
249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5892
253/2000 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 9111 programan (Foru Aldundien Ekarpenak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 7212 programan (Industria Politika) eta 7311 programan (Energia Politika eta Garapena) 3.768.000.003 pezetako kredituak (22.646.136,11 euro) habilitatzen dituena.
2000ko ekarpen orokor eta berezien zenbatekoak hasieran uste baino handiagoak izan dira. Ekitaldi honetan, zerga itunduengatiko bilketari dagokionez, foru aldundien aurreikuspenak handiagoak izan direlako gertatu da hori.
Horregatik, 3.768.000.003 pezeta (22.646.136,11 euro) habilitatzen dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 4/1999 Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan
SAILA PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
DEPARTAMENTO PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
06 7212 752.00 3.161.000.003 18.997.992,64
06 7311 752.00 607.000.000 3.648.143,47
GUZTIRA/TOTAL3.768.000.003 22.646.136,11
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
9111 421.01 601.372.800 3.614.323,32
421.02 1.232.889.601 7.409.815,74
421.03 1.933.737.602 11.621.997,05
TOTAL 3.768.000.003 22.646.136,11
Habilitatu diren kredituok honela erabiliko dira: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila: Industria Politikako Programan inbertsio-proiektuak finantzatzeko 3.161.000.003 PTA (18.997.992,64 euro) eta Energia Politika eta Garapenerako Programan inbertsio-proiektuak finantzatzeko 607.000.000 PTA (3.648.143,47 euro); guztira: 3.768.000.003 pezeta (22.646.136,11 euro).
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
RSS