kultura Saila: Euskadiko Orkestrarentzako zuzkidurak ekitaldi honetako defizita estaltzeko 164.000.000 PTA (985.659,85 euro); Nekazaritza eta Arrantza Saila: NBBEFko erakunde ordaintzaileak EAEko Landa Garapen Iraunkorreko 2000-2006 Planaren inguruan egin beharreko jardueretarako 1.367.400.000 PTA (8.218.239,52 euro), EAEko Landa Garapen Iraunkorreko 2000-2006 Planaren inguruan egin beharreko bestelako jardueretarako 143.300.000 PTA (861.250,35 euro), arrantza alorrean hartutako hainbat konpromisotarako 525.151.014 PTA (3.156.221,16 euro), Arrantza Sektoreko Egiturazko Egokitzapena egiteko 2000-2006 Planeko jardueretarako 3.033.700.000 PTA (18.232.904,21 euro), Nekazaritzako Elikagaien Politikaren alorrean hartutako hainbat konpromisotarako 331.600.000 PTA (1.992.956,14 euro) (Guztira 5.401.151.014 PTA / 32.461.571,37 euro)
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LAHIDALGA.
RSS