
249. zk., 2000eko abenduaren 30a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5891
252/2000 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko 9111 programan (Foru Aldundien Ekarpenak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4221 programan (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) eta 1411 programan (Justizia Administrazioa) 3.665.000.000 pezetako kredituak (22.027.093,63 euro) habilitatzen dituena.
2000ko ekarpen orokor eta berezien zenbatekoak hasieran uste baino handiagoak izan dira. Ekitaldi honetan, zerga itunduengatiko bilketari dagokionez, foru aldundien aurreikuspenak handiagoak izan direlako gertatu da hori.
Horregatik, 3.665.000.000 pezeta (22.027.093,63 euro) habilitatzen dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2000ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 4/1999 Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2000 urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan
SAILA PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
DEPARTAMENTO PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
04 4221 122.00 1.400.000.000 8.414.169,46
04 4221 132.00 500.000.000 3.005.060,52
04 4221 120.00 1.560.000.000 9.375.788,83
07 1411 122.00 100.000.000 601.012,10
07 1411 140.00 105.000.000 631.062,71
GUZTIRA / TOTAL3.665.000.000 22.027.093,63
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK
PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS
9111 421.01 584.934.000 3.515.524,14
421.02 1.199.188.000 7.207.265,04
421.03 1.880.878.000 11.304.304,45
GUZTIRA / TOTAL3.665.000.000 22.027.093,63
Habilitatu diren kredituok honela erabiliko dira: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila: langile-gastuetarako 3.460.000.000 pezeta (20.795.018,81 euro); Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila: langile-gastuetarako 205.000.000 pezeta (1.232.074,81 euro).
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
RSS